artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Manifesta 15

2004an Donostian egin zenetik ez nuen aukerarik izan Manifesta berriz ikusteko. Manifesta delako elkarte pribatuaren asmoa Europako hiri ezberdinetan biurtekoak antolatzea da, bertako sare kulturalarekin batera.

manifesta-15
Manifesta15aren antolatzaileen ordezkaritza

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 24 Octobre 2024

Manifestaren helburua kultur arazoen gaineko hausnarketa egitea da, artearen, arkitekturaren eta hirigintzaren bitartez. Horretarako elkar-sortzearen metodologia erabiltzen du, bidaiatzen duen hiri bakoitzeko kultur eragileekin lan egin ahal izateko. Parakaidismo ariketatik urruntzea izan da azken urtetako asmoa, hasierako ekitaldiak susmo hori piztu zuelako. Egia esan, Donostiako esperientziak ez zuen zeharo baztertu kanpotik etorritako eta bertan sortu ez zen behar bati erantzuten zion ekimen baten itxura.

Aurten 15. Manifesta Bartzelonan ari dira egiten, irailaren 8tik azaroaren 24ra. Ia hiru hilabete hauetan erakusketak, hitzaldiak, mahai inguruak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte hiri inguruan, aurtengo berezitasuna Bartzelonako aldirietan sakabanatutako ekimena izatea baita. Horregatik, hiriaren erdialdean baino gehiago, Bartzelonaren inguru industrial edo periferikoan kokatu dira Manifestaren egoitzak: L'Hospitalet, Santa Coloma, Granollers, El Prat, Cornella, Santa Cugat, Badalona, eta beste hainbat tokitan.

Deszentralizazio horren bidez, Bartzelonak jasaten duen turistifikaziotik ihes egin nahi badu ere, gustatuko litzaidake jakitea zenbat jende bertaratuko den aipatutako egoitza batzuetara. Hiritarren artean sumatu dudanaren arabera, bi erakusketa edo eraikin ari dira jasotzen arreta handiena: Sant Adria del Besoseko zentral termiko ohian jarritako erakusketa eta El Praten dagoen Can Gomis edo La Ricarda izeneko etxean antolatutakoa.

Sant Adriako zentral termikoaren hiru tximinia erraldoiek 2011n utzi zioten kea botatzeari; ordutik hutsik dago eraikina, eta auzotarren bizi baldintzek gora egin badute ere, ez dago oso argi eraikinarekin zer gertatuko den. Norbaitek Bartzelonako Tate izendatu duen eraikin izugarria bertatik bertara eta barrutik ikusteko lehen aukera izan dute bertako biztanleek. Esatea tristea bada ere, batez ere Manifestakoen antolatzaileentzat, ez dirudi arteak erakarri duenik jendea Sant Adriara, hiru tximiniak lehen aldiz bisitatzeko aukerak baizik.

Antolatzaileek ahaleginak egin dituzte eraikin bakoitzera egokitutako artelanak erakusteko, eta, horregatik, kutsadura, klima larrialdia, tokiko memoria historikoa edo antzeko gaiak aztertzen dituzten instalazio ikusgarriak edo arruntagoak ikusdaitezke egoitza horietan. Horrek betiko zalantza dakar gure burura eraikin industrial hauetan erakusten diren lanen inguruan: edozein gauzak eragina izan dezake ikuslearengan horrelako leku batean? Edo artelanek berezko indarra izan dezakete tokia hori edo beste edozein izan? Edukiontziak edukiei itzala egiteaz gainera, erakusketa batek lanen arteko harremana izan behar duela iruditzen zait, nahiz eta horrelako kasuetan zaila izaten den koherentzia minimo bat mantentzea, espazioak agintzen baitu lanen kokapenean eta aukeraketan.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).