artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bide ekologikoak

Propaganda zerbitzuek hasi dute Urdaibaiko Guggenheimen aldeko kanpaina. Erakunde publikoek oso argi ez dauden proiektuen aldeko propaganda makineria martxan jartzen dute gizartean interesatzen zaizkien ideiak zabaltzeko. Horretarako, komunikabide batzuen laguntza izaten dute, eta guztion artean gure buruan proiektuen aldeko mezuak zabaltzen dituzte gehiengo batek onartu arte.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA]
| 24 Mai 2022

Oraingo honetan, hitz magikoak jasangarritasuna eta lana izango dira. Buruan sartuko digute eskualde batek arazo ekonomikoak dituela, eta konponbidea kulturarekin harremana duen proiekturen bat izango dela. Hala ere, tokiaren berezitasuna ezagututa (Biosferako erreserba omen da), proiektua berdez tindatuta salduko digute: ekologiarekin harremana izan behar duela, alegia.

Erakunde publikoen aldetik propaganda ondo egingo dute; ondo egiten ari dira. Ez dezala Bizkaiko Aldundiak beldur handirik izan, Urdaibaiko Guggenheim proiektua egingo da, bitartean ez bada zerbait gogorra gertatzen behintzat (beste pandemiaren bat, kolapso energetikoa, itsasoaren mailak ez baditu aurreikusitako tokiak ur azpian harrapatzen edo gero eta pobretuago dagoen jendeak ez badu "nahikoa da" esaten). Kontrako ahotsak isilarazten trebeak direnez, berehala esango dute "betikoak" direla etorkizunaren kontra daudenak; badakizue, Lemoizko zentralaren kontra borroka egin zutenak, kandelen bidez argiztatzera eta azak jatera kondenatu behar gintuztenak.

Egingo delako (ez dago aurkakoa pentsatzeko arrazoirik, azken 30 urteetako erakunde publikoek bultzatutako makroproiektu guztiak egin direlako), ez dut ulertzen zergatik jarraitzen duten proiektua azal berdearen bidez estaltzen. Hilaren hasieran, Bizkaian gehien saltzen den egunkariak zioen administrazioak behar diren tramiteak hasi dituela Urdaibaiko museoak izango dituen bi egoitzak eraikitzeko. Zaharberritutako industria eraikuntza hauen lotura "bide ekologiko" baten bidez egingo omen da. Hor nire buruak krak egin zuen, eta nazka sentitu nuen, umekeriaren eta manipulazioaren artean dagoen zerbait irakurrita. Zer da bide ekologikoa? Bideak ekologikoak izan al daitezke?

Hizkera horrekin nazkatuta nagoenez, Bizkaiko Diputazioari eskatuko nioke ez torturatzeko gehiago horrelakoekin. Proiektua arriskuan ez dagoenez, esan dezatela argi eta garbi turismoan negozio aukera topatu dutela eta alde batera utz ditzatela kultura, artea, berde, ekologiko, jasangarri eta antzeko hitzak. Estrategia berari jarraituz, Donostiako Udalak turismo zinegotziari turismo jasangarria izena jarri dio. Barregarria geratzen dela pentsa dezakegu, guri barre egiten digutela ez bageneki. Askotan, Zaldi Eroa komikigilearen tiretako gizon gorbataduna kar-kar egiten azaltzen zait senda ekologikoa edo turismo jasangarria hitzak irakurtzen ditudanean.


fragmentua-lotura

Fragmentua & lotura

Francesca Poza, Tatiana Blanqué

Ormulu (Iruñea, Nafarroa)

Du 04 Juin 2026
Au 03 Juillet 2026

amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 23 Juin 2026
Au 06 Septembre 2026

hiri-ikuspegiak

Hiri ikuspegiak

San Martin, Sesma, Cassany

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 16 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

bizirik-dirauten-izenak

Bizirik dirauten izenak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 28 Mai 2026

Ziga bilduma | Non: Iruñeko Civivox Pompelon. | Noiz arte: Abenduaren 31ra arte.

babeslekuak

Babeslekuak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 28 Mai 2026

Gernikako Bakearen Museoan Veronica Domingo artistak jarri duen erakusketan konturatu nintzen memoriaren zenbat ñabardura dauden ezkutatuta edo erdi itzalean. Horietako bat gerra zibilean erabilitako babeslekuena da.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).