artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arabako hemezortzi eskultoreren lanak bilduko dituzte Amurrion

Amurrioko Udalak eta Euskahaldunak eskultoreen elkarteak 'Formak mintzo' erakusketa antolatu dute, Arabako "eskultura garaikidearen aniztasuna" jendarteratzeko asmoz. Maiatzaren 12tik ekainaren 7ra egongo da ikusgai.

arabako-hemezortzi-eskultoreren-lanak-bilduko-dituzte-amurrion
Raisa Alaba artista zuhatzarra izango da erakusketan parte hartuko dutenetako bat; irudian, Gasteizko Artiumen, bere lan baten aurkezpenean. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Peru Amorrortu Barrenetxea [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 14a

Eskultura garaikidea ez da beti arreta mediatikoa bereganatzen duen genero artistiko bat, baina oso bizirik dago hala ere, Amurrion (Araba) laster inauguratuko duten erakusketak erakutsiko duen bezala. Izan ere, Amurrioko Udalak eta Euskahaldun eskultore elkarteak Formak mintzoizeneko erakusketa antolatu dute, "Arabako eskultura garaikidearen aniztasuna" jendaurrean erakusteko asmoarekin. Lurraldeko hemezortzi eskultoreren lanak bilduko dituzte Amurrioko La Casonan, etamaiatzaren 12tik ekainaren 7ra egongo diraikusgai.

Antolatzaileek garrantzi berezia eman diote sortzez edo bizimoduz Aiaraldearekin harremana duten eskultoreen obrak biltzeari. Horiek horrela, parte hartuko duten artisten artean izango dira Mario Paniego, Raisa Alaba, Guillermo Trujillano, Eider Eguren, Quintina Torres, Carlos Urruela, Santi Gonzalez, Susana Corbella eta Carmen Gancedo.

Dena den, Arabako beste eskualdeetako artistek ere izango dute tokia erakusketan, eta, hortaz, beste eskultore hauek osatuko dute zerrenda: Belen Urutxurtuk, Uxer Beristainek, Joserra Etxeandiak, Felix Alanguak, Ines Gonzalez de Zaratek, Iñaki de Agirrek, Paco San Miguelek, Javier Duque Mendietak eta Irantzu Lekuek. Artista horien guztien eta herritarren arteko "topagune" izateko asmoa du erakusketak, antolatzaileen arabera.

Erakusketa goiz eta arratsaldez izango da irekita, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Ikasleentzat eta bestelako bisitarientzat bisita gidatuak antolatuko dituzte. Horietarako, Amurrioko kultur etxean eman ahalko da izena.


kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 21era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.