artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hanami edo "loreak ikusi"

'Loreen historia politikoa: AIHEN-BELAR UDABERRIA' | Artistak: Jeleton. | Non: La Taller, Bilbo. | Noiz arte: ekainaren 6ra arte.

hanami-edo-loreak-ikusi
Jeleton artista bikoteak Bilboko La Taller gunean jarri duen erakusketako pieza baten irudia. LA TALLER

Enara Herranz [BERRIA.eus]
| 8 Mai 2025

Hau hainbat kapituluren azkena dela jakinda —oraingoz—, eta gainontzekoak ikusi ez baditu berandu heldu izanaren sentsazioarekin hurbil daiteke bat erakusketara. Baina ez du askorik inporta, atzera eta aurrera egiten dutelako ideiek eta irudiek Jeleton taldearen lanean, eta transferentzia eta maileguz beteta daudelako haien mostrak. Honetan, obra berriak eta iraganeko proiektuen aipu eta leloak daude presente, etorkizuneko iradokizun eta formekin batera. La Tallerreko ohiko bisitarien —bertan antolatzen den bosgarren mostra da hau— edo Jeletonen ibilbide ja luzea ezagutzen dutenen artean, joan-etorri honek sentsazio errepikakorra edo nahasia sor dezake agian, batek daki; baina beste aukera bat eskaintzen digu heldu berri zein despistatuoi bikote honen lanaren emarian barneratzeko. Norabide bakarreko garapen linealaren aurrean, bestelakoak dira Jeletonen denborak: ziklikoak baina aldakorrak, urtaroak bezala.

Funtsean, Loreen historia politikoa proiektua lorearen iruditeriaren inguruko ikerketa ikonologiko bat da, eta lore-sinbolismoa birnegoziatu eta birpolitizatzen du errepertorio grafiko, literario eta musikaletan egindako esku-hartze ezberdinen bidez. Lorearen irudikapenaren harira, honako hau planteatu zuen Jesusi/Jesusa/Jesús Arpal Moya taldekideak Murtziako CENDEAC zentroak egindako elkarrizketa batean: "Zein da erakusketak bideratzen duen begirada? [...] Lorea ikusia izateko dago hor edo loreak ikusten zaitu?". Galdera honi posizio ezberdinetatik heldu izan dio bikoteak bere ibilbidean zehar, baina beti modeloarekin, hots, lorearekin identifikatuz, eta ez pintorearekin. Idazketak zeharkatzen du haien obra, eta, hain zuzen, loreen historia politiko honen lehenengo piezak bereziki testualak dira, aipuz beteak. Pixkanaka, lorearen sinbolismoaren irakurketa alegoriko baterantz lerratuz joan dira hurrengoak, marrazkiaren eta tarotaren eskutik oro har. Azken mostra honetan, ordea, florak beste presentzia mota bat du, orritik askatu eta espazioa hartzen du, aihen-belarraren izaera hedakor eta kontrolaezinaren bat eginez.

Aretoan sartu eta berehala, kolore, gardentasun eta testura ezberdinetako paper eta plastiko zati birziklatuz osatutako pieza handi batek bereganatzen du ikusleon arreta osoa. Huntza bezala hormetatik gora igotzen den honek gogor oratzen die zutabeei, eta aske erortzen da galeriaren habeetatik behera, oihal zimurtua legez. Obra —edo haren bertsio bat—

Urak dakar. Tailerretik irtetean (2023) talde-erakusketan aurkeztu zuten lehenago, eta Bulegoa z/b-n burututako marrazketa-tailer batean du jatorria. Txikitan etxeko saloian edo logelan eraikitzen genituen oihal txatalezko gotorleku menderaezinak dakartza gogora, patchwork-aren oihartzun kolektiboak ere bai akaso. Arretaz begiratuz gero, Jeletonen ohiko ikonografia aurkituko dugu bertan —zitoriak, krabelinak, mitxoletak—, keinu botaniko berriekin —sakuraren loreak hegan— eta testu zati zaharrekin batera. Lan honetan elkarrekin josi dituzte "iragana, oraina eta etorkizuna, tinta eta mamuak, papera eta ametsak".

Aspaldiko lan pare bat kokatu dute honen ondoan, taldearen lehenengo aldikoak, hala nola Loreen historia politikoa, o cuando las lilas se volvieron violetas erakusketan (La Taller, 2014) aurkeztu zuten manifestua, edo Floritura-n (La Taller, 2017) planteatutako apaingarriaren eta lorearen arteko harremanaren inguruko hausnarketak. Baina obra testual hauek loreen marrazkiekin inguratu dituzte oraingoan, zoruko zirrikituetatik tipula-papera irten da eta hormetako batean landare multzo baten hezurdura margotu dute: sotilki inguratzen gaitu landarediak.

Erakusketara egin nuen lehenengo bisitan Gelen Jeletonek aipatu zigun aihen-belarra kontrolaezina delako tematzen garela segur aski hau erauzten, eta halakoxea da bikotearen obra, araurik gabekoa, ezinezkoa aurreikusten. Inozoa eta jostalaria lehen begiratuan, baina lotsagabeki zirikatzailea sakonean. Garazi Ansak Loreburu. Lorebegi. Loreen Historia Politikoa (La Taller, 2021) erakusketari egin zion kritikan, honek work in progress kutsua zuela aipatu zuen, eta nik honekin sentsazio antzekoa izan badut Jeletonen lana etengabe eraldatzen ari delako izan daiteke. Beti dakarte jarraian etor litekeenaren iradokizunen bat, hemen gurekin partekatu nahi izan dituzten sakuraren hosto berrien artean adibidez, edo orain arte marrazkia eta papera landu duten moduari buelta ematen dion lore-artxibo igokarian agian.


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).