artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Julia Coelhoren proiektua hautatu dute Juncal Ballestín Ikerketa Bekaren 2026ko edizioan

Bekak arte feministaren historiografiari eta museoaren bildumari lotutako emakume artistei buruzko ikerketa-proiektuak babesten ditu. Julia Coelho komisario eta idazleak Susana Solanoren eta Ángeles Marcosen praktika eskultorikoen inguruko proiektua garatuko du.

julia-coelhoren-proiektua-hautatu-dute-juncal-ballestin-ikerketa-bekaren-2026ko-edizioan
Julia Coelho. Arg/ Artium Museoa

| 2026ko Apirilaren 2a

Juncal Ballestín Nazioarteko Ikerketa Bekaren epaimahaiak, Artium Museoak deituta, aho batez erabaki du beka hori 2026ko edizioan Julia Coelhoren La línea orgánica entre Lygia Clark, Susana Solano y Ángeles Marco [Lygia Clark, Susana Solano eta Angeles Marcoren arteko lotura organikoa] izeneko proiektuari ematea. Proiektuak Artium Museoko bildumako parte diren Susana Solano (Bartzelona, 1946) eta Angeles Marco (Valentzia, 1947 - 2008) artisten praktiken arteko azterketa konparatibo bat proposatzen du, Lygia Clark artista brasildarrak (Belo Horizonte, Brasil, 1920 - Rio de Janeiro, Brasil, 1988) 1950eko hamarkadan formulatutako "ildo organikoaren" kontzeptutik abiatuta. Juncal Ballestín Nazioarteko Bekaren (Artium Museoko Euskal Emakume Artisten, Praktika Artistikoen eta Arte Feministaren Teorien Ikerketa eta Dokumentazio Zentroari atxikia) helburua arte feministaren historiografiaren garapenean laguntzea da, bai Euskal Herriaren testuinguruan, bai nazioartean, eta, era berean, museoaren programei eta bildumari lotutako emakume artisten eta pentsalarien ekoizpenak aztertzea.

Julia Coelho-ren (Salvador de Bahía, Brasil, 1990) proiektuak Susana Solanoren eta Angeles Marcoren ekoizpenen analisia planteatzen du "eskultura postraumatikoaren" noziotik, bakoitzaren ibilbideak garatu ziren diktadurako eta diktaduraren osteko testuinguruak kontuan hartuta.

Otsailean batzartu zen edizio honetako Juncal Ballestín Nazioarteko Bekaren balorazio-batzordea honako hauek osatu dute: Carolina Jiménez komisario eta ikertzaileak, HANGAReko Ikerketa programen eta ezagutza-transferentziako arduradunak, Oskia Ugarte, Huarte Arte Garaikideko Zentroko zuzendariak, Catalina Lozanok, Euskal Herriko Arte Garaikidearenk Museoaren komisario buruak, Arantza Santestebanek, Euskal Herriko Arte Garaikidearenk Museoaren Ikerketa eta Programa Publikoen komisarioak, eta Elena Roseras Carcedok, Euskal Herriko Arte Garaikidearenk Museoaren Artxiboa eta Dokumentazio Zentroko arduradunak. Batzordeak hautatutako proiektuaren kalitatea azpimarratu zuen, baita proposamenaren sendotasun kontzeptual eta metodologikoa ere. Horretaz gain, bildumaren funtsekin eta museoaren Dokumentazio Zentroaren ikerketa-lerroekin duen lotura zuzena eta esparru kritiko feminista eta postkolonialekin emakume artisten eskultura-praktikak artikulatzean egindako ekarpen historiografikoa nabarmendu zituzten.

Julia Coelho komisarioa eta idazlea da. Arte Ederretan graduatua São Pauloko Unibertsitatean (Brasil), Zientziaren Historiako masterra lortu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Bartzelonako Unibertsitatean. Haren praktika testuinguruarekiko sentikorra den arreta batetik abiatzen da, espazialtasunaren, pertzepzioaren eta mugimenduaren arteko harremanak aztertzeko. Bere proiektuetan, distortsioaren dimentsio politiko eta sentikorrak ikertzen ditu arkitekturatik, mikrohistorietatik, hizkuntza materialetik eta kontzientzia-egoera aldatuetatik abiatuta.

Juncal Ballestín Nazioarteko Bekaren helburua arte feministaren historiografiari eduki esanguratsua ematen dioten ikerketa-proiektuak babestea da, Euskal Herriko zein nazioarteko testuinguruetan, eta museoaren programazioari eta bildumari lotutako emakume artista eta pentsalarien ekoizpena aztertzea.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

akatsen-lerroak

Akatsen lerroak

Lou Chavepayre

Georges Pompidou galeria (Angelu, Lapurdi)

2026ko Azaroaren 07tik
2027ko Otsailaren 27ra

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Otsailaren 14tik
2026ko Abenduaren 31era

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.