artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zumetaren erakarmen indarra

Jose Luis Zumeta artistaren ia 30 artelan batu ditu Bilboko Juan Manuel Lumbreras galeriak. ‘Zumeta 24' du izena erakusketak, eta urriaren 17ra arte egongo dira obrak, ikusgai ez ezik, baita salgai ere.

zumetaren-erakarmen-indarra
Jose Luis Zumetaren Bilboko erakusketan ikus daitekeen artelanetako bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 12 Octobre 2024

"Inaugurazioa sekulakoa izan zen! Garai batekoak izan ohi ziren bezalakoa: kultur erakundeetako ordezkariekin, museoetako jendearekin, bildumagile zaharrekin...". 2020ko apirilaren 22an hil zen Jose Luis Zumeta artista (Usurbil, Gipuzkoa, 1939- Donostia, 2020), baina, Juan Manuel Lumbreras Bilboko izen bereko galeriako buruaren pozak erakusten duenez, oraindik ere indartsua da haren erakarmen indarra. 2006tik 2020ra artean sortutako ia 30 artelan bildu dizkiote aretoan. Zumeta 24 deitu dute erakusketa, eta urriaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Lumbrerasek azaldu duenez, artelanak, kasu honetan, ez dira multzo bakar batekoak. Hautaketa bat egin dute bilduma osatzeko. Eta elkarlanean egin dute lan hori Lumbrerasek eta Usoa Zumeta artistaren alabak.

Zumetaren lana gordetzeko darabilten biltegian egin zuen lehen galbahea Usoa Zumetak, eta hura abiapuntu hartuta osatu zuen azken hautaketa Lumbrerasek. Eta espresuki galerian erakusteko merezi zezaketen artelanak biltzea izan da asmoa. Baina ez da erabat samurra izan prozesua. Erakusketarekin batera kaleratu duten katalogoko sarrera testuan azaldu du zergatik Usoa Zumetak. "Ez da erraza artista baten lana aurkeztea, artista ez dagoenean. Ziurgabetasun pixka bat eragiten du erakusketa bat antolatu, atondu eta osatzeak haren jarraibiderik gabe".

Aurrez ere maiz antolatu dizkiote erakusketak artistari. 2019an izan zen azkenekoa, eta 2014an aurrekoa, eta Zumetak berak hala azaldu zion bere sortze prozesua BERRIAri ordukoan. "Nahi gabe etortzen diren gauzak dira niretzat onenak, zoriak edo kasualitateak dakartzanak. Hori da benetako pizgarria niretzat, jakinduria baino gehiago. Pinturan batek ez daki ezer ere. Nola pintatu ez dakit, baina hasten naiz, eta nolabait ere berak erakusten dit. Kasualitatez bi konexio aurkitzea da kontua; forma batek bestearekin du lotura, eta bide bat ematen du. Jakin, aurretik, nik ez dakit ezer ere".

Eta, gaur egun ere, artista hil zenetik lau urte iragan arren, igar daitezke Zumetak hain bizi deskribatutako jardun horren arrastoak Lumbreras galeriako koadroetan. Markorik gabe daude oihal guztiak, esaterako, eta, margotutako gainazalari ez ezik, oihalaren ertzei erreparatzeko aukera ere eskaintzen dio horrek bisitariari. Hor ikus daiteke margolanaren sortze prozesua. Goitik behera, behetik gora edo hormarantz erortzen diren pintura jario jadanik idorrak ikus daitezke hor, eta pintoreak oihala hainbat posiziotan eduki zuela erakusten du horrek: zutik, etzanda, bai eta azpikoz gora ere, harik eta, azkenean, margolariak, uneren batean, irudia ontzat ematea erabaki zuen arte.

Margotutako gainazaletan ere, maiz nabarmentzen dira Zumetaren keinuak. Zertzelada bereziki indartsuren baten oldarra, pintzelaren giderrarekin zirrimarratutako pintura mantxaren bat, zipriztinak… "Zumetak oso-oso gutxitan egiten zituen zirriborroak", azaldu du Lumbrerasek. "Eta horrek ere indartzen du inpresio hori. Zenbat eta gehiago begiratu, orduan eta gehiago harrapatzen zaituen artista bat da".

Zumetak azaldu bezala, nagusiki pinturak berak gidatzen zuen haren pintura, eta ez zen bere koadroetan beste artistei eginiko keinu agerikoegiak egin zalea. Badira salbuespenak, halere. Ezagun du, esaterako, Pablo Picassoren Gernika koadroaren neurri berak baliatu zituela bere ‘Gernika' propioa sortzeko, esaterako, eta Bilbon ere bada Zumetaren zaletasun artistikoen berri ematen duen beste koadro bat ere. 2019koa da koadroa, eta erraz errekonozitzeko modukoa da Zumetaren eskua, baina baditu Henry Moore, Edvard Munch edo Joan Miro gogora ekar ditzaketen figura batzuk ere.

"Koadro hori ikusi nuenean, bere aitak Luis Godillo gustuko ote zuen galdetu nion nik Usoari", onartu du Lumbrerasek. "Hura ekarri zidan gogora niri, hor daudelako Moore eta besteak seguruenik, bai, baina Gordillo ekartzen dit niri gogora. Sekulako koadroa da".

Papereko lanak

Artistak paperean egindako hamazazpi lan ere bildu dituzte galeriaren beheko solairuan. Neurri txiki eta ertaineko lanak dira. Paisaiak, festa giroak iradokitzen dituzten irudiak. Kolore mantxak eta, haien gainean, koadroaren konposizioa antolatzen duten Zumetaren marra beltz identifikagarriak, zeintzuek paperean irudikatutakoa ia-ia errekonozigarria denaren mugetaraino daramaten, sekula erabat errepresentazio argi bat eskaintzera iritsi gabe.

"Oso pozik gaude erakusketarekin", onartu du Lumbrerasek. "Jende asko ari da etortzen, eta jendea sar dadila izaten da galeria baten lehen erronka. Sare sozialen eta irudien gaur egungo zirkulazioak nabarmen gutxiagotu die publikoa galeriei".

Ikusgai ez ezik, salgai ere badaude erakusketako artelan guztiak. 1.000 euroan dago haietako merkeena, eta 20.000 euroan garestiena.

zumeta-24

Zumeta '24

Jose Luis Zumeta

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 12 Septembre 2024
Au 17 Octobre 2024


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).