artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Damaris Pan eta Matthias Malefond artistak aukeratu dituzte Kometaken lehen edizioan

Kometak kultur lankidetza, sortzaileen mugikortasuna eta mugaz gaindiko elkarlan sareak indartzeko asmoz sortutako proiektua da. Etxepare Euskal Institutuak, Uharte Zentroa eta Zébra3-rekin batera sustatutako proiektu honek Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen babesa du.

damaris-pan-eta-matthias-malefond-artistak-aukeratu-dituzte-kometaken-lehen-edizioan
Matthias Malefond eta Damaris Pan arista aukeratuak.

| 2026ko Otsailaren 6a

Etxepare Euskal Institutuak, Uharte Zentroak eta Zébra3 erakundeak gaur jakinarazi dute Kometak proiektuaren lehen ediziorako hautatutako artistak zeintzuk diren. Ekimenaren helburua da Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko kultur lankidetza indartzea, sortzaileen mugikortasuna sustatzea eta mugaren bi aldeetako kultur eragileen arteko elkarlan-sare egonkorrak eraikitzea.

Lehen edizio honetan, Kometak proiektua egonaldi artistikoen truke baten bidez gauzatuko da, eta Damaris Pan (Euskadi) eta Matthias Malefond (Akitania Berria) izango dira ekimenaren protagonistak.

Deialdi publiko baten bidez hautatu dituzte, aurkeztutako 58 proposamenen artean. Hautaketa-batzordean erakunde antolatzaileetako ordezkariek ez ezik, Peio Aguirre komisario eta editoreak eta Elsa Oliarj-Ines zinemagile eta artistak ere hartu dute parte.

Ikerketa eta esperimentazio artistikora bideratutako egonaldi hauek sei asteko iraupena izango dute, eta 2026ko apirila eta maiatza bitartean gauzatuko dira. Damaris Panek apirilaren 13tik maiatzaren 24ra garatuko du bere proiektua Bordeleko Zébra3 arte garaikidearen zabalkunde eta ekoizpenerako zentroan, Matthias Malefondek, berriz, apirilaren 6tik maiatzaren 15era egingo du bere egonaldia Nafarroako Uharte Zentroan, arte garaikidearen ikerketa eta esperimentaziorako gunean. Denbora horretan, hautatutako artistek beren ikerketa- eta sorkuntza-prozesuak garatuko dituzte, eta ondoren jendaurrean aurkeztuko dituzte, egindako lanaren eta esperientziaren mugaz gaindiko izaera nabarmenduz.

Kometak #1: hautatutako proiektuak

Damaris Pan, ‘Derrapaje metafórico'

Bere egonaldian, Damaris Panek pintura izango du ardatz, eta praktika piktorikoaren izaera espekulatzailea eta gaur egun margotzeak dakartzan kontraesanak abiapuntu hartzen dituen lana garatuko du. Esperientziaren, zuzeneko esperimentazioaren eta hausnarketa kritikoaren artean mugitzen den proiektua izango da.

Egonaldian zehar, bere lanak testuinguruarekin, pinturaren gatazka historikoekin eta harreman‑sare batean parte hartzearekin sortzen dituen frikzio‑prozesu berriak aztertuko ditu. Hizkuntzari erreparatuko dio hurabihurritzeko, bere baldintzei buruzko hausnarketa ahalbidetuz. Proiektuak zentzumenak jartzen ditu erdigunean, gozamen estetikorako funtsezko bide gisa. Umorez, baina oso serio.

Damaris Pan Mallabian jaio zen 1983an. Bere lana Oalddilal V (Museo Patio Herreriano, 2024), Male Male (Fermay, Palma de Mallorca, 2023), Un martillo en la cabeza (Ana Mas Projects, Bartzelona, 2022) edota Cuernos a la vista (BilbaoArte, 2020) bezalako bakarkako erakusketetan aurkeztu da. Parte hartu duen erakusketa kolektiboen artean El árbol de lo que aún no sabes (CaixaForum Barcelona, 2023) eta Bi Dos Two (Azkuna Zentroa, 2018) nabarmentzen dira.

Egoitza artistikoak egin ditu Sichuan Fine Arts Instituten (Txina, 2019), Art OMIn (New York, 2018) eta Kunsthochschule Weissensee-n (Berlin, 2005). 2024an BMW Pintura Saria jaso zuen, eta 2021ean GURE ARTEA Saria.

Bere lana estatu mailako eta nazioarteko bildumetan aurki daiteke, eta hainbat argitalpen espezializatutan ere jaso da. 2014an bere doktore-tesia defendatu zuen, Lo Bueno, lo Bello, lo Berdadero izenekoa, non desbideratzea oinarri artistiko gisa jorratu zuen.

Gaur egun, Bilbon bizi da, eta bertan garatzen du bere praktika artistikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pintura Saileko irakaslea da.

Matthias Malefond, ‘Formation and Deformation of Oralities'

Bere egonaldian zehar, Matthias Malefondek soinu instalazio eta instalazio plastiko batean gauzatuko den ikerketa eta sorkuntza proiektua garatuko du. Bertan tradizioak denboran izoztutako ondare gisa baino, aztarna eta narrazio aldakor bezala landuko ditu.

Euskal kantu tradizionalen motibo eta egituretatik abiatuta hainbat soinu pieza konposatuko ditu Malefondek, eta bertako materialak erabiliz zanfona bat egitea ere aurreikusten du. Aipatutako kantuen mikro tarteak eta ezaugarriak esploratuz, proiektuak tradizioa eta musika garaikidearen arteko elkarrizketa ezarri nahi du.

Proiektua soinua eta egonaldian zehar egindako planoen proiekzioa uztartuko dituen gailu espazial batekin osatuko da, espazioa artxibo izaera duen ingurune bilakatuz. Instalazio honen bidez memoria kolektiboaren aztarna ikusezinak agerian jartzea da bere asmoa.

Proiektuaren ikuspegia berau garatzen den testuinguru natural, sozial eta materialari estuki lotutako praktika batean oinarritzen da, topaketari eta esperimentazioari irekia dagoena. Honenbestez, egonaldia lurraldeen arteko elkarrizketak ehuntzeko eta sorkuntza artistikoaren bidez lotura horiek gauzatzeko aukera gisa ulertzen du.

Matthias Malefond 2001ean jaio zen, Limousin eskualdeko (Frantzia) landa-ingurunean. Eguneroko esperientziak inguruan zituen keinu ruralekiko interesa goiz garatzea ahalbidetu zion. Ondoren, Bordelera joan zen bizitzera, eta han Arte Ederretako Eskolan bost urtez ikasi zuen. Garai hori erabakigarria izan zen Malefondentzat aipatutako keinu horiekiko distantzia kritikoa hartzeko eta bere praktika artistikoa osatzen duten objektuei buruzko begirada fintzeko.

Bere lana instalazioaren, soinuaren eta eskulturaren arteko gurutzagunean kokatzen da, azken hau espazioen, gainazalen eta materialen arteko elkarrizketa gisa ulertuta. Materiarekin duen harreman fisikoaren bidez, bere praktikak eskulturaren ezaugarri sonoroak aztertzen ditu, higadura, dentsitatea eta alea memoriaren eroale gisa ulertuta.

Bere praktika artistikoak aztarnetan, arrastoetan, hondarretan, kultur eta ahozko tradizioetan, eta soinuan agertzen du interesa; denboran zehar iraun eta eraldatzen den horretan guztian. Musikak leku zentral bat hartzen du bere lanean, mugarik gabeko hizkuntza gisa ulertzen baitu. Ikuspegi honek bere metodologia eta eskulturara hurbiltzeko modua eraldatu ditu.

Mugaz gaindiko kultur-lankidetza

Etxepare Euskal Institutuak sustatutako Kometak proiektuaren izenak Bigarren Mundu Gerran sortutako Comète sareari egiten dio erreferentzia; sare horrek aliatuen pilotu eraitsiei muga zeharkatzen laguntzen zien. Erreferentzia hori kulturaren eta sorkuntza artistikoaren metafora gisa baliatzen da, elkarlanean eta sarean jardutean, kultura eta sorkuntza norabide berriak seinalatzeko eta beren eragina biderkatzeko gai diren indarrak direla azpimarratzeko.

Proiektua Akitania Berria–Euskadi–Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatzen du, eta haren parte-hartzeak Kometaken izaera estrategikoa indartzen du mugaz gaindiko kultur lankidetzako politiken baitan.

Uharte Zentroa eta Zébra3 erakundeen parte-hartzearekin abiatu den lehen edizio honek jarraipena izango du etorkizunean. Izan ere, Kometak beste diziplina artistiko batzuetara zabaltzeko, bazkide berriak batzeko eta lurraldean kultur lankidetzako sare egonkor gisa sendotzeko helburuarekin sortu da.

Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa da, eta bere eginkizuna da euskara, euskal kultura eta euskal sorkuntza nazioartean proiektatzea, eta hauen bidez beste eskualde, herrialde eta kulturekin harreman sendo eta iraunkorrak eraikitzea. Horretarako, kalitatezko jarduera artistikoak sustatzen ditu, sortzaileen, artisten eta kultura eta sormen industrietako profesionalen mugikortasuna bultzatzen du, eta euskal ikasketak sustatzen ditu eremu akademikoan. Era berean, nazioarteko lankidetza sustatzen du, bai kultura arloan bai unibertsitatearen esparruan.


emakumeen-genealogiak

Emakumeen genealogiak

Pilar Citoler bilduma berria

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 12tik
2026ko Maiatzaren 17ra

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2025eko Ekainaren 05etik
2026ko Abenduaren 26ra

tenpoan

Tenpoan

Arantxa Gereño

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Otsailaren 12tik
2026ko Martxoaren 21era

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

Mar. 06 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

ezjakintasuna

Ezjakintasuna

Mar. 05 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Eztabaida Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduko legebiltzarkideak sortzaileak prekaritatetik ateratzeko edo babesteko lege proposamenak eskatu ditu. Lanartea elkarteak eta Siadecok sektorean egindako ikerketaren arabera, "ezegonkortasuna" eta "diru sarrera apalak" dira nagusi.

muga-bigunen-testurak

Muga bigunen testurak

Mar. 05 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

DEAR DEER. | Artista: Maider Garaio. | Non: Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

artium-museoak-juana-cima-begirada-disidente-bat-erakusketa-aurkeztu-du

Artium Museoak 'Juana Cima. Begirada disidente bat' erakusketa aurkeztu du

| 2026ko Martxoaren 3a

Artistaren ekoizpenaren esplorazio bat da erakusketa, hirurogeiko hamarkadan hasitako hainbat lan-sailetan oinarrituta. Juana Cima. Begirada disidente bat haren biografiako bost aldi handitan zehar proposatutako ibilbide baten bidez egituratzen da. Artium Museoak #Hitzak argitalpen saileko beste ale bat argitaratu du erakusketaren harira.

elena-asins-en-egitura-espazioa-denbora-jarri-dute-kubo-kutxa-fundazioan

Elena Asins-en Egitura, Espazioa, Denbora jarri dute Kubo Kutxa Fundazioan.

| 2026ko Otsailaren 27a

Proiektuak ibilaldi bat proposatzen du Elena Asins (Madril, 1940 - Azpirotz, 2015) artistaren obran zehar, haren pentsamendu plastikoa bideratzen eta definitzen duten hiru ideia gidariri jarraituz. Bektore horiek, bai eta artistak teoria eta praktika artistikoaren artean ezartzen duen etengabeko elkarrizketak, egituratzen dute Asinsen proiektu artistikoa.

aniztasunaren-artea

Aniztasunaren artea

Ots. 26 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Antzinako arte klasikoa ikasterakoan, ohituraz bi bloke handitan banatu izan da: Grezia eta Erroma. Azken urteotan, aitzitik, asko dira bien artean bloke berri bat sartzearen aldekoak, garai helenistikoa greziar arte klasikotik banatuta.

amazoniaren-alde

Amazoniaren alde

Ots. 26 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Amazoniak. Antzinako etorkizuna | Non. San Telmo museoan, Donostian. | Noiz arte. Apirilaren 12ra arte.

zineb-sedira-artea-eta-erresistentzia-tabakaleran

Zineb Sedira, artea eta erresistentzia, Tabakaleran.

| 2026ko Otsailaren 25a

Tate edo Centre Pompidou bezalako bildumen parte den artista franko-aljeriarrak ezbaian jartzen du memoria historikoa, eta identitatea, migrazioa eta erresistentzia kulturala esploratzen ditu.

miren-arzalluz-nire-asmoa-ez-da-iraultza-bat-egitea

Miren Arzalluz: "Nire asmoa ez da iraultza bat egitea"

Ots. 25 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Urdaibaiko Guggenheim bertan behera geratu ostean, Arzalluzek erabat zabalik deskribatu du Bilboko museoaren hazkundeak har dezakeen itxura. Museoaren nortasun artistikoa sendotzea eta euskal arteari arreta handiagoa jartzea darabil buruan.

errege-erretratu-ohargarri-bat-iritsi-da-bonnat-helleu-museora

Errege erretratu ohargarri bat iritsi da Bonnat-Helleu museora

| 2026ko Otsailaren 25a

Garrantzi historiko eta artistiko handiko obra bat iritsi da Baionara: Marie Leszczynska-ren (1703–1768), Frantziako erregina eta Louis XV-ren emaztearen erretratua. Laborde Noguez de Iturbe senar-emazteek egindako gordailu hau museoko bilduma aberastera dator.

san-telmo-museoak-garcia-ramos-familiaren-10-artelan-jaso-ditu-dohaintzan

San Telmo Museoak García Ramos familiaren 10 artelan jaso ditu dohaintzan

| 2026ko Otsailaren 24a

Donostiako García Ramos familiak San Telmo Museoari bederatzi autoreren 10 artelan eman dizkio dohaintzan. Zortzi olio, akuafuerte bat eta zeramikazko eskultura bat dira, Julián Tellaeche, Aurelio Arteta, Ricardo Baroja, Alejandro Tapia, Eduardo Chillida, Ascensio Martiarena, Carlos Marcote, Gaspar Montes eta Arturo Acebalenak.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.