artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria
Esther Ferrer artista, 2023an Artium museoan zabaldutako erakusketaren aurkezpenean. RAUL BOGAJO / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 20a

Orain dela 60 urte artearen bideari lotu, eta oraindik ere arian, martxan eta bizi dabilen obra artistiko bati eginen dio aitortza Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariak aurten. Obrari eta figurari. "Arte garaikidearen berrikuntzan egindako ekarpen erabakigarriagatik", "daukan izaera kritiko sakonekoagatik", "sorkuntzaren eta gizartearen egungo bilakaerarekin konprometitutako artista bat izateagatik"... irabazleak saria zergatik merezi duen argudiatzeko motiboen zerrenda hitz gutxitara mugatzeko zailtasunak izan dituztela uzten du agerian epaimahaiak zabaldutako oharrak. Kasik aitortuz bezala ezin saihestuzkoa zitzaiela saria Esther Ferrer artistaren(Donostia, 1937) parera ekartzea. Harena da Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa humanitateen, kulturaren, arteen eta gizarte zientzien aurtengo saria.

Euskal sortzailerik "esanguratsuenen" artean kokatu du epaimahaiak Ferrer. Gogora ekarri dutenez, 1960ko hamarkadaren hasieratik ari da arte sorkuntzan, performancearen esparruan da ezagun bereziki —"horretan, aitzindaria da gure lurraldean"—, baina askotariko diziplinatan aritua da, eta "izaera kritiko sakonekoa" dela erakutsi du aldiro-aldiro. Besteak beste, bi ezaugarriok nabarmendu dituzte haren jardunbidean: "Hizkuntzaren eta denboraren mugak gainditzen ditu, eta gorputza dago bere sorkuntza lanaren erdigunean".

Hezkuntzaren alorrean eginiko ekarpenak ere aitortu dizkiote Ferrerri, gainera. Horri dagokionez, ezagun da artistak 1963an DonostianAdierazpen Libreko Lantegia sortzeko eginiko lana —Jose Antonio Sistiaga margolariarekin batera jardun zuen—, eta, besteak beste, Elorrioko (Bizkaia) eskola esperimentalean ere aritu zen Ferrer. Gerora ere, Euskal Herrian zein nazioartean aritu izan da irakasle: hala nola Kanadan, Italian, Mexikon, Suitzan eta Espainian.

Lehendik ere, beste hainbat aitortza jasotakoa da Ferrer. Besteak beste, 2008an Espainiako Arte Plastikoen saria jaso zuen; 2012an, Gure Artea saria, bere ibilbideagatik; eta 2014an, Velazquez saria.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariketaren antolatzaileek artean ez dute zehaztu zehazki zein egunetan emanen dioten garaikurra Ferrerri, baina uztailean izanen dela aurreikusi dute oraingoz. Egun horretan bertan emanen dute Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gaztea saria ere. Apirilaren hondarrean jakinarazi zutenez, Maddi Alberdi San Martin ikerlariakjasoko du aitortza hori aurten,Gatibutasunetik askapenera: Marcela Lagarderen feminismoa eta euskal emakume abertzaleen bizipenak elkarrizketanlanagatik.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.