artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eskultura, gorputz tolesetan

‘Larruak eta izurrak' erakusketa aurkeztu du Tabakalerak. Ez da begiratzeko soilik izango: bisitarien parte hartzea eta eskulturaren eta arte eszenikoaren arteko elkarlana izango ditu ardatz, obrek bizia izan dezaten.

eskultura-gorputz-tolesetan
Laura Vallés Vílchez-en obra bat

Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]
| 26 Février 2024

Eduardo Txillidaren eta Nestor Basterretxeren mendeurrenak kari, eskultura garaikideari jarri dio arreta Tabakalerak, eta hiru erakusketa antolatuko ditu aurtengo. Lehendabizikoa, Larruak eta izurrak, martxan da jada; Laura Valles Vilchez komisarioak aurkeztu du, June Crespo, Nora Aurrekoetxea, Sahatsa Jauregi eta Kimia Kamvari euskal eskultoreak alboan zituela. Haien obrak batzen ditu erakusketak, baita Yael Davids (Tzuba kibbutza, Israel, 1968), Iman Issa (Kairo, 1979) eta Lucia Koch (Porto Alegre, Brasil, 1966) artistenak ere —bakoitzaren lan bat, hain zuzen—.

Clara Montero Tabakalerako kultur zuzendariak adierazi duenez, "erakusketaren funtzioa ez da begiratzera mugatuko, bertan batu diren lanei performance, antzerki eta dantza arloko artisten ekarpena gaineratuko baitzaie, aktibatzearren". Erakusketa bizia izango da, beraz; aldiko aldatuko da, aurrez zehaztutako jarduera programari jarraikiz. Bisita gidaturik ere izango da.

Laura Valles Vilchez komisarioa halaxe mintzatu da eskulturez: "Gure kontraesanak jartzen dituzte agerian, bakoitzak bere erara, eta lotuta daude gaur egungo larrialdiekin, zaintza moduekin eta elkarrekin bestela ikasteari balioa ematearekin".

Vallesek, "aspaldiko gurari jarraikiz", artisten arteko elkarlana izan du xede, baita bisitarien parte hartzea ere. "Ez gaude museo batean, eta hemen dagoena ez da bilduma bat", esan du. Haren hitzetan, elkarrekin ikasteko eta edukiak sortzeko formak eta testuinguruak landu dituzte. Alde horretatik, nabarmendu du "gorputzak eta eskulturak harremanetan jartzea" dela erakusketaren asmoa, instalazio guztiek gorputzarekiko eta mugimenduarekiko erlazioari erreparatu baitiote, materialen eta espazioaren arteko erlazioari adina.

Hiru adibide

Nora Aurrekoetxearen bi piezak (Kaia eta Erdibitu)maitasunaz eta zaurgarritasunaz mintzo dira oro har, eta, zehazki, "menpekotasun emozionalari eta minari aurre egiteko babesaz". Hormigoizko olana eta eskuoihalak baliatu ditu horietan. Lehena asko erabiltzen da eraikuntzan, azal modura, batez ere mendiak zulatzean eta errepideetan. Oihal horrenezaugarri jakin bat interesatu zaio egileari, bustitakoan bost orduko tartean gogortzen dela, hain zuzen: "Baliagarria iruditu zait tolesaren behin-behinekotasun hori islatzeko". Sarritan lan egiten du etxe inguruan aurkitzen dituen objektuekin, eta, oraingoan, gortinak hautatu ditu: "Lobak ezkutaketan ari direnean, gortinekin estaltzen dute beren burua, azal horrek ikusezin bihurtuko balitu bezala".

Sahatsa Jauregik metalezko egitura astun bat sortu du, Tripak arte eszenikoen konpainiako kideen (Andrea Berbois, Maite Mugerza, Marina Suarez eta Natalia Suarez)"gorputza, eskala eta idiosinkrasia kontuan hartuta". Eskulturaren eta gorputzaren arteko harremana lehenagotik ere lantzen ari zen Jauregi, bainaoraingo honetan"gorputz kolektibo bat" nahi zuela azaldu du, hain zuzen, "modu orkestratu, eta koralean" lantzeko. Planteamentua hau du: makina bat sortzea, "supermoldagarria", haren funtzioa Tripako kideek asma dezaten.

Maite Mugerzakkonpainiaren izeneanesan du"sorpresa polita" izan dela: "Estrukturak kutsu industrial eta arrotza zuen, baina moldagarria izateak asko lagundu du, eta zientzia fikziora eramateko aukera ere eman digu".

Kimia Kamvariren lan artistikoak bizitzaren eta heriotzaren arteko muga hartu du gogoetagai. Tabakalerako instalazioak argazki zuri-beltzen segida bat erakusten du lehendabizi. Hartan,behiak eta natura dira nagusi. Gero, argazki segidaren muturrean, mendilerro arre-gorri bat dirudiena ageri da lurrean, esnearen kaseinaz eta odol hautsaz egina.

Jarduera programa

  • Sahatsa Jauregi, Tripak. Maiatzaren 3an eta maiatzaren 31n.
  • Yael Davids, Tara-Jay Bergen. Feldenkrais erakustaldia. Otsailaren 24an.
  • Yael Davids, Sirah Badiola, Paula Rodriguez. Feldenkrais saioak. Asteartero, 18:00etan.
  • June Crespo, Beatriz Setien, Antonio Menchen, Maia Villot.Core. Maiatzaren 4an eta ekainaren 1ean.
  • Arte makina. Arte garaikiderako hurbilketa. Euskaraz, martxoaren 21ean eta maiatzaren 30ean.
  • Olatz Otalora. Irakurketa. Maiatzaren 31n.


larruak-eta-izurrak

Larruak eta izurrak

Exposition collective

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 24 Février 2024
Au 02 Juin 2024


generation-volta

Generation Volta

Sanlé Sory

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 01 Aout 2026
Au 01 Octobre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).