artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte dekoratiboen museoan

Dekorazio arteak deitu izan zaie arte nagusitik kanpo utzi dituzten arteei. Pinturak, eskulturak eta arkitekturak arte nagusien estatusa izan dute arte akademikoan XVIII. mendetik aurrera, nahiz eta XVI. mendetik datorren ibilbide baten azken urratsa izan.

arte-dekoratiboen-museoan
Aulkiaren garapena 1700-1800, Pariseko [Fratnzia] Arte Dekoratiboen museoa. Argazkia: THOR

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2023ko Martxoaren 8a

Hierarkia markatu horren bidez artearen eta arteen arteko muga azpimarratu zuten ilustrazioko pentsalariek. Batzuk esperientzia estetikoaren iturri ziren eta kulturaren esparruan kokatzen zituzten; besteak, berriz, gozamen hutserako eta denbora-pasarako lanen alorrean sailkatuta geratu ziren.

Horregatik, gure hiri askotan arte ederren museoak eta arte dekoratiboen museo bereziak ditugu. Sailkapena ez da erraza izaten, batez ere historiako garai batzuetan, baina beti dago lehen mailako eta bigarren mailako artelanen arteko bereizketa bat. Gutxi gorabehera, denok dakigu zer topatuko dugun arte museo batean, baina ez da hain erraza jakitea zer bilduko den dekorazio arteak izeneko museo baten barruan. Orokorrean, oihalgintza, zeramika, urregintza, larrugintza, altzarigintza eta antzeko objektuak izaten dira horrelako museoetan pilatzen direnak, oso ondo ulertu gabe zergatik dauden apaingarrien artean, aulki batek edo jantzi batek oinarrizko funtzioa izango ez balu bezala.

Bestalde, goian aipatutako arteen sailkapen hierarkikoan beste hitz baten erabilpenak arreta piztu behar digu: apaingarria. Dekorazioa edo apaingarria modernitateak gogor kritikatu zuen hitza da arteari buruz hitz egiterakoan. Are gehiago, arkitekturaren joera arrazionalistek apaingarria delituaren mailara zokoratu zuten XX. mendearen hasieran, eta koadro edo eskultura modernoei apaingarria deitzeak adiera negatiboa zuen.

Horregatik, museo hauek azalkeriaren eta bitxikerien toki moduan ikusi ditugu askotan arte historialariek, kontuan izan gabe zaila dela bertan erakusten diren objekturik gabe garaiko artea ulertzea. Hain zuzen, gauza bitxiak gertatzen dira batzuetan, eta objektu berak topa ditzakegu horrelako museo batean eta arte museo batean. Adibidez, egile zehatza duen zeramika lan bat, batean edo bestean gordeta egon daiteke.

Horrelako museotara egindako bisitek arteen arteko mugak zalantzan jartzeko balio dute. Horrekin batera konturatzen gara zein mehea den artearen, artisautzaren eta diseinuaren arteko muga. Gainera, apaingarria hitzaren alderdi negatiboa baztertzen hasi beharko genuke, sarritan artearen oinarrizko baliabidea izan delako; hau da, bigarren mailako zerbait izan beharrean, edo baztertu daitekeen zerbait dela pentsatu beharrean, arte mota batzuen egituraren barruan daudela konturatuko gara. Sarritan ez dugu apaingarrien zentzua ulertzen, batez ere Mendebaldeko kulturetakoak ez diren objektuetan, eta horrek mespretxura eta ezjakintasunera garamatza. Modernitateak norabide zehatz bat hartzeak ez du esan nahi hori denik bide bakarra eta egokiena artelanak baloratzeko.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

2026ko Urriaren 23tik
2026ko Azaroaren 29ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.