artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalera, errealitate areagotuko esperientzia batean

Publizitate-kanpaina berritzaile batek errealitate areagotuaren bidez irudimenarekin bidaiatzea proposatzen digu. Iaz Zentroak abian jarritako kanpainaren jarraipena da, Espainiar estatu mailan lau sari jaso berri dituena.

tabakalera-errealitate-areagotuko-esperientzia-batean

| 5 Juillet 2024

Tabakalerak berrikuntzaren eta sormenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta publikoa, oraingo honetan, errealitate areagotuaren bidez mugarik gabeko bidaian murgiltzera gonbidatzen du. Tabakalerak, bere publizitate-kanpaina berriaren bidez, irudimena duten tokietara bidaiatzen jarraitzea proposatzen die bertako herritarrei eta baita bisitariei ere, ar.t.eus esperientzia berritzailearekin.

Tabakalera sorkuntzarako, erakusketarako, topaketarako eta aisialdiaz gozatzeko gunea da, eta askotariko planak eskaintzen ditu: arte garaikidea, zinema, hiritar-sorkuntza, zientzia, teknologia eta kultura digitala, besteak beste. Tabakalera ez da soilik leku fisiko bat, adimenaren "bidaia amaigabeetarako" abiapuntua ere bada. Bere benetako esentzia irudimenaren bidez mundu mugagabeak irekitzeko gaitasunean datza.

Tabakaleraren ikuspegi hori iazko "Bidaia amaigabea" publizitate-kanpainan eta orain abian jarri berri denean egikaritzen da. Aurten, apustua ar.t.eus esperientzia berritzailearekin indartuko da, mundu erreala errealitate areagotuarekin konbinatzen duelarik. Lau esperientzia interaktiboren bidez, erabiltzaileek irudimena hegan egiten utz dezakete eta Tabakaleran dauden mundu infinituak esploratu. Kanpaina grafikoa Donostian barrena dago, ilustrazio koloretsuekin, eta markesinetan, karteletan eta ar.t.eus orrian dauden QR kodeak eskaneatzera gonbidatzen ditu guztiak, esperientzia hori software gehigarri bat deskargatu beharrik gabe eskuratzeko. Errealitate areagoturako sarbidea demokratizatzea izan da kanpainaren erronka tekniko nabarmenetako bat, azken belaunaldiko smartphone bat duen edonori AR.T.eus delakoaz zailtasunik gabe gozatzeko aukera ematen diona.

Bigarren aldiz, MUY agentzia arduratu da Tabakaleraren publizitate-kanpaina egiteaz, The Lion bere garapen digitalaz eta Happyending Studio eta FFraca Design Office ilustrazioez. Errealitate areagotuko irudiak Happyending Studiorenak, Ivan Miguelenak, Pierpaolo Lampitellirenak eta Maialen Arozenarenak dira.

Saritutako kanpaina

2023ko kanpaina goraipatua izan da eta, duela aste gutxi, zilarrezko bi Laus sari jaso ditu Diseinu Grafiko eta Komunikazio Bisualaren ADG Laus jaialdi entzutetsuan, Arte - Ilustrazio eta Web Zuzendaritza kategorietan. Sari hauek joan den apirilean Sormen Klubak Donostian antolatutako Sormen Sari Nazionaletan jasotako bi sariei gehitu behar zaizkie; izan ere, Tabakalerako kanpaina izena eman zuten 1.407 proiektuen artean nabarmendu zen, eta Zilarrezko Sari bat jaso zuen Ilustrazioan eta Urtekari sari bat Eduki Digital Interaktiboren atalean. Horrela, iazko kanpainak Tabakalera marka handien parean jartzea lortu du, Espainiar estatuko sailkapeneko 27. postuan kokatuz.



mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).