artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Baselitzekin izandako lankidetza estu eta gogotsua abiapuntu

Georg Baselitz. Pinturak 2014–2025. Nonahi Zerbait erakusketak orain arte ezagutu gabeko elkarrizketa bat ezartzen du Arte Ederren Bilboko Museoaren maisuekin.

baselitzekin-izandako-lankidetza-estu-eta-gogotsua-abiapuntu

| 2026ko Urtarrilaren 9a

Norman Rosenthal historialari britainiarrak, Arte Ederren Bilboko Museoan martxoaren 1era arte ikus daitekeen erakusketaren komisarioak, dioenez, artista handiek artearen historia zeharkatzen dute, beren ekoizpenean eragina duten aurreko figuren arrastoari jarraituz. Baselitzen genealogia artistikoa agerian uzteko asmoz, erakusketak museoaren bildumako bost obra nabarmen biltzen ditu orain, margolari alemanaren azken lanekin elkarrizketan.

Proposamena Rosenthalek Baselitzekin berarekin izandako lankidetza estu eta gogotsuan du abiapuntu. Baselitzek argi eta garbi aitortzen ditu artista garaikideen, Italiako eta Alemaniako Errenazimentuaren, Alemaniako Erromantizismoaren edo Afrikako arte primitibo deiturikoaren erreferentzia plastiko ugari, eta haiekin partekatzen du orientazio teknikoa eta tematikoa.

Hautatutako margolanen artean, Pietro del Donzello (edo bere anaia Polito) florentziarrari egotzitako Ama Birjina Haurrarekin eta santuak taula dago (c. 1490). Deboziozko eszena honetan, espazioa harrizko harmailadi baten bidez artikulatuta dago, Baselitzen pintura askotan errepikatzen den gora eta beherako elementu bat, eta, aldi berean, Marcel Duchampen Biluzia eskailera jaisten gogora dakarrena. Francisco de Zurbaránen Aurpegi Santua lanarekin (c. 1660), elkarrizketa buruaren edo garezurraren motibotik eta oihalen erabileratik abiatuta ezartzen da: Zurbaránen kasuan, begi-amarru piktoriko baten bidez; Baselitzenean, collagearen literaltasunaren bidez. Grekoak, berriz, San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean lanean (c. 1585), santuaren buruaren azterketa bikaina aurkezten du, burezurrean oihartzuna aurkitzen duena eta vanitas ilun baten protagonista dena. Lucas Cranach Zaharraren Lukrezia lanak (1534) agerian uzten du Baselitzek biluziaren tradizio alemanarekiko duen miresmena, Grünewalden eta Cranachen beraren eskutik datorrena. Azkenik, Francisco de Goyaren Burugabekeria hegalaria (1815-1824) grabatuaren izaki mitologikoa Baselitzen arranoen hegaldi subertsiboarekin konektatzen da.

Erakusketa irakurtzeko gako berriak ematen dituen topaketa harrigarri hau hurrengo asteetan bisitatu ahal izango da, itxi arte.


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.