artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Jon Gorospe argazkilariaren Urban Morphologies [Hiri-morfologiak] Kutxa Fundazioaren Artegunean

Erakusketak Gorospek arkitekturagatik eta hark herritarrekin duen harremanagatik duen interesa agerian uzten du. Erakusketa honekin, Kutxa Fundazioak euskal esparruko argazkilarien lanak hurbiltzeko eta ikusarazteko helburuari jarraitzen dio.

jon-gorospe-argazkilariaren-urban-morphologies-hiri-morfologiak-kutxa-fundazioaren-artegunean
Jon Gorospe. Arg/ Kutxa Fundazioa

| 2026ko Martxoaren 27a

Hirien paisaia antropizatuaren adierazpenean zentratzen da Jon Gorosperen lana. Eraikuntza-dentsitate handiko hiriguneak dira, hain zuzen, gizakiak lurraldean utzitako arrastoaren goreneko adierazpena.

Argazkiak, bideoak eta argi-instalazioak erabiltzen ditu Gorospek interesatzen zaizkion gaur egungo arazoei buruz gogoeta egiteko tresna garaikide gisa, hala nola: hirien diseinua eta nola eragiten dion horrek bizitzaren garapenari, publizitatearen ugaltzea hirian, eremu publikoaren merkantilizazioa, gure hirien homogeneizazioa globalizazioaren ondorioz, arkitekturaren etsaitasuna gizartearen parte batekiko. Bestalde, haren bazterketa-izaera azpimarratzen du, eta baita paisaiaren identitatea ere, "egiletzarik gabeko" irudien bitartez.

Bere proiektuetan errepikatu egiten ditu ereduak, hala nola, lauki-sareak, konposizio modularrak eta metalezko angeluak edo gainazalak. Leunduaren, leunaren, akasgabearen kontzeptua —Byung-Chul Han hegokorear filosofoaren definizioaren arabera, gure garaiko identitatearen ikur gisa kokatzea, ederraren sinbolo— aluminioaren gaineko sublimazioetan, dibond lakatuaren gaineko argazki-arrastoetan edo xafla metalikoen gaineko proiekzioetan islatzen da.

Hainbat begirada mota ageri dira Gorosperen obran: hiriko espazioetan zaintza-kameren nonahikotasuna imitatzen duten irudiak, pertsona anonimoek eta enpresa espezializatuek hartutako Interneteko irudiak, eta hiriko ikonografiaren zatien irudiak, turisten eta oinezkoen ezaugarri arkitektonikoak eta keinu klonatuak identifikatzeko.

Jon Gorosperen jardun artistikoak zubiak eraiki nahi ditu behaketa dokumental zorrotzaren eta espazioaren irakurketa kontzeptual eta poetikoaren artean: "Nire ustez —dio Gorospek—, hiri-eremua aukerez beteriko leku bat da, eta baita balio dokumentaleko eta estetikoko irudiak sortzeko eremu perfektua ere".

Erakusketa-proiektu honetan Alejandro Castellotek jardun du komisario-lanetan. Zazpi argazki sailez osatu da erakusketa, eta horietan guztietan lantzen dira Gorosperen lanaren motibazioak eta kezkak: Noraezean, Polished Cities [Hiri leunduak], The Spot [Iragarkia], Peripatetic Studies: The Hostile [Ikasketa peripatetikoak: aurkakoa], Peripatetic Studies: Bivouac [Ikasketa peripatetikoak: vivaca], The Grid [Lauki-sarea], Skyline [Hiri-ingurunea].

Jon Gorospe

Jon Gorospe (Gasteiz, 1986). IDarte (Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola Publikoa) eskolan eta Vilniuseko (Lituania) Arteen Fakultatean egin zuen gradua. Prestakuntza osatzeko, argazkilaritza, egile zinema eta arte bisuala ikasi zituen. Jardun artistikoaz gainera, komisario gisa lan egin du, eta Gasteizko Viphoto jaialdiaren zuzendaria izan da (2018-2020). Erakunde publiko zein pribatu ugarik aitortu dute haren lana, hala nola Salomon R. Guggenheim museoak (Estatu Batuak) edo Sasakawa fundazioak (Japonia-eskandinavia). Hainbat herrialdetan egin ditu erakusketak, besteak beste, Espainia, Portugal, Italia, Frantzia, Alemania, Ingalaterra, Eslovakia, Norvegia, Errusia eta Singaporen. www.jongorospe.com

Komisarioa

Alejandro Castellote (Madril, 1959). Komisario independentea, saiakeragilea eta argazkigintzako irakaslea. Funtsezko zeregina bete du argazkilaritza garaikidearen sustapenean, bai Espainian bai Latinoamerikan. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko Argazkigintzako Sailaren arduradun izan zen 1985 eta 1996 urteen bitartean, eta han zela, FOCO jaialdia bultzatu zuen; PhotoEspaña jaialdiaren lehen zuzendari artistikoa izan zen 1998tik 2000ra bitarteko edizioetan, eta nazioartean garrantzizkoa den ekimen horren oinarriak finkatu zituen. Nazioarteko Biurtekoak eta Jaialdiak zuzendu ditu, eta hainbatetan kolaboratzaile gisa jardun du, besteak beste: Veneziako Arkitekturaren Biurtekoa C on Cities proiektuarekin, 2006an; Daegu Photo Biennale Hego Korean eta Singapore International Photography Festival, 2014an eta 2012an, hurrenez hurren; Getxophoto (2007-2009) eta Photoquai Biurtekoa Parisko Musée du Quai Branlyn.

Argitalpena

Erakusketaren harira lan bat argitaratu da. Bertan dokumentatzen dira erakusketa osatzen duten lanak, eta, horrekin batera, Alejandro Castellote erakusketaren komisarioaren saiakera bat eta Jon Gorosperen testu bat irakurri ahalko dira. Hiru hizkuntzatan argitaratuko da, euskara, gaztelania eta ingelesa, eta underbauk diseinatu du.


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.