artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mingotsa

Hinrich Sachs | Erakusketa: Ez du pausorik debalde ematen. | Non: San Telmo museoan, Donostian. | Noiz arte: 2024ko urriaren 27ra arte.

mingotsa
Hinrich Sachsek San Telmon egin duen lana. Arg/ ANDONI CANELLADA - FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 9 Novembre 2023

Gustura joan ohi naiz San Telmo museoan Museo Bikoitza programaren barnean aurkezten dituzten proiektuak ikustera. Museoko bildumari beste erpin batzuetatik heltzeko esku hartzeak dira, erakusgai dauden objektuen gaineko irakurketa geruza gehigarriak eta zabalagoak eskaintzen dituztenak. Azkena kaperan izan zen, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen eskutik, eta testigua Hinrich Sachsi pasatu ziotela jakin orduko, bete nintzen irrikaz hurrengo proposamena ere ezagutzeko. Artista honen berri Stockholmen 2012an egin zuen Kami, Khokha, Bert and Ernie proiektuaren eskutik izan nuen, eta hari buruzko idatziak irakurri eta argazkiak ikusi ostean, zirraraturik gelditu nintzen. Orain, Donostian espresuki egindako proiektu bat ikusteko aukera izango nuen.

Harrezkeroztik, urtea pasatu da bada, eta urriaren 27an izan zen proposamen berriaren inaugurazioa. Egunean bertan ezin izan nintzen bertaratu, baina larunbat goizean bai, eta irrikaz inguratu nintzen. Bertaratutakoan, ordea, inon ere iragartzen ez zelarik, sarreran esan ziguten bezperan inauguratutako proiektua ezin zela bisitatu, beste ekitaldi bat zela eta. Zur eta lur buelta. Esku hutsik etxera. Eta buelta berriz ere museora igande goizean. Bigarren saiakeran bai, izan genuen bisitatzeko aukera, eta bezperan guri gertaturikoa beste hainbati ere pasatu zitzaiela entzun genuen. Halako gertakariek mingostu egiten dute, inolaz ere, gorputza, eta, ondorioz, baita bisita ere.

Ez dakit sartzeko prentsa-txartela erakutsi nuelako izan zen, baina bakarrik proiektua ikustera joan ginela esan genienean, bertara heltzeko laguntza eskaini ziguten, topatzeko ez omen da erraza; langile baten atzetik joan ginen, beraz: irteera atetik sartu eta lehenengo solairura igo ginen. Hala egingo ote dute proiektua ikusi nahi duen ororekin? "Hauxe da", esan zigun, "eta beste hau ere bai", atzamarrarekin seinalatuz. San Telmoko bildumaren bihotzean ginen, ehungintzaz, arrantzaz, baserriaz eta artzaintzaz hitz egiten den espazioan; kaperako koroan.

Erdi-erdian, baina lera eta beste tramankulu batzuekin espazioa konpartitzen, Sachsen proiektuko pieza zentrala dago. Sabaitik zintzilik lurrera erortzen den oihal zuri monumentala da; aretoko iluntasunean zentzu teatrala hartzen duena, nahiz eta protagonismoa beste tramankuluekin konpartitu behar izan. Oihalari bira eman, eta hor dago proiektuari erreferentzia egiten dion karteltxo bakarra. Informazio minimoa agertzen da: Pasaian eraikitako San Ignacio de Loyola ontzian erabilitako oihaletako baten kopia omen da, lihoz eginikoa, Venezuelara (garaian kolonia zena) merkantziak eta tropak garraiatzeko. Pieza bezala ederra da, espazioan ikaragarrizko presentzia, pisua eta indarra hartzen du. Eta laia, golde, saski eta abarken artean, kolonialismoa garatzeko erabilitako bideak beste optika batetik jasotzen dira, sistema haren konplexutasuna argitzen laguntzen baitu haren erroak noraino zabaltzen ziren agerian utziz.

Proiektua, ordea, beste bi elementuk ere osatzen dutela ipintzen du kartelak: Josune Urrutiak egindako ilustrazio multzo batek eta Leire Bergarak idatzitako entseguak. Lehena, Sachsen piezaren alboko banku batean topatu nuen aurrena, bi aldeetatik landutako orri bat da, tolestuta dagoena bisitariek har dezaten. Bertako argiztapen eta leku faltagatik, ordea, ez da batere erosoa irekitzeko, eta ezin izan nuen oihalarekiko lotura ikusi. Orduan, korutik atera eta bertaratzen lagundu zigun langileak "eta beste hau ere bai" seinalatu zigun lekurantz joan ginen. Gurutze puntuaz egindako brodatuen txokoa zen hura, eta han Urrutiaren lana zegoen, baina orriaren alde bat soilik zen ikus zitekeena. Bergararen ikerketaren berririk, berriz, inon ere ez. Museotik irtetean sarreran galdetu eta bi aldiz zeren bila genbiltzan azaldu ostean, grapatutako orri batzuk eman zizkiguten entseguarekin.

Pieza nagusiari ekarpen handirik egiten ez dioten arren, ilustrazioa eta entsegua proposamen beraren parte izanik garrantzi eta errespetu berarekin aurkezteko elementuak dira, eta horren absentzia agerikoa da tamalez. Bisitaren hasierako mingostasuna bueltan zen; erakusketari eta proiektuari itxuraz eskainitako zaintza eta goxotasun faltaren ondorioa.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).