artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Aniztasunaren artea

Antzinako arte klasikoa ikasterakoan, ohituraz bi bloke handitan banatu izan da: Grezia eta Erroma. Azken urteotan, aitzitik, asko dira bien artean bloke berri bat sartzearen aldekoak, garai helenistikoa greziar arte klasikotik banatuta.

aniztasunaren-artea
Laokoon eta semeak, garai helenistikoko obra ikurrenetarikoa. Pio-Klementino museoa, Vatikanoa.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Otsailaren 26a

Garai horren hasiera K.a. 323an kokatzen da, Alexandro Handia hil zen urtean, Persiar inperioa garaitu eta greziar agintea Ekialde Hurbileko lur guztietan zabaldu ostean. Bukaera, aldiz, Erromatar Inperioarekin lotzen da, K.a. 30ean, orduan ondu baitzen aginte zein arte mota berri bat.

Arte helenistikoa greziar klasikotik banatzeko arrazoiak asko dira, baina batek garrantzi berezia du: greziar arte klasikoa gizarte homogeneo baten adierazpena da, geografikoki mugatua zegoena eta kulturalki lotura argiak zituena. Atenasko akropolia, esaterako, greziar gizartearen gailentasunaren adierazpen sinboliko gisa irakurri izan dute aditu guztiek, Pollittekin hasi eta Joan Breton Connellyrekin bukatu; hain zuzen, Breton Connellyk Atenasko Partenoia atenastar abertzaletasunarekin lotzen du, eraikinaren ikonografiak hiritarren izaera noblea, arrazoiaeta aberriarekiko leialtasuna aldarrikatzen zituelako beste gizarteen gainetik kokatzeko.

Helenistikoa, aldiz, kultura eta identitate askoren elkarketatik jaio zen: Alexandroren konkistaren ostean, hainbat erregetza sortu ziren, eta guztietan bertako kultura eta greziarra nahasi ziren. Egipton, adibidez, Alexandriako liburutegiaren oinarriak jartzea ekarri zuen elkarketa horrek, hizkuntza askoren eta askotariko kulturadierazpenen elkargune. Ez zen arraroa hiri hartan ezaugarri klasikoak zituen eskultura baten ondoan egiptoar tradiziotik zetorren errege-faraoiaren bat ikustea. Bertako ezaugarriekin nahaste bera ikusten zen Seleuzian, egungo Turkia, Siria, Iran eta Afganistan hartzen zituen lurraldean.

Irakasteko garai zaila da helenistikoa, eragin oso desberdinak gurutzatzen direlako, guztiak euren sinesmen, arte praktika eta aginte mota propioekin. Ez da bortizkeriarik falta, ezta guda eta dramatismorik ere. Hala ere, nire gusturako, greziar klasikoa baino askoz interesgarriagoa da, gizarte konplexuagoa delako, non grisak nagusi diren zuri-beltzaren gainetik. Esan daiteke garai helenistikoa lehen mundu globalizatua izan zela, erromatar inperioaren aurrekari nahitaezkoa —hura ere, eskuin muturrekoek entzun nahi ez badute ere, kulturalki askotarikoa eta zabala—. Banakotasuna eta emozioak ere ikusgarri bihurtu ziren helenistikoan, ordura arte gertatzen ez zena. Askok Mendebaldeko gizartea greziar garai klasikoarekin lotu nahi duten arren, gure mundua bada jada hainbat jakintzak, hizkuntzak, kulturak eta tentsiok zeharkatutako bat. Gustatu ala ez, helenistikoak gara eta ez dago atzera-bueltarik.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 08ra

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.