artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium Museoak 'Juncal Ballestín. Artxiboa' plazaratu du, artistaren dokumentu-ondareari buruzko argitalpena

Liburuan Juncal Ballestini buruzko eskuizkribuak eta testuak erreproduzitu dira, baita Marta Gonzálezekin batera bitxien diseinuan egindako lanei, diseinu grafikoari, espazio eszenikoari eta obra publikorako proiektuei buruzko dokumentazio grafiko zabala ere. Juncal Ballestín Artxiboa Anesvad Fundazioak Artium Museoari dohaintzan emandako artistaren ondarearen parte da.

artium-museoak-juncal-ballestin-artxiboa-plazaratu-du-artistaren-dokumentu-ondareari-buruzko-argitalpena
Juncal Ballestin. Arg/ Artium

| 3 Décembre 2024

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Juncal Ballestín. Artxiboa argitaratu du, artistaren funts dokumentala aztertzen duen eta arte-ekoizpenaz haragoko haren lanaren inguruko argibideak ematen dituen liburua. Argitalpen hau Anesvad Fundazioak dohaintzan emandako Ballestínen (Gasteiz, 1953-2015) artxiboaren inguruan Artium Museoko Dokumentazio Zentroak egindako lanaren emaitza da. Besteak beste, testu eta eskuizkribu, diseinu grafikoko pieza eta bitxi, eszenografiako pieza, antzerkirako atrezzo eta irakaskuntza-jarduerarekin lotutako dokumentu sorta bat erreproduzitzen du. Juncal Ballestín. Artxiboa liburuan, gainera, Fernando Illana artista eta galeristaren (argitalpen-proiektuaren zuzendaria), Enrique Martínez Goikoetxearen (Artium Museoko kontserbatzailea) eta Elena Roserasen (Dokumentazio Zentroaren arduraduna eta argitalpenaren koordinatzailea) testuak daude.

Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da, eta hasieran Fernando Illanaren ("Eguzkirik gabeko beste egun bat") eta Enrique Martínez Goikoetxearen ("JBS. Ohar biografikoak") testuak daude. Ondoren, Juncal Ballestín. Artxiboa liburuan Juncal Ballestínen eta hari buruzko testuen sorta bat agertzen da faksimile gisa: besteak beste Otro día sin sol, Reflexiones sobre una serie que empieza edo Tiempo para... para… eskuizkribuak, erakusketen katalogoetako testuak eta artistak berak eta Sara González de Aspuruk, José Ángel Artetxek, Daniel Castillejok edo Iñigo Sarriugartek sinatutako beste argitalpen batzuk.

Elena Roserasena da "Juncal Ballestinen ondare dokumentalaren babesa", eta testu horrek irekitzen du artistak diseinuaren hainbat arlotan egindako lanari eskainitako liburuaren atala. Hor aurkezten dira, adibidez, "Emakumearentzako sexualitate aske baten alde" kanpainarako, Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako, Denok edo La Farándula taldeen antzerki-proiektuetarako, Gasteizko eta Donostiako inauterietarako, rock eta musika klasikoko kontzertuetarako eta hainbat erakunderentzako egindako kartel eta lanen zirriborro ugari.

Espazio eszenikoarekin eta antzerki-jantziekin lotutako lanei buruzko kapitulu bat du Juncal Ballestín. Artxiboa liburuak, Denok Antzerki Ekoizpeneko Kooperatibarekin (1977 eta 1983 urteen artean Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia antolatu zuena) eta La Farándula Antzerki Independenteko Konpainiarekin izandako lankidetzaren ondoriozkoak. Argitalpenak antzerki-agertokien zirriborro ugari aurkezten ditu, baita La Farándularen zenbait obratarako egindako jantzien diseinuak eta argazkiak ere.

Juncal Demarte enpresak egindako proiektuen zirriborroak, argazkiak eta bestelako dokumentu grafikoak ere biltzen ditu liburukiak. Juncal Demarte Ballestinek eta Marta Gonzálezek sortu zuten, bitxigintzako pieza apartak eta artisau-ekoizpeneko jantziak sortzeko.

Juncal Ballestin Artxiboari eskainitako liburua espazio publikoetarako pentsatutako eskultura-instalazioen hiru proiekturi buruzko artistaren dokumentazioaren zati batekin amaitzen da: 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsaleko bi kokalekutarako egin zituen El bosque de columnas eta Un laberinto eskulturena, Vitoria-Gasteizko Euskaltzaindia Plazarako egindako Un pequeño rito personal eskulturarena, eta Vitoria-Gasteizko Ajuria Egoitzarako egindako beste batena.

Juncal Ballestínen ondarea

Anesvad Fundazioak, Juncal Ballestínen legezko oinordekoak, 2021ean museoari dohaintzan emandako artistaren ondarearen inguruan Artium Museoko lan-taldeek egindako lanen esparruan kokatzen da Juncal Ballestín. Artxiboa. Dohaintzak 40 artelan baino gehiago eta arabar artistaren dokumentu multzo zabala biltzen du. Artelan eta dokumentu horietako asko urte horretan bertan egin zen Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa erakusketan egon ziren ikusgai

Juncal Ballestínek garai hartan Bilboko Arte Ederren Goi Eskola deiturikoan egin zituen ikasketak, eta material, bitarteko eta teknika ugari (pintura, marrazketa, instalazioa, bideoa, obra grafikoa...) zerabilen sailetan egituratutako lan bat garatu zuen. Haren artelanak, zirriborro, gutun, argazki, kartel, prentsa-ebakin eta bestelako dokumentu batzuekin batera, Otazuko bere estudio-etxean zeuden gordeta, behar bezala antolatu eta sailkatuta.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).