artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

San Telmo museoak Goya eta Motherwell, elkarrizketa sakona eta guztiz gaurkoa aurkeztu du

Erakusketak 'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' du izena. STM Museoaren azken eskurapenetako batetik abiatzen da, Francisco de Goyaren Gerrako hondamenak serietik hain zuzen ere.

san-telmo-museoak-goya-eta-motherwell-elkarrizketa-sakona-eta-guztiz-gaurkoa-aurkeztu-du
Arg/ Iker Azurmendi, STM

| 2026ko Maiatzaren 23a

Erakusketak Aragoiko maisuaren lanaren eta gaur egungo sentsibilitate artistikoaren arteko elkarrizketa sakona proposatzen du. María Bolaños da bere komisarioa, eta maiatzaren 16tik irailaren 27ra bisitatu ahal izango da.

1810 eta 1823 artean egina, serie honek — 80 estanpaz osatua — inbasio napoleonikoaren aurkako gerraren pasarte gordinenak jorratzen ditu. Bere irismena, hala ere, bere garaitik haratago doa: dagokion mendekoa izateari utzi gabe, Goyak esparru historikoa gainditzen du eta irudi horiek indarkeriaren eta giza sufrimenduaren mugarri unibertsal bihurtzen ditu. Haietan, gaur egungo hondamendiak indar asaldagarriz suma ditzakegu dagoeneko.

Modernitaterako bidean giltzarri, Goyak artea ulertzeko modu berri bat asmatu zuen, ikuspegi formaletik zein etikotik. Bere begirada erabat askeak artista lekuko, kontzientzia kritiko eta gizatasunaren mugen esploratzaile gisa kokatzen du. Erakusketak oinordetza hori jasotzen du eta XX. mendera begira jartzen du Guggenheim Bilbao Museoak erakusketarako mailegatutako Robert Motherwellen Iberia lanaren bitartez (1958).

Espainiara egindako bidaiak inspiratuta eta Pintura Beltzek erabat hunkituta, Motherwellek beltza nagusi den eremu abstraktu zabal bat sortu zuen Iberian, non pintura tragedia historikoaren oihartzun emozional bihurtzen den. Mihiseak elkarrizketa isila ezartzen du Goyarekin, Hondamenen intentsitate morala modu abstraktuan islatzen duen kontrapuntu izugarri baten moduan jokatuz.

Horrela, azalpen-ibilbideak esperientzia bat proposatzen du, indarkeria esplizitutik barne-kontenplaziora, narrazio figuratibotik abstrakziora, iskanbilatik isiltasunera igarotzen dena. Tintaren beltza eta olioaren beltza zeharkatzen dituen bidaia, indarkeriaren iraunkortasunaz, memoriaz eta arteak esanezinari forma emateko duen gaitasunaz hausnartzeko.

Erakusketan, artelanez gain, beste material batzuk ere aurkezten dira: Smithsonian American Art Museum-en argazkiak; Dedalus Fundation Archives-en eta Juan March Fundazioaren Artxiboaren ikus-entzunezkoak; 1958an Madrilgo Arte Modernoko Museoan aurkeztutako La nueva pintura americana erakusketaren katalogo bat; eta Encyclopédie-ren liburuki bat, San Telmo bildumarena.

Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat erakusketak, azken batean, Goyaren legatuaren indarraldia eta arte modernoan izan zuen eragina berraztertzera gonbidatzen gaitu, indarkeriari, memoriari eta arteak krisi garaian duen paperari buruzko hausnarketarako gune bat proposatuz.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 18tik
2026ko Abenduaren 06ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.