artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Keixeta, denboraren pausa azalean

'Azalaren mamia' erakusketa ikusgai du egunotan Txiki Agirre 'Keixeta' artistak Zumaiako Oxford aretoan. Azken udatik hona egindako margolanak eta eskulturak bildu ditu, aretoaren arabera landutakoak. Adierazi du obra bisitariak bukatu ohi duela "beti".

keixeta-denboraren-pausa-azalean
Keixetaren zenbait lan 'Azalaren mamia' erakusketan, Zumaiako Oxford aretoan. JON URBE / FOKU

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 30 Aout 2024

Ez daki esaten zer datorren lehenago, pintura ala eskultura. Denbora batetik hona, estudioan lanean dabilela, biak aldi berean lantzen joaten baita Txiki Agirre Keixeta (Arroa, Zestoa, Gipuzkoa, 1963). "Bai eskultura eta bai pintura, biak besarkatuta doaz", haren hitzetan esanda. "Margotzen ditudan koadroak ez dira figuratiboak, baina zerikusi handia dute eskulturekin. Egiten ditudan eskulturak batzuetan pintura bihurtzen dira, eta alderantziz". Bai batzuk eta bai besteak Azalaren mamia izenpean bildu ditu orain Zumaiako (Gipuzkoa) Oxford aretoan ireki duen erakusketan: azken urteko lanaren erakusleiho bat da, baina aretoaren ezaugarrien arabera pentsatu ditu pieza guztiak. "Espazioak berak eskatu dizkit neurri eta portaera batzuk. Erakutsitako lan bakoitza independentea da, baina tokira egokituta daudenez, era berean, guztiek obra bat egiten dute". Irailaren 8ra bitarte bisitatu ahalko da.

Aretora sartu eta pare-parean,margolan handien seikote bat jarri du artistak; eta gisako beste lau koadro handi eskuineko horman. Lan txikiago batzuk ere badiren arren hormetan, "paretetan koadroak dira protagonistak". Gainazal ugariren elkarketa bat iradokitzen dute, eta hori zuzenean lotzen da artistak erakusketari eman dion izenarekin. Hala azaldu du: "Pinturan beti saiatzen naiz margotzen dudan objektu, eskultura edo bolumen horren azala lantzen. Eta hemen kontzeptualki zera nahi izan dut, denboraren pausa azalean agerrarazi. Batetik, geuregan, gizaki moduan, denborak dakartzan zimurrak, zauriak eta orbainak azalean agertzen dira, eta barruan gertatzen den hori guztia azaleratzen da kanpora; baina margotzen ditudan eskulturetan ere gertatzen da. Hezetasuna dela, eguzkia dela... denboran gertatzen den horrek nortasun bat markatzen die. Horri eman nahi izan diot garrantzia, azalean agertzen den horri. Garrantzia duen horren isla da azala".

Lurrean, berriz, eskulturak dira protagonista. Eta bada bat bereziki nabarmentzen dena: hiru metro inguruko pieza bertikal bat. 2019an, Koldobika Jauregi artista tartean zela, Sormenaren Kabia egonaldian aritu zen lanean Keixeta, Alkizan (Gipuzkoa), eta hango pago motzen interpretazio bat egin zuen zeramikan. Eskultura berria han egindako lanaren "ondorioa eta jarraipena" dela azaldu du. "Naturarekin zerikusia duen elementua da erakusketan".

Gainontzeko eskulturak ere zeramikazkoak eta portzelanazkoak dira. Artistaren esanetan, lanerako oso gustukoa du eltzegilearen tornua, eta harekin landu ohi diren ontzien forma eta "funtzio tradizionala" hautsi, eta hortik abiatzen da eskulturak lantzeko. "Linealtasuna puskatu eta beste esanahi batekin esperimentatzen dut".

"Emergentziaren" jestua

Formatu txikiagoko beste lan batzuk ere osatzen dute erakusketa. Hiru dimentsioko koadroak dira, eta bi multzotan aurkeztu ditu artistak. "Oso bereziak dira", esan du aretora sartu eta ezkerretara dagoen laukoteari buruz. "Oso teknika berezia da: buztin zatiak zigilatuta daude, ondoren raku teknikarekin egosita, eta erretzen den material batekin ketuta dauzkatgero". Azaldu duenez, prestaketa luzea du, baina gero minutu eta erdi inguruan egin behar da lana, eta azkartasun horretan gertatzen dena interesgarri zaio artistari. "Ez dago aukerarik ez ondo egiteko ez gaizki egiteko. Denbora hain da azkarra, duzun hori bota behar baituzu, eta hor batez ere norberaren jestua ateratzen da. Horrekin asko disfrutatzen dut".

Gisako beste koadroen laukote txiki bat da bigarren multzoa. Kasu horretan, portzelanazkoak dira piezak, eta suarekin erretzen den lapitz bat erabili du artistak trazuak egiteko. "Ez dut esango imitatzea, baina norbere jestua ateratzea lortzen dugunean, oso umetan egiten genituen zentzurik gabeko marrazkietara hurbiltzen gara. Emergentzia horrek materialarekin harreman oso zuzena izatea dakar; eskuaren, buruaren eta materialaren arteko hirukote hori erabat kontzentratuta egotea".

Buztinaz eta portzelanaz gain, burdinaere erabili du zenbait eskulturatan, marra zuzenak markatzeko eta buztina bera bideratzeko.

Kostako paisaiaren azala

Zumaian bertan bizi da Keixeta, baina ez du uste horrek erakusketa berezi egiten duenik. "Nire herrian da, baina beste edozein herritan izan ahalko litzateke", esan du. "Artelanek, nire kasuan behintzat, ez dute kokapen jakinik. Herrian ezagunak gehiago dira, eta harreman estuagoa dago —entzuten ditut komentarioak: 'hau gustuko dut', 'ez dut gustuko', 'ez dut tutik ulertu'...—, baina harremana ez lukete nirekin izan behar, artelanarekin berarekin baizik. Nire lana horretarako da; komunikazio bide bat da, eta askotan esaten dut: obrak ez ditut nik bukatzen, ikusleak bukatzen ditu beti".

Margolanei, ordea, hartzen die bere inguruko paisaiaren trazarik, nahiz eta, dioenez, ez duen inolako asmorik izaten horretarako. "Ni ez naiz joaten ezer margotzera. Ez dago gairik. Baina, egin eta gero, eta erreferentzia bat bilatuz gero, kostan ditugun harri multzoak ikusten ditut sarritan, gure kostako paisaia. Begiratzen diedanean, eta sarritan begiratzen diet, harri horietatik bereziki gustatzen zait azala. Itsasoak, eguzkiak, oholdiak, denborak markatutakoa. Azal horrek esaten du benetan zer bizi izan duen edo ez duen izan".

Astegunetan, 18:30etik 20:30era bitartean bisitatu ahalko da erakusketa. Asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era.

azalaren-mamia

Azalaren mamia

Keixeta

Oxford aretoa (Zumaia, Gipuzkoa)

Du 15 Aout 2024
Au 08 Septembre 2024


66-urtez-ikasten

66 urtez ikasten

Javier Sueskun

Muñoz Sola (Tutera, Nafarroa)

Du 11 Juin 2026
Au 06 Septembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

tutti-frutti

Tutti Frutti

Exposition collective

Galerie Georges Pompidou (Angelu, Lapurdi)

Du 13 Juin 2026
Au 19 Septembre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).