artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gaizkia, Auschwitzetik Gazara

Zerk lotzen ditu 1945ean Auschwitzen hartutako irudi bat eta Gazako egungo errealitatea? ‘Gaizkia. Auschwitz 1945-Gaza 2024' Artur Heras artista valentziarraren lanak Holokaustoaren memoria eta Gazako egungo indarkeria lotzen dituen ibilbide bisuala sortu du, Auschwitzen ateratako artxiboko irudi batean oinarritutako 42 lanez osatua dagoena.

gaizkia-auschwitzetik-gazara
Artur Heras artista erakusketaren aurkezpenean, Bizkaiko Esperientzia Geletan. Arg/ Fernando Gómez

EHU
| 2026ko Maiatzaren 9a

Erakusketa maiatzaren 6an aurkeztu da Bizkaiko Esperientzia Geletan (EHU), Gasteizen egon ondoren. Inaugurazio ekitaldian Heras artista bera, Anacleto Ferrer komisarioa eta Marian Iriarte EHUko Harreman Instituzionaletako eta Kulturako errektoreordea izan dira.

Aurkezpenaren ondoren, Herasek bisita gidatua eskaini zuen eta xehetasun handiagoz azaldu ahal izan zituen bere obren sortze-prozesua eta elementu sinbolikoak, historian gaizkiak iraun izanaren inguruan hausnartzera gonbidatzen duen lan artistikoaren gakoetan sakonduz.

1945ean jaio zen artista, munduak Holokaustoaren izugarrikeriak eta Auschwitz bezalako tokiak ezagutu zituen urte berean. Herasek naziek beraiek hartutako artxiboko irudi batetik abiatu du obra: adineko emakume bat eta haur batzuk arantzadun alanbre baten ondoan, gas-ganbera batera bidean. Horrela, ezkutuko aurpegiak dituen eszena hori 42 lanez osatutako serie baten hasiera bihurtu zen.

2020ko pandemian du jatorria proiektuak. "Ni 1945. urtekoa naiz, adin bat badut jada, eta, hortaz, arinkeria ariketa bat izango ez zela suposatuz, jaio nintzen urteko paisaiaren edukiaz hausnartzen hasi nintzen", azaldu du Herasek.Lehenengo, ‘HALT! Pentsatzen duten irudiak' erakusketa egin zuen, pinturak, eskulturak, marrazkiak eta ikus-entzunezko piezak biltzen dituzten 200 lan baino gehiagoz osatua. "Halt" alemanez "geldi" esan nahi du, eta "erresistentzia" adierazi nahi du. Azkenik, obra hau sortu zuen 2024ean, 4-5 hilabeteko lana izan zena.

Gerra Zibila bukatua zegoen arren, gerraostea "oso gogorra" izan zela gogoratu du, eta adierazi du irudi batetik abiatuta hasi zela lanean, serie oso bat garatuko zuela aurreikusi gabe. "Argazki hura formatu handiko marrazki batera eraman nuen, tintaz eta arkatzez egina, eta irudi enigmatikoa iruditu zitzaidan. Gizakien aurpegia ezkutatzean, irudi atenporala bihurtzen da, garai askotarako baliagarria den irudia, ikuspuntu sinbolikotik begiratuta", ondorioztatu du.

Pieza bakoitza jatorrizko irudi horren bariazio bat da. Ez dute hondo zehatzik, eta arantzadun alanbreak zeharkatzen du irudi guztien horizontea. Marrazkiek bilakaera bat dute, jatorrizkoari leialagoak direnak egiten hasi zen artista eta elementu grafikoz eta testuz betetako konposizio moldatuagoak egiten bukatu zuen. Ez dago kronologia zehatzik, baina bai bilakaera bat. Arantzadun alanbrea erakusketa osoaren hari gidaria da, eta artistak Mahmud Darwish edo Rafael Alberti bezalako poeten bertsoak txertatu ditu.

Walter Benjamin pentsalariak sortutako terminoa erabiliz, ‘Denkbilder' obrak dira, "pentsatzen duten irudiak", alegia. Horietan, artistak iragana berrikusteaz gain, orainarekin zubi bisuala ezartzen du, zehazki Gazako indarkeriarekin. Eta irudi diren aldetik beren buruaz pentsatzen dute. Heras ideien margolaria da. Ez du nahi ez hunkitu ez asaldatu, baizik eta ulertu, komunikatu eta interpelatu.

Duela 80 urteko biktimak gaur egungoak nola hauteman daitezkeen planteatzen du erakusketak. Baliokidetza sinplistetan erori gabe, errealitateari aurrez aurre begiratzeko beharra azpimarratzen du Herasek, egungo indarkeriari aipamena eginez: "Gazan egiten ari direna jasanezina da".

Maiatzaren 22ra arte ikusi ahal izango da obra Bizkaiko Esperientzia Geletan, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Gainera, maiatzaren 21ean, ostegunean, 17:30etan, ‘Rifqa'poema liburu euskaratuaren aurkezpen musikatuaeskainiko da Bizkaia aretoko terrazan.Mohammed el-Kurd egile palestinarraren ‘Rifqa' poema liburua (2021) Eider Beobidek euskaratu zuen 2024. urtean (Txalaparta).

Behin Bilboko egonaldia pasatuta, Donostiara, EHUko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría zentroko Txillardegi aretora, lekualdatuko da erakusketa, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.