artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lengoaia digitalarekin ilustratutako alegia klasikoak

Daniel Tamayo artistak Felix Maria Samaniego idazlearen alegiak ilustratu ditu. Euskara hutsean argitaratutako liburu batean bildu ditu guztiak Bilboko Arte Ederren Museoak, eta erakusketa bat ere osatu du haiekin.

lengoaia-digitalarekin-ilustratutako-alegia-klasikoak
Daniel Tamayo artista, Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketan. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 3 Mars 2025

"Artista baten koadroan/ Gizon bat ageri zen/ inoren laguntza gabe/ Lehoi bat menderatzen./ Lan hura ikusi zuen/ Lehoi batek ondoren,/ bere baitan esan zuen/ koadro hartaz burlatzen:/ 'Ez da zaila asmatzea/ artista nor izan den;/ Gizona izan behar du,/ Lehoia ez bederen". Felix Maria de Samaniego arabarra 1781ean hasi zen bere alegia ezagunak argitaratzen —tartean zirela lehoiei buruzko alegia hori eta esneketariaren ameskeriari buruzkoa ere—, eta hamaika bariazio, moldaketa, transformazio eta erreskate izan dira geroztik. Euskarara itzulita eta Daniel Tamayo artistaren ilustrazioekin eman ditu argitara orain Bilboko Arte Ederren Museoak, eta sortzaileak sortutako ehun irudiak biltzen dituen erakusketa bat ere zabaldu dute. Ekainaren 15era arte egongo da ikusgai.

Tamayok azaldu duenez, "amildegiaren ertzean" amaitzen du proiektu bakoitzak aldiro. Hori gertatu zitzaion azken aldian ere, eta orduan piztu zitzaion aspalditik buruan zerabilen ideiariekiteko asmoa. "Batzuetan, ikusten dudanean gai bat edo bereziki lan egiteko modu bat agortzen zaidala, larritasun moduko bat pizten zait. Amildegi batera hurbilduko banintz bezala izaten da, ia-ia ezintasun egoera batera helduko banintz bezala. Kasu honetan ere, hutsune hori ikusi nuen, eta lanean jarraitu ahal izateko zerbaiten bila hasi. Orduan etorri zitzaidan gogora bizitza osoan gauza batzuk ilustratzeko izan dudan obsesioa. Esate baterako, Apokalipsia, Odisea, Genesiaren lehen partea eta fabulak".

Beraz, aipatutako hutsune horri iheska amaitu zuen artistak Samaniegoren liburuari helduta.

Digitalki sortu ditu liburua ilustratzeko irudi guztiak, eta lau kolore baino ez ditu baliatu horretarako: hutsune zuria batetik, eta tinta beltza, grisa eta gorria bestetik. Proiektu osoari batasuna ematea izan da ahalik eta baliabide gutxien erabiltzeko motiboa. Baina orriz orrikoa izan da erronka, onartu duenez. Alegiaz alegia joan baita artista. "Fabula bakoitzean kontatzen den horizehatz eta zuzen bildu dezakeen irtenbide bat topatzea izan da jolasa".

Tamayok 2011n egin zuen azken bakarkako erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan. Olio gaineko lanak ziren ordukoak, baina, kasualitatea, Alegiak jarri zion izena bilduma hari ere. "Baina orain dela gutxi ohartu naiz kointzidentzia horretaz", onartu du artistak. Azaldu duenez, titulu hura ez baitzen fabulei egindako erreferentzia bat, baizik eta, modu orokorragoan, fantasiari egindako keinu bat. Nahiz eta, onartu duenez, unibertso piktoriko hori ereanimaliaz beteta egon, Samaniegoren liburua bezala.

Erakusketa hartan ikusi ahal izan zenez, irudi pilaketa koloretsuek osatu ohi dituzte Tamayoren lanak gehienetan, baina, azaldu duenez, aurrez ere eginak zituen saiakera batzuk baliabide grafiko gutxiago eta xumeagoak erabiltzeko. Hori izan zen Viaje de regreso a Siete izeneko irudi seriean bere buruari ezarritako erronka, kasurako, eta, onartu duenez, "oso ondo" etorri zaio orduan egindako lana, orain Samaniegoren liburua ilustratu ahal izateko.

Tamayoren ilustrazioez gainera, Samaniegoren alegien hainbat edizio ere bildu dituzte erakusketarako. Esate baterako, ilustrazioekin egindako lehen argitalpenaren berredizio bat topatuko du bisitariak, bai eta idazleak berak eskuz idatzitako eskutitz bat ere. Gaur egun galduta dauden poema batzuei buruz mintzo da egilea hartan, eta horiek argitaratzeak Inkisizioarekin eragin dizkion buruhausteez kexu zaio lagunari.

XXI. mende betean

Hiru munduren arteko bidegurutzean dagoen erakusketatzat deskribatu du proiektua Gilermo Zuaznabar Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzaile buruak. "Erakusketa honek barne hartzen ditu Ilustrazioaren pentsamoldea, liburuaren kultura eta formatu digitala". Eta iritzi bera azaldu du Javier Novo museoko kontserbazio eta ikerketakoordinatzaileak. Haren hitzetan, klasiko bat eguneratzeaz gain, "XXI. mende betean" txertatzen baitu Tamayoren lanak.

QR kode bat ere gehitu dute liburuarekin batera datorren orri markatzailean, eta, haren bidez, liburuko alegiak euskaraz eta gazteleraz entzuteko aukera izango du irakurleak.

Arabako Foru Aldundiak Samaniegoren alegia guztien edizio elebiduna argitaratu zuen 2004an, eta lan hura izan du oinarri Bilboko Arte Ederren Museoak orain. Koldo Bigurik egin zituen itzulpen lanak, eta orduan egindako lana eguneratzeko aukera izan du orain. Euskarazko alegien tradizioari jarraituz, zortziko nagusiaren egiturara moldatuta daude Samaniegoren testuak.

alegiak

Alegiak

Félix María de Samaniego, Daniel Tamayo

Musée des Beaux-Arts de Bilbo (Bilbo, Bizkaia)

Du 18 Février 2025
Au 15 Juin 2025


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).