artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kritika soziala, umorez jantzita

Kostunbrismotik dadaismora eta dadaismotik espresionismora "saltoka" ibiltzea gustuko du Simonidesek. Bere azken lana, ‘Sin Humos' erakusketa, hainbat gizarte gai kritikatzeko baliatu du, baina beti umorea oinarri izanik.

kritika-soziala-umorez-jantzita
Ernesto Murillo ‘Simonides' margolari eta komikilariaren erakusketa ikusgai dago Gasteizko Zuloa Irudia liburu dendan. Arg/ JAIZKI FONTANEDA - FOKU

Maixa Utrera Puelles [ BERRIA.eus]
| 19 Décembre 2023

Begirada bakarrarekin gauza asko esan ditzaketen horietakoa da Ernesto Murillo Simonides (Murchante, Nafarroa, 1952). Hitzekin ere iaioa da, eta azkar igartzen zaio trebea dela adierazi nahi duen hori esaten. Haren margoetan ere islatzen da erraz komunikatzeko abilezia hori; koadro bitxiak egin arren, mezu sinpleak igortzen baititu.

Ibilbide luzea du artistak, bereziki komikilari gisa. 1970eko hamarkadaren amaieran Star aldizkarian eta El Huerto fanzinean argitaratu zituen bere lehenengo istorioak. Gero, Euskadi Sioux, Makoki, El Vibora, TMEO eta beste horrenbeste aldizkaritan kolaborazioak egin zituen. Horretaz gain, hainbat kazetatan aritu da marrazkilari gisa: Egin, Navarra Hoy eta Gara egunkarietan, hain zuzen. Hala, komikilari ezaguna da SimonidesEuskal Herriko komikigintzaren munduan, baina, azkenaldian, pinturan murgiltzea erabaki du: "Geroz eta erosoago nago margotzen. Hala ere, komiki orri bat egiteko eskatzen didatenean, pozik egiten dut".

Korronte askotako estiloak nahastea gustatzen zaio Simonidesi: kostunbrismoa, dadaismoa, espresionismoa eta sinbolismoa uztartzen ditu bere lanetan. "Ez dut ildo bakarrean sakontzen. Horregatik ez naiz ezertan espezialista, eta nire teknika ez da izan zitekeen bezain ona; baina, egia esanda, bost axola dit", aitortu du.

Estilo horiek guztiak nahastu ditu bere azken obran ere. 29 koadrok osatzen dute Sin Humos (Kerik gabe) erakusketa, eta ostiraletik ikusgai dago Zuloa Irudia liburu dendan, Gasteizen. Erakusketaren aurkezpenean koadroren bat kanpoan geratu den galdetu zioten, eta barrezka erantzun zuen: "Bai, noski. Egunero ezin dira egun onak izan. Batzuetan, nork bere gain hartu, eta koadroa zakarrontzira bota behar du".

Estilo bitxia dute koadroek, baina erraz uler daiteke bakoitzak biltzen duen mezua. Margolan bakoitzaren esanahia aztertzean, gainera, ez dago huts egiterik. Artistak berak esan duenez, ez dago horiek interpretatzeko modu bakarra: "Ez zait koadroak azaltzea gustatzen. Uste dut koadroek eurek azaldu behar diotela pertsona bakoitzari esan nahi dutena".

Gainera, artistek beren obrak hitz "arraroekin" deskribatzeko duten joera kritikatu du. Haren iritziz, obra asko erabat hermetikoak dira, eta ezin da jendearekin hain "astuna" izan, sinplea den zerbait azaltzeko: "Jendeak uste duena baino gehiago daki pinturaz. Ikusiz ikasten da honi buruz, eta ez hitz ulertezinak erabiliz".

Itzalen artean, argi bat

Egungo gizartearen jokabideak eta ikuspegia kritikatzen dituzte Simonidesen obra gehienek — komiki zein margo —, eta hala egiten dute erakusketa berria osatzen duten koadroek ere. Teknologia berriek sortzen duten dependentzia, ezberdina izateak sortzen duen segurtasun falta eta gainerakoei sortzen dien deserosotasuna, gaurkotasunaren lehen lerroan dauden bakardadea eta depresioa, gerrak sortzen dituen pertsona alienatu eta bihozgabeak... Asko dira islatu nahi izan dituen gizartearen itzalak. Beti modu umoretsu batetik helduta; baina, finean, itzalak.

Baina bada itzal guztien artean argi txiki bat. Bada koadro bat, ez oso koloretsua eta ez oso handia, besteen artean ezkutatzen dena. Baina hura begiratuz gero, besteetatiknabarmen ezberdintzen dela ikus daiteke. Ez dago ironiarik. Satirarik ere ez. Maitasuna islatu du Simonidesek. Maitasun gordina, bere maila gorenean. Adineko bi emakume Gasteizko Landazuri gizarte etxera sartzen ari dira, ateraino iritsi aurretik zeharkatu behar den tunelean. Ilun dago. Ez da gau baten iluntasuna, baina ilun dago. Eta bi emakumeak arduratzen dira iluntasun horri argia emateaz. Tonu grisetan margotuta daude haiek ere, baina, nolabait, argia ematen diote eszenari. Bakoitzak makulu bat du eskuan, eta, bestearen besotik helduta, aurrerantz doaz. Batzuetan nahikoa delako hanka bakarra osasuntsu izatea aurrera egiteko, bidelagun egokia alboan badago. Bueno, eta batzuetan, makulu bat.


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).