artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Iruditeria berriak

Susan Cianciolo. The Giants of the Circle & The Birds of Circus, The Hawk Looks Out with The Golden Eagle, Adult & Juvenile. | Non: Cibrian galeria, Donostia. | Noiz arte: 2025eko azaroaren 15era arte.

iruditeria-berriak
Susan Ciancioloren erakusketa Cibrian galerian. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2025eko Urriaren 9a

Askotan mahaigaineratu izan dut museo eta arte espazioen izaera sakralizatua sekularizatzeko beharra; alegia, espazio izpiritualetan hartu izan ohi ditugun portaerak gainditzekoa. Baina aitortzen dut oraingoan, nire egoera pertsonala zela eta, propio, esperientzia horren bila joan nintzela. Ez nuen, ordea, museo handi batetara joateko gogorik, aretoz areto ibiltzekorik, nahi baino jende gehiagorekin topo egitekorik. Espazio txiki batera egin nahi nuen bisita, errealitatetik kanpo kokatutako beste espazio batera trantsizionatuko ninduten horma zuriz inguratuta; eta bakarrik. Bakarrik egon nahi nuen bertan; ni, nire pentsamendu, nire sentsazio eta esperientziekin; nire emozioekin eta emozioek espazioan bertantopatuko nituen objektuekiko erlazioan jasango zuten eraldaketekin. Etagaleria txikiek bermatzen dute hori. Horregatik joan nintzen Cibrian galeriara. Eta bertan topatu nuenSusan Ciancioloren The Giants of the Circle & The Birds of Circus, The Hawk Looks Out with The Golden Eagle, Adult & Juvenile banako erakusketa.

Cianciolok Cibrian galerian egiten duen bigarren erakusketa omen da, nahiz eta aurrekoa ez nuen ikusteko aukerarik izan. Dena den, oraingoan bereziki interesgarria iruditu zaidana zera da, proiektu hau artistak Euskal Herrian egindako egonaldi baten ostean sortu izana. Tarteka, halakoak egiten ditu galeriak. Programazio ildo honetan azkena ikusitakoa 2021ean Katinka Bockek egindako proposamena izan zen: euskal kostaldearekiko hurbilketa baten osteko emaitza aurkeztu zuen bertan, Segment with unknown radius izenburukoa. Mota honetako proiektuek gure inguru eta testuinguruarekiko distantzia hartzen laguntzen digute; kanpoko begirada baten bidez beste modu batera begiratzen; aurrez erreparatu ere egin ez genien xehetasunei arreta handiagoa jartzen. Eta prozesu horrek beste ulerkerak dakartza. Begirada eraldatzen du ezinbestean; aberastu egiten du, gure inguru eta testuinguruaren dimentsio zabalagoa erdietsiz.

Susan Cianciolori erraldoi eta buruhandien desfile eta kalejirek eman zioten arreta; bertako herri eta auzo guztietako jaien iruditeriaren parte direnak, baita gure haurtzarokoak ere. Nork ez du haiei lotutako oroitzapenik?

Herrietako pertsonaia historiko eta arketipo ezberdinen baitan sorturikoak izaten dira gehienetan, bereziki erraldoien kasuan. Bertako identitatearen erakusle dira nolabait, haien izaera monumental eta dotoreen bidez harro aurkeztuz.

Hala, Cianciolok pertsonaia eta arketipo berriak proposatu dizkigu haietan oinarrituta: orainalditik sortutakoak, eta orainaldiari erantzuten diotenak. Lau dira: In the sunset the peacock wears this dress; there is an angel Dog wearing A jacket and skirt, with wings; The blue dress the angel Dog also wears eta there are memories and dreams in this dress. Guztiek dute istorio partekatua, artistak poemen bidez eskaintzen diguna, eszenatoki edo gordailuaren hibrido gisara antolatuta dagoen espazioan.

Baina berriz ere poemak eta erraldoien izenburuak irakurrita, badirudi guztiak pertsonaia beraren izate ezberdinak ere izan daitezkeela; bere egoera pertsonalaren arabera itxura bat edo bestea, memoria batzuk edo besteak janzteko aukera izanaz. Baina zinez, ez dago zalantzarik guztiak artistak sortutako egoerak direla, haren identitatearen parte ere badirenak.

Hibridoak dira, memoriaz jantziak, prekarioak teknikaz, baina irmoak; eta badaezpada ere, batzuk, film garden baten bidez babestuak. Era honetan, badirudi jada sortutako iruditeriaz gaindi bisitariei ere beraien irudi propioak sortzeko gonbita irekitzen diela artistak, bereziki darabilen teknika prekarioaren bidez.

Geure buruari galde egin diezaiokegu ea baliagarriak ote zaizkigun oraindik ere iruditeria tradizionalak. Eta hala bada ere, nahikoak al dira guztiok haiekin identifikatzeko? Bada, erantzuna ezezkoa bada, Cianciolok eskaintzen digu soluzioa. Izan ere, nor ez da gai kateorratz bat ireki, eta haren bidez gainazal ezberdinak lotzeko?

Erakusketa aretoan, hainbat egituratik esekita daude erraldoi berriak, geldi, esperoan. Artistak aktibatzeko zain dirudite, gordeta, beraien desfile eta kalejira propioaren zain; geure herrietako erraldoien moduan. Inaugurazio egunean biziberritu omen ziren. Pena erakusketaren iraupen osoan behin soilik gertatzea eta hura galdu izana. Hau ez baita urteroko kontua izango.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.