artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Yosuke Fujita: "Bost axola zait baliabiderik primitiboenak edo aurreratuenak erabiltzea: airearen bibrazioa da maite dudana"

Yosuke Fujita soinu artistak urteak daramatza soinuarekin esperimentatzen bere konposizioak sortzeko, eta urriaren 18an zuzenean arituko da Galdakaoko Kaiola festibalean.

yosuke-fujita-bost-axola-zait-baliabiderik-primitiboenak-edo-aurreratuenak-erabiltzea-airearen-bibrazioa-da-maite-dudana
Yosuke Fujita soinu artista. Arg/ BERRIA

Antton Iturbe [BERRIA.eus]
| 2025eko Urriaren 15a

Soinu artearen esparruan, ezaguna da Yosuke Fujita FUJIIIIIIITAsoinu artista japoniarra,eta aurten, Galdakaoko Kaiola jaialdian (Bizkaia) ere izango da, urriaren 18an. Haren lanaz gozatzeko eta harekin liluratzeko aukera paregabea izango da. Izan ere, ekosistema bizidunen modukoak izaten dira haren diskoak eta zuzeneko emanaldiak, entzumena, ikusmena etaoro har zentzumen guztiak kitzikatzen dituzten fenomeno naturalezosatutakoak. Fujitarekinhitz egiteko aukera izan du BERRIAk, eta, bere lehen soinu oroimenaz galdetuta, isiltasun berezi bat aipatuz hasi du solasaldia.

"Behin, 9 edo 10 urte nituela, mendira joan nintzen lagun batekin. Ikusi nahi genuen zer zegoen egunero jolastenginen menditxoaren atzeko aldean. Mendian barrena abiatzean hesi baten bestaldera igaro,etajolas parke zahar baten hondakinak aurkitu genituen, karrusel matxuratu bat txatarpiloaren erdian. Giro oso arraroa sumatzen zen. Ordu hartanlagunari hitzak xuxurlatzen nizkion bitartean antzeman nuen isiltasunberezi hura ez dut inoiz ahaztuko". Soinuaren sormenaren eta pertzepzioaren —edo pertzepziorik ezaren—misterioen ikertzaile bat jaio zen orduan.

Gero heldu ziren musika tresnak.

"11 urte nituela hasi nintzen gitarra jotzen, eta, bizpahiru akorde ikasi bezain pronto,abestiak konposatzen hasi nintzen, ez bainuen batere gustuko abesti zaharrak jotzen trebatzea. Garbi nuen ezinezkoa zela jatorrizko bertsioa hobetzea, eta, erabat traketsak eta xumeak izan arren, askoz zirraragarriago suertatzen zitzaidan nire abestiak idaztea. Beti izan dut joera inguruko guziek egiten dutenaren aurka edo kontrako norabidean aritzeko, baita gaur ere. Ez kontra ibiltzeagatik, ezta besteengandik bereizteko beharragatik ere, baizik eta nire soinu pertsonala bilatu nahiarenondorio gisa".

Bere tresna propioak ere sortu izan ditu Fujitak. 2009an, esaterako, eskura zituen materialak baliatuz, inolako planorik gabe eta Interneten bilatutako organo handien egiturak kopiatuz, metalezko hodiak tolesten hasi, eta bere organo pertsonala eraiki zuen. Teklaturik gabe sortzen ditu bere pieza musikalen ehundura zoragarriak, haizea hodietan pasaraziz.

Fujita ikertzen aritzen da etengabe, eta pieza amaituak etaborobilak eskaintzea ez, baizik eta ikertzeabera izaten du helburu. Izan ere, uste du oraindik asko duela ikasteko: "Soinua oso modu bitxietan adierazten da. Ez dago ikusterik edo ukitzerik:une batean espazioan gertatu eta berehala desagertzen den fenomeno bat da. Hala ere, artista baten esperientzia, bizia eta irudimen guzia gorde ditzakebarnean. Instrumentu edo ekipamendu bera nota jakinbat erreproduzitzeko erabiltzen baldin bada ere, emaitza guztiz ezberdina izan daiteke interpretearen arabera".

Eta,azaldu duenez, ikuskera horrek askatasuna ematen dio: "Soinua hizkuntza unibertsala da, eta soinu uhinen bitartez bizi ditzakegun esperientziensorta, berriz, amaiezina. Esperientzia bakoitzak, saiakera eta hutsegite bakoitzak, burutapen eta egoera psikologiko bakoitzak eragina du soinuan, eta denak dira baliagarriak. Saio bakoitzaren aurretik, aldagelan tarte bat hartzen dut hausnartzeko nire bizitzak ordura arte zer bide hartu duen; une horretara bitarteko pauso guziak gogoratzen saiatzen naiz. Horren ondoren, baita aurretik ezagutzen ez nuen hiri batean baldin banago ere, guztiz eroso sentitzen naiz espazioan aritzeko eta nire musika entzutera etorri direnguztiekin batera gozatzeko. Gai sentitzen naiz soinua askatasun osoz sortzeko".

Orain, Resonant Vesselizeneko obra lantzen dabil Veneziako Biurtekorako. Artistaren hitzetan, soinu adierazpena erreminta modura erabiltzea du helburu, eta, dioenez, ohiko gure arreta eremutik at geratzen den halako dimentsio ezezagun bat ukitu nahi luke horrela.

Natura zein teknologia

Kaiolan ere eremu ezkutu batera eramango ditu ikus-entzuleak. Organoa, elektronika ukituak, ahotsa eta nork daki zer gehiagoerabilita egingo du hori.

Orain dela gutxi,Nyko Ka Baird artistarekin egindako kolaborazio bat plazaratu du Fujitak Unsound diskoetxearekin, eta hainbat kontzertu ere egin dituzte elkarrekin, Japonian eta Polonian, bainaFujitak ez du usteEuskal Herriko emanaldian behin-behineko eta bat-bateko kolaboraziorik egongo denik. Dioenez, arreta handiz lantzen ditu era horretako lankidetzak. "Egia esan, ez dut karteleko beste artisten lana arakatu oraindik, beraz ezin dut gauza handirik esan. Kontu handiz pentsatzen dut zer kolaborazio egin;ez da ohiko gauza niretzat, ez bainaiz batere malgua halako gauzetarako. Ez dut ezer halakoen kontra, noski. Suertatzen diren bakoitzean, denbora luzez etakonpromiso sakonez lantzen ditut. Bat-bateko kolaborazio arinakez ditut gustuko".

Egin zituen lehen proiektuetan, gagaku izenekoa ez ezik, bestelakoantzinako kultura, ohitura eta estilo batzuk ere landu zituen Fujitak, eta, pixkanaka,elementu eta ikuspegi teknologiko berriekin uztartu ditu: "Garai batean, oso jarrera ezkorra nuen teknologiari zegokionez. Ahalegina egiten nuen makinak ahalik eta gutxien erabiltzeko: nahi nuen nire adierazpenakbaliabide analogikoetan eta fenomeno gordin eta naturaletan guztiz oinarrituta egotea. Denbora batez, ez nuen batere efektu artifizialik erabili nahi izan, ezta mikrofonorik ere. Baina gerora ohartu naizefektuak, mikrofonoak etabozgorailuak erabilita ere, soinuasoinu dela berdin-berdin; alegia, orduan ere, airean mugitzen diren uhinek osatzen dutela soinua. Hortik aurrera, guztiz aldatu nuen teknologiaren inguruko jarrera, eta, orain, askoz baikorragoa naiz. Soinuez ahalik eta moduneutralenean gozatu nahi dut, eta ondorioz, gustuko ditudan soinuen esparrua etengabe ari da zabaltzen. Bost axola zait baliabiderik primitiboenak edo aurreratuenak erabiltzea: airearen bibrazioa da maite dudana".

Fujitak Shotaro Miyamotorekin batera egindako inprobisazio bat.

Artistaren zuzeneko emanaldietako baten bideoa; besteak beste, ura baliatzen du.


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.