artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"Eremu magnetiko lehor bat" giza hauskortasunari buruzko gogoeta artistikoa Tabakaleran

Santiago F Mosteyrín artistaren erakusketa indibidualak, Garazi Pascual eta Iván Gómez komisario dituenak, giza existentziaren zaurgarritasuna aztertzen du irudi anbiguo eta teknika sotilen bidez. Erakusketa, tokiko komisarioei eta artistei laguntzea helburu duen Tabakalerako komisariotza-egonaldiaren emaitza da.

eremu-magnetiko-lehor-bat-giza-hauskortasunari-buruzko-gogoeta-artistikoa-tabakaleran
Santiago F Mosteyrín, Garazi Pascual eta Iván Gómez, erakusketaren aurkezpenean

| 23 Janvier 2025

Tabakalerak urteko lehen erakusketa inauguratu du, Eremu magnetiko lehor bat. Santiago F Mosteyrín artistaren erakusketa indibiduala da, Garazi Pascualek eta Iván Gómezek komisariatua. Gaurtik martxoaren 30era arte egongo da ikusgai Tabakalerako 2 erakusketa-aretoan.

Erakusketa-proposamenak hauskortasuna aztertzen du ikuspegi sentsorial, tekniko eta tematikoetatik, eta ikusgaiaren eta inplizituaren arteko harremanei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du publikoa. Irudi anbiguo eta teknika sotilen bidez, F Mosteyrínek pertzepzioaren mugei aurre egiten dieten paisaia distortsionatuak sortzen ditu. Eremu magnetiko lehor bat-ean gaian nahiz teknikan aditzera ematen da hauskortasuna. Materialen urratuek eta higadurek forma zaurituez eta gorputz zatitu, erresistente eta sentsualez jositako geografia batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte.

F Mosteyrínen lanak babesaren eta zaurgarritasunaren arteko paradoxa ere jorratzen du. Horretarako, erradiaziotik babesten duten "eremu magnetikoez" baliatzen da; hausten direnean, ordea, gizakiok berezkoa dugun ahultasuna uzten dute agerian. Hauskortasuna existentziaren berezko egoeratzat hartzera gonbidatzen ditu bisitariak.

Tabakaleraren komisariotza-egonaldiak egiteko deialditik sortutako erakusketa da hau. Deialdi horren helburua da tokiko eszena artistikoa sustatzea eta komisarioei eta artistei laguntzea, euren proiektuak zentroaren urteko erakusketa-programan sartuta.

Artista: Santiago F Mosteyrín

Santiago F Mosteyrín (Madril, 1982) artista eta biologo gisa trebatu da hainbat unibertsitate eta testuingurutan. Bere lana gainazalaren nozioaren esplorazio gisa garatzen da, bi alderdi edo jarrera ardatz hartuta: erotismoa eta erresistentzia, karga performatibo handia duten objektu eta irudien bidez. Bere obra, besteak beste, leku hauetan erakutsi da: Bulegoa z/b, Fresh Gallery, Stedelijk Museum Bureau Amsterdam (SMBA), La Casa Encendida eta Mallorcako Fundació Pilar i Joan Mirón. Beste erakunde batzuetan artista egoiliarra izan da ere, tartean Jan Van Eyck Academien, BilbaoArte Fundazioan eta The Croft/PROARTIBUSen, Tammisaari (Finlandia). Irakasle gonbidatua izan da Artistic Research masterrean, Universiteit Van Amsterdamen, eta Dantza graduan, Codarts eskolan (Rotterdam).

Komisarioak

Garazi Pascual (Bilbo, 1987) Filosofian doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Estetikan eta Arte Garaikidearen Teorian espezializatua. Bi master egin ditu, bata Filosofia Garaikidean eta bestea Arte Garaikidearen Teorian, Bartzelonako MACBArekin, Picasso Museoarekin eta Miró Fundazioarekin lankidetzan. Euskal Herriko artearen eta politikaren arteko lotura aztertzea da bere tesiaren ardatza. Filosofian eta arte garaikidean espezializatutako hainbat kongresutarako artikuluak idatzi eta haietan parte hartu du, estetika garaikideari buruzko testuekin. Kolaborazioak ere egiten ditu artistekin eta Agora filosofia elkartearekin, filosofia espazio ez-akademikoetara hurbiltzea helburu duena. Filosofiako irakaslea da Bigarren Hezkuntzan.

Iván Gómez (Irun, 1984). Bere praktikan kezka progresibo bat nabarmentzen da irudiak, objektuak, espazioak eta pertsonak erlazionatzen diren moduekiko. Diziplina desberdinetan hibridatzen den lana da, eta horietan erlazioaren gaian jartzen du arreta, "arteko" horretan eta horri heltzeko modu desberdinetan. Nozio hori zinetik, praktika artistikotik, komisariotzatik, bitartekaritzatik eta idazketatik lantzen jardun du. Arte Ederretan lizentziatua UBn, Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra UPV/EHUn, eta Arte Garaikidearen Kuradoretzako Kritika eta Profesionalizazio ikastaroak egina NODE zentroan (Berlin). Hainbat komisariotza eta bitartekaritza egin ditu testuinguruetan, besteak beste Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaon, ARCO-Lisboa azokan, Rekalde aretoan eta Artelekun. Obrador kultur elkarteko (Bilbo) presidentea da, eta bertako bazkideekin batera, elkartearen urteko erakusketa-programazioa komisariatzen du.

Jarduera paraleloak

Gaur irekiko den erakusketaren inguruan hainbat jarduera osagarri antolatu dira, tartean bisita gidatuak eta arte garaikidera hurbiltzeko ikastaro bat.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

ekoiztu-2025-ii

Ekoiztu 2025.II

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

Du 17 Avril 2026
Au 26 Juin 2026

muskoko

Muskoko

Leyre Arraiza

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).