artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artiumek hainbat artistaren irudi eta begirada dekolonialak ikusgai jarri ditu

Hogei artista eta kolektibo baino gehiagoren lanak batu ditu ‘Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean' erakusketan. Bilduma "biolentzia kolonialaren" erakusleiho bat izatea nahi dute.

artiumek-hainbat-artistaren-irudi-eta-begirada-dekolonialak-ikusgai-jarri-ditu
Artiumeko erakusketan ikus daitezkeen obretako batzuk. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2026ko Urtarrilaren 19a

Erakusketaren izenburuak berak ematen dio bisitariari aurkituko duenaren arrastoa. Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean goiburuak zenbait galdera jartzen ditu mahai gainean: nork begiratzen du?, nork begiratzen dio nori? Gasteizko Artium museoak zabaldu duen erakusketa kolektiboan, begiradaren dimentsio historikoa eta politikoa aztertu dituzte, eta lehen lerrora eraman pentsamendu dekolonialaren eta feminismoaren eragina duten praktika batzuk.

Bildumaren abiapuntua Maya Deren zinemagileak (Kiev, 1917-New York, 1961) Haitin egindako lanaren inguruko gogoetak eta buduari buruz ondutako film materiala dira. Derenek Guggenheimbeka bat jaso zuen 1946an, Haitiko dantzak beste testuinguru batzuetako sekuentziekin eta haurrentzako jolasekin uztartuko zituen pelikula bat ekoizteko. Herrialde horretako errealitateak, ordea, gainezka egin zien zinemaren logikei, eta Deren konturatu zen bere kamera ez zela nahikoa bertan ikusi zuena irudikatzeko. Hala, filmatutako materiala argitaratzeari uko egin, eta, horren ordez, idazteko erabakia hartu zuen. "Bestearen errepresentazioa krisian jarri zuen", esplikatu du Catalina Lozanok, erakusketaren komisarioak.

Irudiaren neutraltasunik eza ardatz hartuta, etnografiaren eta mugimenduan dauden irudien arteko harremanari buruzko bilduma bat ondu du museoak; dokumentaletako irudiekiko "hurbilketa kritiko bat", komisarioak zehaztu duenez. Haren hitzetan, erakusketako lanek, askotan, "deseraiki" egiten dituzte metodologiak, eta irudiak ekoizteko teknologiak "zalantzen" jartzen.

Proiektu "kolosala" da Artiumeko bilduma, Lozanok azpimarratu duenez. Mundu osoko hogei artista eta kolektibok baino gehiagok parte hartu dute erakusketan, eta tartean dira Guatemala, Haiti, Kongo, Mexiko, Palestina eta Australiako zenbait artista. Pinturek, eskultura txikiek eta, batez ere, ikus-entzunezko instalazioek osatzen dute.

Erakusketaren hasieratik bertatik argi geratzen da ikuslea ez dela bisitari neutrala. Kontrara, espazioaren antolaketak, piezen arteko harremanek eta lanen izaerak zirkulu baten barruan kokatzen dute bisitaria: begiratzen duen bitartean, bera ere begiratua dela sentiarazten dion zirkulu batean.

Zirkulu baten barrutik

Erakusketaren izenburua Trinh T. Minh-ha zinemagile eta teorialari feministaren (Vietnam, 1952) Reassemblage filmetik hartu dute. Pelikula horren pasarte batzuk paratu dituzte pantaila batean, eta off-eko ahots batek adierazten du uko egiten diola irudiak azaltzeari. Hortik dator erakusketari izena ematen dion aipua: "Ikusten dudana bizitza da, niri begira. Zirkulu baten barrutik begiratzen ari naiz, begiraden zirkulu batean".

"Biolentzia kolonialaren" erakusleiho moduko bat da bilduma, komisarioaren hitzetan. Erakusketako piezen artean daude, adibidez, Brasilgo eta Venezuelako Amazoniako Yanomami kulturako ehiztari-nekazarien bizimodua bistaratzen duen The Laughing Alligator bideo instalazioa —New Yorkeko MOMAk laga dio pieza museoari—, Haitiko iraultzari buruz Wilson Diaz artista bisualak ondutako De perfil sobre el calado liburua, eta Ana Maria Millanek egindako Volar atrás bideo animatua —bi artista horiek Kolonbiako Helena Producciones kolektibokoak dira—.

Kolonalismoaren basakeria islatzen dute, halaber, Rosalind Nashashibi Palestinako artistak Gazako gatazkaren inguruan sortutako Electrical Gazabideo instalazioak eta Australiako Karrabing Film Collective taldeak klima aldaketaren eta kapitalismoaren aurka grabatutako The Mermaids, or Aiden in Wonderland pelikulak.

Erakusketa abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai, museoko A2 eta Z aretoetan.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 29ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.