artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Nestor Basterretxearen artxibo pertsonala sarean eta Artiumen ikusgai jarri dute

Basterretxearen sendiak museoari emandako 5.000 dokumentu baino gehiago bildu dituzte sarean, eta horietako batzuk 'Artxibo' erakusketan daude. Proiektu artistikoei buruzko zirriborroak, argazkiak eta zinema gidoiak ikus daitezke, besteak beste.

nestor-basterretxearen-artxibo-pertsonala-sarean-eta-artiumen-ikusgai-jarri-dute
Beatriz Herraez eta Elena Roseras, Mikel, Monika eta Gorka Basterretxearekin batera, Artiumen. RAUL BOGAJO/ FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 15 Mai 2024

Nestor Basterretxearen (Bermeo, Bizkaia, 1924 – Hondarribia, Gipuzkoa, 2014) sormen unibertsoa esploratzeko bi leiho ireki ditu Gasteizko Artium museoak: Basterretxea Irurzun familiak dohaintzan eman dion artxibo pertsonal mardula ikusgai jarri du sarean, eta funts horren lagin txiki batekin Nestor Basterretxea. Artxiboa izenburupean erakusketa antolatu du –irailarte egongo da zabalik–.

Basterretxearen sendiak duela bi urte eman zion Artium museoari artistaren ibilbideari lotutako artxibo pertsonala, eta museoko arduradunak dokumentazioa antolatzen eta katalogatzen aritu dira ordutik. 5.000 dokumentuk baino gehiagok osatzen dute jasotako ondare zabala: artistak berak eskuz idatzitako eta mekanografiatutako gutunak, gidoi zinematografikoak eta horien zirriborroak, 1950az geroztik bere lanarekin zerikusia duten prentsa zatiak, argazkiak, eskultura publikoen eta diseinu industrial eta arkitektonikoetarako proiektuak, Biok altzari modernoen diseinu enpresaren inguruko materialak... Artxibo zabal hori dagoeneko kontsultatu daiteke artistaren jaiotzaren mendeurrenaren harira martxan den webgunean.

Artistaren ibilbidea eta obra bezain poliedrikoa da sarean bildutako artxiboa. Dokumentu askok aukera ematen dute amaitu gabe utzi zituen proiektu andana ezagutzeko, eta bistaratu egiten ditu zeintzuk ziren Basterretxearen helburu artistikoak eta lan metodoak. "Artistaren alde ezezaguna ezagutzeko modu bat da", Elena Roseras artxiboaren katalogazio eta kontserbazio lanen arduradunaren ustetan.

Artxiboaren eta erakusketaren aurkezpenean parte hartu du Basterretxearen sendiak Artium museoan, eta haren izenean mintzatu da Mikel Basterretxea semea, eskertua eta hunkitua. "Aitaren lanarekin magia egin da. Artistaren artxibo pertsonal nahasi batetik hizkiak atera dira aurrena, gero hitzak eta esaldiak, eta diskurtso oso bat eraiki da azkenik", adierazi du.

Bederatzi atal

Basterretxearen ibilbide artistikoa bezain oparoa da ondutako artxiboa, eta bederatzi ataletan banatu dute dokumentu sorta. Eskultura eta obra publikoko proiektuak bildu dituzte atal batean, eta hor kontsulta daitezke, besteak beste, Beasaingo (Gipuzkoa) Arriaran urtegiko Urbide multzo eskultorikoa sortzeko prozesua erakusten duten plano eta zirriborroak, edota Bizkaia, una ola de hierro Artartzako biribilgunean paratutako eskultura egiteko erabilitako maketa eta plano teknikoak. Gauzatu ez ziren arkitektura proiektu batzuen inguruko dokumentazioa ere kontsultatu daiteke beste atal batean, Lemoizko zentral nuklearra eraldatzeko proiektuarena edota Sabino Aranaren monumentuarena, kasurako.

Bestalde, 1950eko hamarkadaren amaieratik diseinu industrialean egindako lanen inguruko informazioa xehe bildu dute dokumentuetan. Badira Madrilgo H Muebles enpresaren logotipoa eta altzarien diseinuari lotutako artxiboak, edota Biok konpainiarako diseinatutako aulki, mahai eta armairuei buruzkoak. Diseinu grafikoari lotutako lanarekin, beste horrenbeste: liburu eta aldizkarietarako ilustrazioak, Durangoko Azokaren 47. aldirako kartelaren diseinua eta 1978ko Bai Euskarari kanpainarako anagramaren zirriborroak kontsultatu daitezke, besteak beste.

Arantzazuko santutegiko basilikako hormak margotzeko lehiaketari buruzkoak ere bildu dituzte –gutunak, prentsa artikuluak eta liburuxkak– bai eta Jorge Oteizarekin zuen harreman pertsonala eta artistikoa islatzen duten gutunak ere. Izan ere, Basterretxeak idatzitako ehundik gora testu eta gutun ere jaso dituzte, nahiz eskuizkribuak, nahiz testu mekanografiatuak. Halaber, erakusketa ugariri buruzko txostenak bildu dituzte, eta baita 1956tik 1992ra bitartean zinema eta telebistarako ondutako proiektuetakoak ere.

Artiumen ikusgai den erakusketa, berriz, sarean den ondarearen "icebergaren punta" baino ez da, Beatriz Herraez zuzendariak azaldu zuenez. Bilduman leku aipagarri bat dauka Operacion H-k, 1960ko hamarkadan Huarte Taldearen enkarguz egin zuen film laburraren emankizunak. Era berean, bidean geratu ziren hainbat proiektu zinematografikoren zirriborroak ikus daitezke, hala nola El jardín de las Delicias pelikularenak edota Teodosio de Goñi zaldunaren kondairari eta Manuel Iradier esploratzailearen bizitzari buruzko beste film luze batzuenak ere.

Basterretxeak diseinatutako afixa ugari ere paratu dituzte erakusketan, esaterako, AIrentzat heriotza zigorraren aurkako kanpaina baterako egin zuena.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).