artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Humanitateen aldarrikapena

Maddi Garatek atera du, aurtengo unibertsitatera sartzeko proban, Euskal Autonomia Erkidegoko notarik altuena: 9,86. Elkarrizketa batean zioen jatorrian ingeniaritza bat ikasi nahi zuela, baina, nota ikusita, matematika edo datuen zientzia egin ditzakeela.

humanitateen-aldarrikapena
Leonardo Da Vinci (1452-1519), Anatomiari aztertzen, 1510-1512

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 24 Juin 2025

Hotzikara sartu zitzaidan, institutuko urteak gogorarazi zizkidalako: letrak egingo nituela esan nuenean, fisikako irakaslea ongi pentsatu nezan esatera etorri zitzaidan, nire notekin telekomunikazioak –garaiko izartxoa– ikasnezakeela. Jakin banekien eginnezakeela, baina argi nuen ez nuelaegin nahi.Irakasleak, bihotz onez, zientziek aukera gehiago emango zizkidala uste zuen. Bada, argi dago oker zegoela.

Ia 30 urte pasatu diren arren, orduan izan nuen sentsazioa ez da aldatu: jende gehienak pentsatzen duahal duenjendea, jende azkarra alegia, zientzietara doala, eta besteak humanitateetara. Ikasle onak, batxilergoa hastean, zientziak ala letrak hautatu artean zalantzan badaude, zientziak hartzera bultzatzen dituzte, errazagoa omen delako zientzietatik humanitateetara salto egitea. Ondorioz, lagun baten 15 urteko semea eta bere lau klasekide artearen historia ikasi gabe geratuko dira datorren ikasturtean, bost lagunekin bakarrik ez baitute irakasgaia eskaintzen; urtero gertatzen da gauza bera institutu askotan, eta etorkizuneko balizko arte historialari bikainak galtzen ditugu.

Azken boladan, asko aldarrikatu da emakumeen lekua zientzietan. Kanpainak egin dira emakumeak ingeniaritza, matematika eta fisikara apuntatu daitezen. Bikain iruditzen zait estereotipoek ezarri dituzten mugekin apurtzea eta emakumeok nahi duguna ikasteko askatasuna izan dezagun, genero baldintzarik gabe. Kontua da zientzietako ikasketei ikusgaitasun eta prestigio itzela ematen ari zaiela, humanitateak galtzaileen ikasketa gisa aurkezten ari diren bitartean. Humanitateetako graduak nekez betetzen dira zientzietakoak gainezka daudenean, eta ez dirudi inor horren inguruan larritzen ari denik.

Zientzia balioa duen arlo bakarra dela uste duten horiei, ikasleaknahidutena beharreanahaldutena egitera bultzatzen dituzten horiei, zera galdetuko nieke: Aristoteles eta Platon filosofian aritu ziren geometrian txarrak zirelako? Virginia Woolfek idazten zuen biologian traketsa zelako? Chomskyk eta Mitxelenak hizkuntzalaritza egin zuten matematikan txarrak izateagatik arkitektura ikasi ezin zutelako? Eta edozein zientzialarik, arloz aldatuta, berdin egingo zuen eurek egin zuten lana?

Humanitateek gizaki egiten gaituzte, gure humanitatearen oinarrian daude, hortik izena. Pentsalari bikainak egon dira eta behar dira zientzietan zein humanitateetan. Humanitateen ikasketa ez sustatzea gizarte bezala egiten ari garen akats ikaragarria da; ea konpontzen hasten garen.


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).