artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Deskribatzea edo zerbait esatea

Aurreko zutabean terminologiaren erabilera kaxkarraz aritu nintzen: kontatu nuen nola, maizegi, zerbait esateko erabili beharrean, esateko ezer gutxi duzula ezkutatzeko erabiltzen den.

deskribatzea-edo-zerbait-esatea
Mainguaren sendatzea, Rafaelen kartoia. Zutabe salomonikoak ageri dira.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Urriaren 23a

Komunikazioa erraztu ordez, irakurleari ezjakina dela adieraztendio, hiztegi hori maneiatzen ez duelako. Eliza baten aurrean kokatutako informazio panel bat erabili nuen adibide gisa, fatxada hitz tekniko ulergaitzen bitartez deskribatu besterik egiten ez zuelako, eta neuk eraikinaren erabilerari, historiari eta zentzuari buruzko informazioa nahi nuen. Paneleko hitz teknikoen neurrigabeko erabilerak haserretu ninduen, baina baita deskribapenak ere. Hain zuzen, askotan gertatzen zait artelan bati buruzko testuari hurbiltzen natzaiola zerbait ikasteko asmoz, baina deskribapen hutsa (dotorea eta teknikoa, hori bai) topatzen dudala. Zergatik kontatzen didate ikus dezakedan hori? Zein interes du horrek?

Ados nago publiko gehiena ez dagoelaohituta artelanei arretaz begiratzera, eta are gutxiago kontsumo azkarreko egun hauetan, non gure atentzio ahalmena bost segundora murrizten den. Uler dezaket, beraz, testuak artelanaren zenbait xehetasun azpimarratzea, bereziki lehen begiradan oso ikusgarriak ez badira, edota zentzua ulertzeko garrantziberezia badute. Baina, behin hori eginda, testu baten helburua beharko luke ikusten dena ikusten ez denarekin osatzea. Hots, artelana testuinguruan kokatu behar du, nola eta zergatik egin zen azaldu behar digu, eta bere erabilera zein zen esan, ezaugarri estetikoek funtzio horrekin izan dezaketen lotura azalduta. Garaiko pentsamendua eta artearen ulermena adieraztea da testuaren funtzioa, artelanak unibertso historiko eta sinboliko horren baitan bete zezakeen rola ondo uler dezagun.

Aldiz, halako testuetan ohikoa da ikusten dugun artelanaren atalak, koloreak eta teknikak zehatz-mehatz deskribatzea, zertarako, nola eta zergatik hautatu ziren aipatu gabe. Ados, zutabe bihurri horiek "salomondarrak"deitzen dira, baina zergatik erabiltzen ziren barrokoan? Zer transmititu nahi zuten horien bidez? Zergatik utzi zioten zutabe zurrun eta zuzenak egiteari horiekin ordezkatzeko? Horiek dira interesatzen zaizkidan galderak, izena baino askoz gehiago.

Deskribapen teknikoek zailak dirudite, baina ez dira. Sistematikoak dira: hitz jakin batzuk ikasi, eta begiak dituen edonork egin ditzake. Aldiz, artelan baten zentzua ulertzea eta hura garai historikoan kokatuz eta orduko pentsamendu estetiko eta sinbolikoa adieraziz lau edo bost paragrafoko testu batean azaltzea bai, hori zaila da. Are gehiago hizkuntza ulergarrian badago eta ideia konplexuak errazak egiten baditu. Hori da benetako artearen historia; bestea eskolako erredakzio ariketa bat da.


kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.