artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Behin osoa ikusita

UKITU. Artista: Maider Lopez. | Lekua: Kutxa Kubo aretoa, Donostia. | Noiz arte: Otsailaren 1era arte.

behin-osoa-ikusita
Maider Lopezen erakusketa. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2025eko Abenduaren 17a

Orain dela aste pare bat idatzi nuen kritikan, Maider Lopezek bere jaioterrian aurkeztutako azken banakako proiektuaren bitxitasuna aipatu nuen, bi instituziotan banatutako erakusketa baita. Erdia Tabakaleran dago. Eta beste erdia, berriz, Kutxaren Kubo espazioan. Kasu hartan lehen erdiaz idatzi nuen, partzialki ikusitako erakusketa bat aztertzeko ausardiarekin eta beste erdia ere ikusiko nuen promesarekin. Promesa bete dut, eta Kutxa Kubo espazioan ere izan naiz.

Erakusketa baten erdi gisa hartu beharrean entitate propioko mostratzat hartuz gero, Kutxako proposamena jostagarria da, eta umorez blaitua. Tabakalerako erakusketan bezala, eta Lopezen jarduna ezagutuz gero jakina denez, hainbat lanek izaera dokumentala hartzen duteerakusketa aretora ekarrita. Baina, orokorrean, izaera dokumental hutseko obrek hainbesteko presentziarik ez dutenez, beste lanosagarri moduan funtzionatzen dute; zenbaitetan, gainera, erakusketa aretoan beren izaera dokumentalaz haratago joateko ariketa interesgarria egiten da, eta proposamenak berraktibatzen dira.

Horien artean, Hierba en movimiento (2022) proiektua azpimarratu daiteke, belar moztua menditik baserrira ekartzeko keinuaren inguruan gauzatzen den proposamena, zeinetan erakusgai dauden emaitzek ekintza jakin baten dokumentazio huts gisa baino gehiago, entitate propioko lan gisa funtzionatzen duten. Halako zerbait gertatzen da (Telón.) (2015) piezarekin ere. Kasu honetan, antzoki baterako proiektatutako teloi dantza aretora ekarri du, eta mugimendua kenduz, bisitariek espazioarekin duten harremanaren hautematea baldintzatzen duen pieza monumental bilakatu. Teloien arteko pasilloetatik igaroz, piezaren erraietara sartzeko aukera eskaintzen du artistak. Eta, Hemen, hor, han (2023) lana aretora ekartzeko modua ere aipagarria da; izan ere, eta nahiz eta parte hartzaileen esperientzia ezberdina izan, ekintzaren errotiko esentzia aktibatzea lortu baituaretoan: behaketa-bilaketa jolasa.

Azkenik, aipagarria da artistak erakusketa aretoan zuzenean egindako esku hartzea ere: kolore biziak erabiliz aretoaren zati bateko hormak nabarmendu eta haien dimentsioak izkiriatuz egindakoa. Erakusketa aretoetako pareta zuri horiek, maiz oharkabean igarotzen direnak nabarmendu,eta, beraz, espazioa osatzen duten elementuetara eramaten du gure arreta. Bertol Brechtek esaten zuen moduan, gorriz pintatutako larreek, berdez pintatutakoek ez bezala, gure arreta piztu eta haien inguruan gogoeta egitera bultzatzen baitute.

Instituzio bakoitzak bere egiteko moduak ditu; mostrak ulertzeko erak eta baita bisitariekin komunikatzeko bitarteko propioak ere. Eta hori oso agerikoa da erakusketa honetan, zati bakoitzak bere izaera eta lorratz propioak baititu. Hala, Kubo espazioan barneratzean, instituzioan sortutako beste ohiko erakusketa bat bisitatzeko sentsazioa dago, Tabakaleran gertatzen den bezalaxe. Eta, ondorioz, erakusketa beraren bi erdi ikusi izanaren irudipenabaino gehiago,artista beraren bi erakusketa independente ikus izanaren sentsazioa nagusitzen da. Erakusketa batera sartuta, bisitariak ez du, inondik ere, erakusketaren erdia soilik ikusten ari delako sentsazioa; alegia, beste erdia huts egiten ari delakoa.

Apustu sendoago baten falta dago; intentzioaren benetako materializazio falta. Esaterako, bi espazioetan eskuorriaketa sarrerako testua berberak izateak errepikapen sentsazioa iradokitzen du, erakusketa beraren bi zati ikustearen sentsazioa transmititu ordez.

Instituzio bakar batekin erakusketa bat kudeatzearen zailtasunez jabetzen naiz, eta ez dut imajinatu ere egin nahi proposamen hau bi instituzio ezberdinekin kudeatu behar izatearen konplexutasuna zenbatekoa izan den. Baina behin halako proiektu ausarteta handia eskuen artean izanda, erabaki guztiek horren araberakoak behar dute izan, erdibidekoetara joz geromostra ere erdibidean gelditzeko aukerak baitaude, tamalez.

Detaileak detaile, zalantzarik ez dago Maider Lopezek tamaina honetako erakusketa berezi bat merezia zuela bere jaioterrian; erakusketa huts bat izan beharrean, ospakizunen artean, haren ibilbidearen omenaldi itxura ere hartzen duena.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.