artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Isilpeko lapurreta

Google irekitzerakoan zerrendatzen zaizkidan ausazko berrien artean agertu zitzaidan SER irratiarena: tentsioa omen dago Azkuna zentroko zuzendaritzaren eta Bilboko Udalaren artean La Caixa fundazioaren proiektu baten harira.

isilpeko-lapurreta

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 13 Décembre 2024

Berriak zioenez, La Caixak STEAM gela bat ezarri nahi du Bilbon, hau da, "zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak sustatzeko hezkuntza proiektu bat, nesken artean batez ere, arlo honetan dagoen genero arrakala txikitzeko asmoz". Azkuna zentroko Lantegi atalean kokatuko da, alegia, artisten erresidentziak eta proiektuak gauzatzen diren eraikinaren partean, arte produkzioari zein erakusketari espazio hori guztia kenduz.

Harritzen nau berriak inolako oihartzunik eduki ez izana. Bilboko kulturaren pribatizazioa zenbateraino normaldu den erakusten du, eta larritzekoa da oso. Goazen puntuz puntu: La Caixa ez al da fundazio pribatu bat, banku baten jabetzakoa? Ibex-35 indizean kotizatzen duten bankuek, CaixaBankhorien artean, ez al dute 2024an euren irabazien errekorra %19handitu, ez al dituzte 23.000 milioi euro irabazi? Mesedez, irakurri berriz zenbakia: 23.000 milioi euro. Halako irabaziak dituen entitate pribatu bati eraikin publiko bat eskaintzea ez da eskandalu bat? Ezin du Bilbon eraikin propioa erosi, bertan nahi duen proiektua gauzatzeko?

Beste kontu bat: bikain iruditzen zait Udalak STEAM gela bat sustatzea, hobe gainera genero ikuspegia txertatuta badu. Baina irabazi asmoko eragile pribatu batekin egin behar du hori? Ez al dugu Kultura Zientifikoko Katedra bat EHUn, ez al dugu Elhuyar fundazio bat? Ezin da hiru erakundeen arteko kolaborazio bat proposatu, asmo publikoetatik eta ez banka baten karitatetik alderdi hauek sustatzeko?

Eta beste bat: Bilboerdigunean izaera publikoko eta erabilera anitzeko zentro kulturalik garrantzitsuenaren programa moztu behar da honi lekua egiteko? Artistek laguntza esparru publiko bat galduko dute fundazio pribatu baten mesedea betetzeko, eta egunkariek, telebistak, ez dute ezer esango?

Ulergarria da oso Fernando Perez, Azkuna zentroko zuzendariajokaldi honen kontra agertzea, eta oso kezkagarria gaiak jasan duen isiltasuna. SER irratiko berrian sumatzen da hurrengo pausoa Perez postutik kentzea izango dela, proiektua barne erresistentziarik gabe aurrera atera dadin, eta agerikoa da isiltasuna hortik datorrela: egintza burutuen politika ezartzen ari dira. Guztia itxita dagoela eta Perez kanpora doala iragartzen dutenean atera nahi dute argitara, alegia, debate publikorako beranduegi denean, baliabide publikoen lapurreta notario aurrean sinatua dagoenean.

Inork ez du ezer egin behar Bilboko kultur politika pribatizatzaile, turistifikatzaile, antidemokratiko eta murriztaile hauen aurrean?


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).