artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Duela hirurogei urte topatu zuten Torreko Hodia, eta, urteurrena baliatuz, aldi baterako erakusketa bat ireki dute pieza ikusgai jartzeko. Erakusketa irisgarria izango da ikusmen urritasuna dutenentzat.

torreko-hodia-ikusgai-jarriko-dute-ekainberrin-duela-12-000-urte-grabatutako-pieza-bat
Torreko Hodiaren bi erreplikak, eta grabatuak antzemateko plaka. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]
| 24 Juillet 2026

Jose Migel Barandiaran arkeologoak topatu zuen, Oiartzungo Torre haitzuloan (Gipuzkoa), duela hirurogei urte: hegazti baten hezur bat, ia hemezortzi zentimetro pasatxokoa, barrutik hutsa. Lehen begiratuan, ordea, Barandiaran ez zen jabetu pieza hark zer garrantzi zeukan. Urteen poderioz, eta teknologiari esker, hezur horrek grabatu batzuk zituela deskubritu zuten. Besteak beste, animalia irudiak topatu zituzten: oreinenak, zaldienak, ahuntzenak... Ikertu, eta ondorioztatu zuten duela 12.000 urte grabatutakoa zela, Madeleine aldiko gizaki batek eginak; Torreko Hodia deitu zioten. Bada, orain, pieza aurkitu zuteneko sei hamarkadak ospatzeko, Ekainberri museoan(Zestoa, Gipuzkoa) ikusgai jarri dute urte amaierara arte: Torreko hodia. 12.000 urteko galdera izena jarri diote erakusketari.

Goi Paleolitoko piezarik nabarmenenetako bat da Torreko Hodia. Horiek horrela, museoko arduradunek aurkikuntzaren historia modu "ulergarri eta erakargarrian" hurbiltzeko ariketa egin dute. Zer zen, zertarako erabiltzen zen, zer irudi dituen, nola grabatu zuten eta ikerketa lana zer-nolakoa izan zen jakin ahal izango dute, besteak beste, bisitariek.

Gainera, Ekainberri eta Gipuzkoako Foru Aldundia —bien artean ondu dute erakusketa— Begiris elkartearekin aritu dira lankidetzan, mostra ikusmen urritasuna dutenentzat ere irisgarria izan dadin. Hori dela eta, berariaz zenbait pieza sortu dituzte: Torreko Hodiaren bi erreplika —bat tamaina errealean, eta beste bat handitua—, eta grabatuak ondo antzemateko plaka bat."Erakusketa honek aukera ematen du aparteko pieza bat herritar guztiengana hurbiltzeko", esan du Goizane Alvarez Aldundiko Kultura diputatuak. Bestalde, Ekainberrik iragana "zaintzeko" egiten duen lana ere azpimarratu du.

Ekainberri museora joaten den orok izango du erakusketa bisitatzeko aukera. Gainera, publiko orokorrarentzako erakusketarako sarrera doakoa izango da ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara; erreserba egitea nahitaezkoa izango da. Ostiralero, 17:45ean, doako bisita labur bat ere eskainiko dute.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).