artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Patricia Dauderren lana ikusgai egongo da Artiumen irailaren 29ra arte

Artista kataluniarrak Euskal Herrian aurkezten duen lehen obra da ‘Unform', eta "ia hautemanezinak diren aztarnak" uzten dituzten marrazki, instalazio eta filmek osatzen dute erakusketa.

patricia-dauderren-lana-ikusgai-egongo-da-artiumen-irailaren-29ra-arte
Patricia Dauderren 'Unform' ikusgai dago Artiumen. Arg/ ENDIKA PORTILLO - FOKU

Maixa Utrera Puelles [ BERRIA.eus]
| 9 Mai 2024

Unform erakusketa da Patricia Dauderren (Bartzelona, 1973) azken lana, eta joan den ostiralean iritsi zen Artiumera. Artistak azken hamar urteotan ekoitzi dituen eskulturak, marrazkiak, instalazioak eta filmak biltzen ditu erakusketak, eta Catalina Lozano da erakusketaren komisarioa. Juan de Nieves historialariarenaurkezpen testuaren arabera, Unform-ek osatzen duen paisaia ez dago lurralde geografiko bati lotuta. "Ideietatik eta gauzetatik abiatutako entitate bat da". Erakusketa irailaren 29ra arte egongo da ikusgai Artiumeko A1 aretoan.

Aretoan sartzean, erakusketaren izenaren arrazoia uler daiteke bat-batean. Pareten kolore zuriak eta aretoan nabari den isiltasunak ezin dute estali obraren desordena, eta osatu gabeko obrak ematen dute ia lan guztiek. Nahiz eta ingelesezko itzulpena zuzena ez izan, formarik gabeko edo osatu gabeko obrak aurkitu daitezkeela iradokitzen du unform hitzak —unform hitza berez ez da existitzen, baina artistak hartu duen lizentzia da—.Eta izenak iradokitzen duen moduan, elkarren artean itxuraz loturarik ez duten eta osatu gabeak diruditen 26 obrak osatzen dute erakusketa.

Lau gelatan banatu ditu denbora luzez egindako eskultura, marrazki, instalazio eta filmak Dauderrek, eta artistak "une afektiboak arakatzeko" duen interesa aztertzen dute guztiek. "Ia hautemanezinak diren aztarnak" uzten dituzten lanak dira, eta "denboraren joanari" arreta eskaini nahi dio artistak, darabiltzan metaketa eta ezabatze tekniken bidez. Denboraren kontzeptuari garrantzi handia eman dio Dauderrek, bai teorian eta bai praktikan: "Lan bakoitzaren atzean hura egiteko eta pentsatzeko hartu ditudan denborak ezkutatzen dira. Interes handia pizten dit denboraren kontzeptu horrek".

Lotura zuzenik ez

Erakusketaren gelarik zabalenean elkarren artean lotura zuzenik ez duten hamalauobra daude. Hainbat urtetan sortutako lanak dira, baina guztiek eratzen dute ekosistema baten moduko zerbait. "Duela urte asko gordeak nituen obrak berriro kokatu ditut, eta horietako batzuk transformatu ditut, antzina zuten esanahia aldatuta", azaldu du Dauderrek.

Gela zabalaren ezkerraldean gela ilun bat dago. 16 mm-ko zuri-beltzeko pelikula bat ematen ari da zarata atsegina ateratzen duen EIKI Industrial NT2 proiektorea: Patricia Dauderren March 5th 1979 (2011). Erakusketaren atalik ilunena da, eta sarrerako gela zabalean bezala, hor ere, filma amaitu gabeko pieza bat dela ematen du, nahiz eta hura duela hamairu urte bukatuta egon. Irudi abstraktu eta ilunak erakusten ditu proiektoreak, eta ezin da asmatu paretan iradokitzen diren irudiak zer diren.

Hirugarren gela karratua da, eta bertan ere, gela zabalenean bezala, obra asko batera existitzen dira lau pareten artean. Zazpi dira, hain zuzen ere, Dauderrek gela horretanbatu dituen lanak. Margoak, eskulturak, eta berriro ere makina zaharrek egiten duten zarata atsegin hori. Oraingoan KODAK Ektapro 7020 proiektoreak sortzen du gelarengiro soinua. Diapositibak banan-banan pasatzen ditu makinak: zubi bat, paisaia tropikala, turbinak, helikoptero baten helizeak... Oporretan joateko gonbita, baina, laster bilakatzen da ohartarazpena: kea, leherketa, suntsipena.

Suntsitua ala amaitu gabea

Proiektoretik aldendu eta beste gela batera sartzeko bidean, Dauderrek 2018an sortutako Alineacions —esprai pinturaz margotutako oihalak—eta 2015ekoBalls—pigmentudun igeltsuzko arroka itxurako pilotak— obrak daude. Hurrengo gelara sartu aurretik, film baten soinua entzun, eta sei metro luzeko eskultura bat ikus daitezke. 2011.urtekoBalsada okertutako egur xaflekin eta ikatzarekin egindako eskultura, itsasontzi edo garraio baten azpiegitura ematen duena. Filma, berriz,Insulana,Dauderren 2021eko filma. Suntsipena irudikatzen du film horrek ere, irudiekin zein hitzekin: "Berdea zen guztia beltz bilakatu da orain. Iluntasun eta isiltasun".

Irudi eta objektu batzuek suntsipena irudikatu arren, Dauderren obrak mikronarratibek zeharkatzen dituzte, gizakiek duten gaitasun kritiko eta borondatea mahai gainean jartzen dituzte, eta artistak horien bidez aztertu nahi du pertsonek mundu posible batzuk irudikatzeko edo irudimen erradikala praktikatzeko duten borondatea. Beraz, baliteke amaitu gabeak ematen duten elementu horiek noizbait suntsituak izana; eta, aldiz, suntsituak ematen dutenak amaituta ez egotea. Norberaren esku utzi du Dauderrek erabakia.

uniform

Uniform

Patricia Dauder

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 26 Avril 2024
Au 29 Septembre 2024


malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

Du 20 Octobre 2026
Au 07 Novembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).