artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gert Voor in't Holt argazkilariak argiztatutako paisaiak ikusgai jarri dituzte Zas Espazioan

Gasteizko aretoak Herbehereetako argazkilariaren hamabi argazki bildu ditu 'Enlighten Landscapes' erakusketan. Argiztapen gailu batekin lortutako efektuekin "definizio berria" eman die gizakiak "abandonatutako" parajeei.

gert-voor-in-t-holt-argazkilariak-argiztatutako-paisaiak-ikusgai-jarri-dituzte-zas-espazioan
Gert Voor In´t Holt argazkilaria bere lan baten ondoan Zas Kultur Espazioan. RAUL BOGAJO/ FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 1 Mars 2025

Paisaien eta eraikitako irudien arteko orekaren bila aritzea gustuko du Gert Voor in't Holt argazkilariak ((Ommen, Overijssel, Herbehereak, 1960). Naturan diren parajeetan aurkitu ohi du lanetarako inspirazio, eta, haien bidez, errealitate paraleloak eta fikziozko irudiak sortzen ditu. Argazkia hausnarketarako abiapuntu hartuta, argazki prozesua obraren zati gisa erabiltzen du. Hala egin du Gasteizko Zas Kultur Espazioan paratu duen Enlighten Landscapes (Paisaiak argitu) erakusketan ere: argi efektuak erabilita, "definizio berria" eman nahi izan die "abandonatuta" dauden hainbat parajeri. Hamabi argazkirekin osatu du erakusketa; apirilaren 19ra arte egongo da ikusgai San Anton plazako bigarren zenbakian.

Pandemia iritsi aurretik ernamuintzen hasi zen erakusketa, argazkilariak irudiarekin esperimentatzeko nahiak bultzatuta. Argian topatu zuen horretarako giltza. Aurrez ere ideia beraren bueltan egindako lan batzuk eginak zituen— 1990eko hamarkadako Cityscapes, 2006. urtetik 2014ra ondu zuen Lightscapes bilduma, eta 2016an egindako Fail Again, Fail Better lana—, baina, oraingoan, askoz ere modu "sotilagoan" eraldatu nahi zuen parajea argiztapena erabilita.

Horretarako propio egindako argiztapen gailu bat sortu zuen: bi metro luze den esku-argi moduko bat. "Bi metro eta 72 zentimetro luze da", zehaztu du artistak. "Neurri horretakoa egin nuen propio esku-argia, autoan alde batetik bestera garraiatzeko posible delako", esplikatu du. Argi zuri eta indartsua ematen du gailuak, gaueko iluntasuna argiztatzeko adina potentziarekin.

Hori horrela, argazki makinarekin esposizio luzeak erabilita, nahi zuen efektua lortu du artistak: lehen planoaren eta hondoaren arteko bereizketak eta testura ezberdinak sortu ditu, eta sakontasunaren pertzepzioa eraldatu du. Eta, aldi berean, bestelako helburu bat ere erdietsi duela azaldu du argazkilariak: "Argazkian ageri diren paisaiei ez ezik, argazki ekintzei beraiei ere protagonismoa ematea". Hala, berez argi luze eta mehea denaefektu berezi batekin ikus daiteke argazkietan: abaniko baten modura zabal-zabal ageri da argazki batzuetan, borobil handi eta argitsu baten itxura hartuta beste batzuetan, eta lanpara luze baten modura besteetan.

Hondar espazioen antzera

Gilles Clement paisajista, lorezain eta idazleak erabilitako "hondar espazioa" kontzeptuan inspiratuta egin ditu argazkiak Voor in't Holtek. Clementek Hirugarren paisajearen manifestua testuan horrela definitu zuen "hondar espazioa": "Hasierako funtzioa galdu duten eta inguruneak berriro beretu dituzten lurraldeak, tarteko guneak, plangintzari ihes egiten diotenak, eta, beraz, lurraldearen erabilerari eta memoriari buruzko interpretazioberria eskaintzen dutenak". Ideia hori oinarri hartuta, giza ekintzak eraldatutako eta inoiz erabilitako tokiak aukeratu ditu argazkilariak bere lanetarako: zehazki, Arabako naturaguneetan topatutako lubakiak, bide etenak, erabilerarik gabeko presak eta basoak aukeratu ditu. Argi zuriarekin lagunduta, toki horiek "berriro definitu" nahi izan ditu.

Argazkilariak azaldu duenez, premisa "sinple" batean du abiapuntu haren lanak: "Paisaia eraikuntza kulturala da". Izan ere, Voor in't Holtentzat natura ez da eremu neutrala, "etengabe aldatzen ari den fenomenoa baizik". Eta, hala, Enlighten Landscapes erakusketa ikuspegi estetiko batetik zein hurbilketa arkeologiko batetik uler daiteke: "Irudi bakoitza leku baten erregistroa da, eta, aldi berean, haren eraldaketari buruzko iruzkina".

Ingurua hobeto ulertzeko saio bat ere bada, artistak azaldu duenez: "Mundua zer den, gizakiaren esku hartzeak zer ondorio dituen, eta gu eta paisaiaren arteko harremana nolakoa den jakin nahi dut". Eta argiarekin esperimentatzeak eman dio horretarako modua eta aukera, haren hitzetan.

Argazkiak egiteko prozesua luzea eta "exijentea" izan zela nabarmendu du; "abiadura handiko ekintza" gisara deskribatu du irudi bakoitzaren atzean egon den lana: "Argazki bakoitzak erritmo bizia du, bere koreografia propioarekin". Hala ere, pozik eta gustura dago emaitzarekin: "Esperimentatzeko bide bat izan da, baina, aldi berean, inguruaz, naturaz eta argazkilaritzaz ikasteko parada eman dit".


mirari-bat-egunean

Mirari bat egunean

Nagore Txibite

Sario (UPNa) (Iruñea, Nafarroa)

Du 30 Avril 2026
Au 13 Juin 2026

inurri-bideak

Inurri bideak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Mars 2026
Au 19 Juillet 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).