artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Esanguratsu

Guggenheim museoan, Maria Helena Vieira da Silvaren margo eder baten aurrean nengoela, etorri zitzaidan galdera burura: zergatik ez du erakusketa honek berrireki Bilboko Arte Ederren Museoa, Georg Baselitzenak egin beharrean?

esanguratsu
Georg Baselitz. Sofa gaineko ohea, 2021. Arg/ Arte Ederren Bilboko Museoa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2025eko Abenduaren 4a

Arte Ederren Museoak Vieira da Silvaren margolan bat eta zortzi grabatu ditu bilduman, eta Baselitzen bi grabatu soilik. Guggenheimek ez du Vieira da Silvaren lanik, baina bai ikusgai egon diren Baselitzen 300x250 zentimetroko hamasei koadrok osatutako sorta erraldoia. Baselitzen lanak ezagutzen ditugu, Vieira de Silvarenak askoz gutxiago. Harremanen historiala ikusita, beraz, zergatik ez ditu Arte EderrenMuseoak ekarri?

Badu eragina nigan Vieira da Silva emakumea izateak; eta badu Arte Ederren Museoarengan eragina Baselitz gizona izateak. Azken 25 urteotan banakakozero erakusketa esanguratsu eskaini dizkie bigarrenak nazioarteko artista emakumeei (esanguratsu: kanpoko artelanen mailegua, katalogoa, publizitatea, aktibitate osagarriak). Museokoek esango didate Vieira da Silvaren erakusketa bat egin zutela 2021ean, eta egia da: bildumako lanak eta beste hiru grabatu gela batean erakutsi zituzten, FIG grabatu azokarekin kolaborazioan. Ez zen katalogorik argitaratu, ezta liburuxkarik ere. Orain, Baselitzen formatu handiko 50 margolan inguru daude pisu oso batean erakusgai. Katalogo mardul bat ondu da, lau adituren testuekin. Ikus: esanguratsu.

Vieira daSilva adibide jarri dut Arte Ederren Museoak nazioarteko figura batekin ireki nahi omen zuelako, baina nik etxeko hautagai baten alde egingo nuke: Mari Puri Herrero. Artista emankor eta bikaina da, bilbotar askok maite du, eta denontzat opari ederra izan zitekeen museoaren irekierarekin hura omentzea. Adinaren jakinduria gogoko du museoak, gizonezkoena bada: eraikin berriaren egileak, Fosterrek, 90 urte ditu, Baselitzek 87, eta erakusketaren komisarioak, Normal Rosenthalek, 79. Aldiz, 83 urteko emakumeeiitxarotea tokatzen zaiela dirudi. Izan ere, azken 25 urteetan erakusketa esanguratsu baten ohorea izan duen artista emakume bakarra, Isabel Bakedano, 2019ko mostra ireki baino urtebete lehenago hil zen.

Orain urte batzuk ez nuke pentsatuko Vieira da Silva, Tarsila do Amaral, Annie Albers eta Hilma af Klint Bilbon ikusiko nituela... Guggenheim museoan. Erakusketa horiek guztiek Arte Ederren Museoan zentzua izango lukete, artisten garaiengatik eta zerabiltzaten formatuengatik. Baina arazo bat dute denek: emakumeak dira, eta niretzat gai hau inportantea bada, museoarentzat are gehiago. Inguruko arte zentro guztiek —Azkuna zentroa, Artium, Tabakalera, Kutxa, Guggenheim bera ere— erakutsi dute banakako erakusketa handi bat merezi duten artista emakume bikain ugari dagoela. Ebidentziaren aurrean, oso tematuta egon behar da emakumeak hain sistematikoki baztertzeko.


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.