artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Zenbaki Lehenak' ('Números primos'), Esther Ferrerren lan enblematikoa, Artium Museoaren barruko plazan instalatua

Gasteizko Udalaren jabetzakoa den pieza hau Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren kanpoko aldean kokatutako emakume artista baten lehenengoa da. Artistak parte-hartze aktiboa izan du jatorriz Pradoko parkean kokatuta zegoen artelana berreskuratzeko prozesu guztian.

zenbaki-lehenak-numeros-primos-esther-ferrerren-lan-enblematikoa-artium-museoaren-barruko-plazan-instalatua

| 30 Novembre 2023

Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistaren Números primos (Zenbaki lehenak) (2003-2023) artelana Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren-Artium Museoaren barruko plazan instalatuta dago behin betiko, hasieratik Esther Ferrerren parte-hartze aktibo eta eskuzabala izan duen berregite-prozesu luze baten ondoren. Birkokapenarekin, Zenbaki Lehenak- (Números primos)-en —hiriko espazio publikoetan instalatutako artelanen artean enblematikoenetako baten— kontserbazio eta berraktibazio egokia bermatzen da. Lurrean instalatutako pieza bat da, karratua, 14 metroko aldea duena eta zeramikazko 10.000 piezak osatua. Bertan, Ferrerrek zenbaki lehenen seriazioarekin lan egin du, bere ekoizpenean behin eta berriz errepikatzen den gaia.

Kokapen berria dela-eta, gainera, errazagoa izango da bisitarien topaketarako eta parte hartzeko gune gisa erabiltzea, performance praktikei lotutako programa artistikoak egitea eta proposamen pedagogikoak garatzea. Zentzu horretan, Números primos lanak artistaren jatorrizko ideia berreskuratuko du: obra jolas- eta hezkuntza-esparru bat izatea.

Números primos lanak 200 metro karratu inguruko azalera du. Zeramikazko 10.000 lauzak osatzen dute. Horietatik 4.556k diagonal gorria dute, 4.222k diagonal urdina eta 1221ek zenbaki lehen bat dute inprimatuta, 41etik 10.039ra, biak barne. Gainera, museoaren inguruan kokatutako emakume artista baten lehen lana da, non dagoeneko Chillidaren, Oteizaren, Serraren eta Basterretxearen lanak baitaude, besteak beste.

Zenbaki Lehenak

Prado parkean 2003an instalatu zuten Números primos, Gasteizko Udalak bultzatutako esku-hartze artistikoen proiektu baten baitan. Horretarako, erakundeak Rosa Olivares editorearen eta komisarioaren zuzendaritza-lana izan zuen.

Esther Ferrerren proposamena neurri handiko lana da eta Poema de los números primos seriean jasota dago (bere ibilbidean garrantzi handia izan duen lan-ildoa).

Museoko arduradunekin duela gutxi izandako elkarrizketan artistak berak azaldu zuen moduan, hauxe da "zoru perenneko lehen lana. Erakusketa jakinetarako zenbaki lehenekin zoruko instalazio galkorrak egin izan nituen, baina gero desagertu egiten ziren. Lehen iraunkorra Gasteizkoa da".

Lan hori da askoren ustez bere lan enblematikoenetako bat eta Gasteiz hirirako modu espezifikoan sortu zuen. Gresezko zeramikazko 10.000 lauza karratuk osatzen dute, 3 pieza motarekin: 4.556 pieza diagonal gorri batekin, 4.223 pieza diagonal urdin batekin eta gainerakoek, 1.221, zenbaki lehen bat dute inprimatuta, 41 eta 10.039 artekoa (biak barne).

Lanaren jatorria Esther Ferrerrek matematikarekiko duen interesean eta, zehatzago esanda, Stanislaw Ulam matematikari poloniarrak deskribatutako Ulamen espirala izeneko adierazpen grafikoan dago. Ferrerrek azaldu zuenez, Ulam honako honetaz jabetu zen: "zenbaki lehenak batetik hasita espiral batean idatziz gero, diagonal txiki pila bat eratzen ziren; 41etik hasiz gero, azkenean eten egiten den diagonal jarraitu bat osatzen da. Ideia horrekin era askotako proiektuak egin ditut emaitza gustatzen zaidalako, baina egindako lehenengo iraunkorra Gasteizerako izan zen".

Ia bi hamarkada igaro dira lan hori ekoitzi eta Prado parkean instalatu zuenetik. Ordutik, Números primos lana nabarmen hondatu da materialen hauskortasuna eta erabilera intentsiboko espazio publikoan kokatuta egon delako.

Gasteizko Udalaren, Artium Museoaren eta egilearen, Esther Ferrerren, artean egindako elkarrizketei esker, lan esanguratsu hori zaharberritzeko eta museoaren barneko plazan kokatzeko proiektua jarri zuten abian.

Lana Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoko bilduman sartuko da Udalaren (Artium Fundazioaren Patronatuko kidea da) erakunde mailako gordailu-akordioari esker, eta museoaren XX. urteurrenarekin lotuta bideratzen ari diren ekintzetako bat da.

Números primos Artium Museoko barneko plazan kokatzeak behar bezala mantentzeko eta azken hamarkadetako Euskadiko artearen baitan erreferentziazko lan gisa testuinguruan kokatzeko aukera hobeak eskaintzen ditu.

Gainera, artearen historian funtsezko artista gisa Esther Ferrerren figura indartzeko eta, bere bildumaren eta programen bidez, emakumezko artisten lana ikusgai jartzearen alde museoak egindako apustu estrategikoa sendotzeko lagungarria izango da. Esther Ferrer da museoaren espazio publikoan ikusgai jarritako eskulturen ibilbidean sartu den lehen emakumezko artista. Erakusketa horretan, honako artista hauen lanak daude lehendik: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Eduardo Chillida, Vicente Larrea, Richard Serra, José Ramón Ais eta Alberto Peral.

Bere ibilbide luzean, Ferrerrek lotura handia izan du Gasteiz hiriarekin. Números primos izan zen Esther Ferrerrek ordura arte (2003) egindako esku-hartze publiko esanguratsuena, baina ordurako nazioartean entzute handia zuen.

2011n, Artium Museoak Esther Ferrer. Lau mugimendutan erakusketa antolatu zuen Olivaresek komisariatuta eta haren baitan hainbat performance garatu zituen. Gaur egun, artista Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bilduman dago ordezkatuta, bere ibilbidean funtsezkoak diren hainbat lanekin, hala nola Acciones corporales bideoa (1975), Autorretrato en el tiempo argazki sorta (1981-1994) eta Poema de los números primos saileko bi marrazki (1980).

Esther Ferrer

Esther Ferrer nazioartean gure testuinguruko artista ezagunenetako bat da. 60ko hamarkadatik ekintzak banaka edo ZAJ taldeko kide gisa egin ditu. Hain zuzen ere, hamarkada haren hasieran sortu zuen, Jose Antonio Sistiaga margolariarekin batera, Adierazpen Libreko lehen Tailerra, beste hainbat jarduera pedagogiko paraleloren hazi bihurtu zena (besteak beste, Elorrioko Eskola Esperimentala). 70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, bere jarduera plastikoari ekin zion berriro landutako argazkiekin, instalazioekin, zenbaki lehenen seriean edo Pi zenbakian oinarritutako koadroekin, objektuekin eta abarrekin.

1999an, Manolo Valdésekin batera, Veneziako Bienaleko Espainiako pabiloian hartu zuen parte, 2008an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen, 2012an Gure Artea saria eman zioten bere ibilbidea aitortzeko, eta 2014an Velázquez saria.

Bere ibilbide luzean, mundu osoko erakusketetan eta jaialdietan hartu du parte: Espainia, Alemania, Italia, Suitza, Belgika, Frantzia, Danimarka, Norvegia, Ingalaterra, Holanda, Polonia, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Bulgaria, Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Kuba, Brasil, Thailandia, Japonia, Korea, Palestina eta abar.

Banakako erakusketak egin ditu toki hauetan, besteak beste: Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (Madril, Espainia), Statsgalerie (Stuttgart), Roskildeko Arte Garaikidearen Museoa (Danimarka), Madrilgo Arte Ederren Zirkulua; MOCARoma, MAC/VAL (Vitry –sur-Seine), eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoa. Gainera, ikastaro ugari eskaini ditu arte ederretako eskoletan eta unibertsitateetan Kanadan, Frantzian, Italian, Mexikon, Suitzan eta Espainian.


pintamonas

Pintamonas

Zaragüeta

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 10 Octobre 2025
Au 22 Février 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

hiria-kalea-etxea

Hiria. Kalea. Etxea.

Denise Scott Brown

Musée des Beaux-Arts de Bilbo (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Février 2026
Au 31 Mai 2026

vaste-monde-3

Vaste Monde #3

Juan Aizpitarte, Anne-Laure Garicoix, Olivier Masmonteil

Beatrix Enea (Angelu, Lapurdi)

Du 13 Décembre 2025
Au 18 Avril 2026

jose-antonio-azpilikuetaren-edward-hopperrak

Jose Antonio Azpilikuetaren Edward Hopperrak

04 Fév. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Euskal artistak Hopperren lanetan oinarrituta sortutako hamabi grabatu bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak ‘After Hopper' erakusketan. Jose Ignacio Olabe arte editoreak egindako enkargu baten emaitza da bilduma.

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

02 Fév. | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

29 Janv. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

29 Janv. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

22 Janv. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

22 Janv. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).