artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Maitena Horiot: "Oker geunden uste izanez emazte bakarra zela Baionako eskolan"

Baionako Bonnat Helleu museoko ikerketa zentroko arduraduna da Maitena Horiot. Tesia egiten ari da Eugene Pascau tindatzaileaz. Baionako eskola mugimendua analizatuz, agerian eman ditu iturri ofizialetarik kanpo gelditu ziren emazte tindatzaile batzuk.

maitena-horiot-oker-geunden-uste-izanez-emazte-bakarra-zela-baionako-eskolan
Maitena Horiot. Arg/ Patxi Beltzaiz

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 20a

Baionako eskola deitu mugimenduko Eugene Pascau tindatzaileari buruzko tesia egiten ari da Maitena Horiot Baionako Bonnat Helleu museoko ikerketa zentroko arduraduna (Baiona, 1980). Leon Bonnaten inguruan bildu zen tindatzaile taldea zen eskola hori, eta luzaz mugimendu horretako emazte bakartzat jo izan da Marie Garai. Ikerketaegin ahala, ordea, Jeanne Camiade etaMarie Salieres Rechou bezalako artistak agertu zaizkio Horioti.

Baionako eskolan emazte bat baino gehiago zirelaohartu zara zure ikerketan aurrera egin ahala.

Baionako eskolaren kontakizuna gizonezkoek egin zuten nagusiki. Leon Bonnat eta haren taldearen inguruan oinarrituta dago, eta talde horretan Marie Garai zen orain arte ezagutzen genuen emazte bakarra. Baina Baionako Bonnat Helleu museoko katalogoak ikertu ondoan, ikusi dut beste emazte batzuk ere egon zirela eskola horretan. Marie Salieres Rechou da haietarik bat. San Izpiritu auzoan eskola bat ireki zuen hark, eta liburu joskintzan aritu zen. Gehiago sakondu ondotik, Jeanne Camiade ere agertu zitzaidan. Emazte izateaz gain, femeninotzat jotzen zen; hots, gutietsiazenartea egiten zuten biek, liburu joskintza batek eta natura hilak besteak. Garai hartan emazteek ez zuten akademian ikasten, gainera, eta, beraz, iturri ofizialetarik aparte gelditu ziren. Ondorioz, iturri horiek galdekatu behar ditugu, garai hartako dokumentuekin Marie Garai bakarrik ezagutuko genukeelako bertzela. Oker geunden uste izanez emazte bakarra zela Baionako eskolan.

Zer ezaugarri ditu Baionako eskolak?

Artista horiek ez ziren Baionako eskolako kide gisa identifikatzen. XX. mendeko kritikari batek hala deitu zituen, baina, zehatza izateko, Baionako eskolakoak Leon Bonnaten inguruan bildu ziren tindatzaileak ziren. Bonnat ez ezik, Achille Zo ere garrantzitsua zen, Baionako Marrazki Eskolako zuzendaria baitzen garai hartan. Biek elkar ontsa ezagutzen zutenez, Zok Parisera Bonnatengana igortzen zituen Baionako eskolako ikasleak, eta ibilbide horrek ditu eskola horretako tindatzaileak ezaugarritzen.

Estiloa-eta berbera zuten mugimendu horretako ikasle guztiek?

Ez; ez zuten denek estilo bera, eta ez zen teoria artistiko homogeneo bat eraiki haien inguruan. Ezin da eskolaz mintzatu, baina biltokiz edo elkargunez mintza daiteke kasu honetan. Bestalde, potret egileak ziren kasik denak, Bonnaten formakuntzak eraginik, baina modernismoari ere behatu zioten, Edouard Manet tindatzaileaz inspiratu baitziren haietariko batzuk.

Gauza berri franko ikasi dituzu ikerketa garatu ahala, beraz?

Ene ikasketa prozesuan Ernst Gombrichen artearen historia izan dugu erreferente nagusitzat, eta gizonezko artistak bakarrik aipatzen zituen. Ez nuen sekula deus aditu emazte tindatzaileez. Gainera, ez nion nihauren buruari hori sekula galdekatu, baina, Baionako Bonnat Helleu museora jin nintzelarik, Marie Garai Baionako eskolako emazte bakarra zela aditzeak trabatu egin ninduen, hori frogatzeko iturriak ez baitziren sekula galdekatu. Artearen historialari gisa ikerketa abiatu nuen, eta, denborarekin, generoa hartu dut ikerketa ardatz gisa. Historian atxiki dituenbaino emazte anitzez gehiago tindatzaile izan ziren.

Eugene Pascauz ikertzean ezagutu duzu errealitate hori. Nola hasi zinen bide hori jorratzen?

2014an hasi nintzen lanean Baionako Bonnat Helleu museoan, eta ez nuen bortxaz ikerketa proiektu potolorik egin nahi garai hartan. Baina Pierre Vignalek Eugene Pascauren tailerreko funtseko pieza batzuk utzi zizkigun eta artista horretaz pasionatu nintzen. 1875ean sortu zen Pascauz, eta erran dezakegu Leon Bonnat tindatzailearen ondorengoa dela, haren ikaslea baitzen eta hura bezalaxe potret egilea baitzen. Baionako Udal Marrazki Eskolan egin zituen ikasketak, eta, ondotik, Bonnaten tailerrean sartu zen, Parisen. Bide batez, Denis Etxeberri, Gabriel Deluc eta Georges Berges ere Baionako eskola deitu mugimendukoak ziren.


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.