artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erdi Aroko maisulanak

Jesusek begi zabal handiz begiratzen digu, gazte eta bizarrik gabe. Zirkulu batean kokatuta dago eta horren kanpoan irudiak biderkatzen dira, beragandik mundua irradiatuko balitz bezala.

erdi-aroko-maisulanak
Arg/ Kippelboy, wikipedia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Ekainaren 12a

Izan ere, munduaren sorkuntza da irudikatzen zaiguna: indarrez beteriko epizentro horretatik jainkoak argia sortzen du, itsasoa eta lurra ondoren, eta animaliaz betetzen ditu gero. Azkenik, gizona sortzen du, eta, lana amaitutzat emateko, bere saihetsetik emakumea forma hartzen ikus dezakegu.

Gironako Sorkuntzaren Tapizean ageri dira irudi hauek. XI. mendean egindako piezak 3,65 x 4,67 metro ditu, eta, alde bat falta zaion arren, munduaren sorkuntzaz gain, urtaroak eta hilabeteak ere erakusten ditu. Tapiza deitzen zaio, baina oihal gaineko brodatu bat da berez; hau da, tapiz batean marrazkiak bilbean bertan harilkatzen diren bitartean, brodatuan irudiak hariarekin marrazten dira jada ehunduta dagoen hondo baten gainean.Orratzez egindako pintura ere deitzen zaio, garaiko margogintzan ohikoak ziren printzipio estetikoak agertzen baitira: adibidez, ez dago sakontasuna lortzeko saiakerarik eta pertsonaien garrantzia tamainaren arabera nabarmentzen da, proportzio errealistak baztertuz; irudiak ingerada zehatzek definitzen dituzte, eta erabiltzen diren koloreak lauak dira.

Oso gutxi dira garai hartatik iritsi zaizkigun tamaina monumentaleko oihalezko artelanak. Gironakoarekin batera, Bayeuxeko Tapiza (hura ere brodatua) da beste eredu nagusia. Haren tamaina oraindik txundigarriagoa da: 50 zentimetroko zabalera du, baina ia 70 metroko luzera. Ingalaterrako konkista irudikatzen du, XI. mendeko oihalgintza alderdi erlijioso zein zibila irudikatzeko erabiltzen zela erakutsiz.

Bi piezen kasuan, ez dakigu zehazki noiz eta nola erabili ziren. Gironakoak jatorrian 4,8 x 5,5 metro izango zituela uste da; aldarearen gainean zintzilikatua imajinatzen dut, baina agian atarian zegoen, edo eliza bateko guneak banatzen. Harien kolore biziek argi meheekin distira egingo zuten, eta ziur garaiko ikusleak aho zabalik utziko zituela. Gaurkoak bezala.

Artelan honen aurrean miresmena eta haserrea pizten dira aldi berean: miresmena, bere sendotasun eta indarragatik; haserrea, oihala izateak ekartzen duelako pieza hau eta Bayeuxekoa arte liburu eta klase askotako apendizea izatea, azken hamar minutuetan azaltzen diren lanak. XVIII. mendeko akademiak arkitektura, pintura eta eskultura besteen gaindiko arteak izango zirela erabaki zuenean, garai bakoitzeko artearen izaera propioa ulertzeko ahalmena lapurtu zigun. Gutxika berreskuratzen ari gara, eta Gironako zein Bayeuxeko altxorrek bidea markatzen dute; izan ere, euren aurrean ezin da zalantzan jarri Erdi Aroko maisulanak direla.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.