artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte Eskola Sozialista eginen dute uztailaren 24tik 27ra bitartean, Donostian

Ekida egitasmoak bi formakuntza programa antolatu ditu, artea ikuspegi sozialistatik lantzeko: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa da bat; arte eszenikoen gainekoa bestea. Dagoeneko eman daiteke izena.

arte-eskola-sozialista-eginen-dute-uztailaren-24tik-27ra-bitartean-donostian
Arg/ Ekida

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 6 Juin 2024

"Borondate politiko iraultzaileko artisten elkargune izatea helburu", Arte Eskola Sozialista sortu du Ekida egitasmoak. Hain zuzen, artea ikuspegi sozialistarekin lantzeko asmoz abiatu zuten Ekida orain hiru urte, eta aurten, aurrenekoz, eskola bat antolatu dute uda parterako: uztailaren 24tik 27ra bitarte, bi formakuntza programa eginen dituzte Donostiako Zentro Sozialistan. Artearen bi adar jorratuko dituzte horietan: muralismoa eta arte bisualak batean, eta arte eszenikoak eta antzerkia bestean –batean ala bestean hartu daiteke parte–. Antolatzaileen esanetan, gaitasun artistikoaren garapena sustatzeko parada emanen dute ikastaroek, eta horietan bistaratuko dute gaitasunok "erabat daudela lotuta motibazio politikoarekin". Dagoeneko zabaldu dute izen emateko aukera –doakoa da–.

Hitzaldiak, tailerrak, erakusketak eta beste antolatu dituzte, esaterako, muralismoari eta arte bisualei buruzko formakuntza programarako. Adibidez, komunismoaren sinbologiari eta iruditeriari buruzko hitzaldiak izanen dituzte —bai ikuspegi teorikotik, bai praktikotik—, baita grabatua, tipografia, kaligrafia eta mosaikogintza lantzeko tailerrak ere, eta Mark Madness artistaren erakusketa bat ere izanen da ikusgai.

Bestalde, arte eszenikoei eta antzerkiari buruzko programaren egitarauan, jarduera hauek antolatu dituzte, besteak beste: aktore entrenamenduak, gorputz adierazpena lantzeko tailerra Nagore Tamayoren eskutik, eta Maite Arciniegak gidatutako ahotsari eta dikzioari buruzko lantegia. Baita, adibidez, antzerki politikoari buruzko zenbait hitzaldi ere: Antzerki politiko marxistaren adierazle nagusiak: teoria eta obra izenekoa, kasurako.

Gainera, badira zenbait jarduera ez direnak soilik formakuntza programa bakarrari lotuta: bi egitarauetan jasota dira, adibidez, mugimendu sozialistaren oinarri politikoak esplikatzeko hitzaldia eta mahai inguru bat: Arte popularra eta arte iraultzailea egungo kapitalismoan. Uztailaren 27an eginen dute hori, 17:00etan, eta hauek izanen dira hizlariak: Jon Urzelai, Kattalin Barcena, Ion Celestino eta Aitor Bizkarra. Egitarau osoa webgunean dute argitaratuta.

Askotariko publikoari zabalik

Antolatzaileek nabarmendu dute eskolan eskainiko diren formakuntzak "artearen funtzio iraultzaileak kezkatzen duen eta bere diziplina artistikoa hortik landu nahi lukeen edonorentzat" daudela irekita. Zehaztu dute, adibidez, ez dela exijituko aldez aurreko gutxieneko jakintzarik, "ez dimentsio politikoan, ez teknikoan". Bestalde, argitu dute ikastaroak doakoak direla, eta lotarako tokia eta jatekoak ere eskainiko direla.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).