artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Pop artearen agerpena eta garapena ikusgai jarri ditu Bilboko Guggenheim museoak

Mugimendu artistiko haren parte diren hamazazpi artista esanguratsuren lanekin osatu dute erakusketa: guztiak ere Guggenheim museo sarearen funtsen parte dira.

pop-artearen-agerpena-eta-garapena-ikusgai-jarri-ditu-bilboko-guggenheim-museoak
'Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea' erakusketako irudi bat. Arg/ A. LOIOLA/ FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 17 Février 2024

Ikonikoa da ibilbide osoa. Lehen aretoan, esaterako, bisitariak elkarren ondoan topatuko ditu Roy Lichstensteinen komikien eta iragarkien lengoaia bisuala pintura historikoaren mailara igotzeko saiakerak, Andy Warholek hondo naranja baten gainean seriean erreproduzitutako aulki elektrikoak, eta pop artearen aitzindari izandako Richard Hamiltonen erliebeak. Baina ikonikoa da bigarren aretoa ere, Jim Dine artistaren Perlak lan ironikoarekin, Robert Rauschenbergen kartoiz osatutako txori irudiekin, eta ikonikoa da azken areto osoa hartzen duen Claes Oldenburgen eta Coosje Van Bruggen artisten badminton pilota erraldoia ere. Guztiak daude Bilbon orain. Eta, hain justu, Guggenheim museoen sareak duen pop arteari eskainitako bilduma esanguratsuaren erakusgarri da Bilboko Guggenheim museoan ireki berri duten Ikurrak eta objektuak. Guggenheim bildumako pop artea erakusketa. Guztira, hamazazpi artistaren lanak biltzen ditu, eta irailaren 15era arte egongo da ikusgai.

Pop artea erakusten "aitzindaria" izan zen New Yorkeko Guggenheim museoa, Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak azaldu duenez. 1950eko hamarkadan abiatu zen pop arte gisa izendatzen den mugimendua, eta Guggenheimek "hasieratik" azaldu zuen harekiko interesa. Edonola ere, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoak 1963an mugimenduari eskainitako Six Painters and the Object erakusketa aipatu du mugarritzat Bidartek, haren hitzetan, erakusketa hark balioztatze instituzionala adierazi ziolako jadanik indarra hartzen ari zen mugimendu hari.

Etengabeak dira 1963ko erakusketa haren erreferentziak zabaldu berri duten erakusketan. Titulutik hasita. Lauren Hinkson eta Joan Young komisarioek azaldu dutenez, hain justu, Ikurrak eta objektuak izan zelako erakusketa hura izendatzeko mahai gainean egon ziren titulu posibleetako bat, azkenean baztertu egin zuten arren. Etahorregatik erabaki dute titulua Bilborako erreskatatzea orain. Memoria keinu modura.

Harrera zalantzatia

Pop artearen harrerak izandako garapena azaltzeko ere baliatu dute 1963ko erakusketa komisarioek. Lauren Hinkson komisarioak eman du datua: "New Yorken erakusketa ireki zenean, jendeak artelanak lauak, hotzak eta emoziorik gabeak zirela kritikatu zuen, eta sei urteren buruan mundu guztia ari zen [Roy] Lichtenstein laudatzen artearen mundua irauli zuelako".

Espresionismo abstraktua zen orduan bogan zegoen mugimendua, eta kazetari eta kritikariak ere azkar lerratu ziren popari eskainitako erakusketarekin batera, sasoi berean, museoan ikusgai zegoen Vasili Kandinskiren erakusketaren alde. Baina autokritika ere egin du Joan Young komisarioak. "Argia izan zen museoa erakusketa hartzen, baina motel antza aritu zen pop artelanak erosten". Eta datu bat ere eman du inpresio hori berresteko. 1963an erakusketan parte hartutako sei artistetako bosten lanak ikusdaitezke orain Bilbon: Robert Rauschenberg, Jim Dine, Roy Lichtenstein, James Rosenquist eta Andy Warhol. Guztiak, Jasper Johns izan ezik. Young: "Tamalez, ez dugu haren lanik funtsetan. Etorkizunean espero dezagun baietz".

Komisarioek onartu dute pop artea gizonezkoek eta zuriek gidatu zutela nagusiki, eta asko izan zuela pertsonalismotik ere. Eta, azaldu dutenez, ikuspegi hori zabaltzeko saiakera ere bada Bilboko erakusketa. Niki de Saint Phale artista frantziarraren 1979ko eskultura bat, Chryssa artista greziarraren 1969ko Horixe da dena, eta Miguel Angel Cardenas artista kolonbiarraren 1964ko Bikote berdea lana ere badira erakusketan.

Horrez gainera, artista garaikideagoen lanak ere txertatu dituzte ibilbidean. Jose Davila mexikarrak 2017an sortutakoartelan ironikoa da horren adibide, zeinakartoizko kutxaz osatua baitago. Bai eta Lucia Hierro artistaren 2017ko Denetarik apur bat obra ere. Youngek azaldu du komisarioen asmoa: "Hutsune horiek betetzen saiatzen ari gara, artearen historia aberatsagoa erakusten saiatzeko".

Keinu batBilboko lehen erakusketari

Bada beste memoria keinu bat ere erakusketan. Komisarioek gogoratu dutenez, Bilboko Guggenheim museoak zabaldutako lehen erakusketaren parte izan baitzen orain ibilbidea ixteko hautatu duten Oldenburg eta Van Bruggen artisten badminton pilota erraldoia. Lehen aldi hartanhirugarren solairutik erdi erortzen instalatu zutela zehaztu dute Youngek eta Hinksonek. Oraingoan, ordea, lurrean zabaldu dute, areto osoa betetzen duela. Eta haren keinu ironikoa nabarmendu du Youngek. Haren lan monumentalak eraikina "txikiagotu" egiten duelako, haren hitzetan, eta, era berean, museo esparruak kulturaren egoitza ez ezik"entretenimendurako leku" ere izan behar duela aldarrikatzen duelako.

2014an, bi urtean behin Guggenheim museoen funtsekin erakusketa bat egiteko konpromisoa adostu zuten euskal erakundeek eta Solomon R. Guggenheim fundazioak. Eta lan ildo horren emaitza da ireki berri duten erakusketa.


signes-et-objets

Signes et objets

Pop Art de la Collection Guggenheim

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 16 Février 2024
Au 15 Septembre 2024


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).