artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Pello Irazu: "Begiradari eustea da artearen lana"

Artistak azken urtebetean egindako lanak jarri ditu ikusgai Bilboko Carreras Mugica galeriak. ‘Zuretzat' izendatu du erakusketa.

pello-irazu-begiradari-eustea-da-artearen-lana
Pello Irazu artista, Bilboko Carreras Mugica galerian. ARITZ LOIOLA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 7 Juillet 2025

Kasik, baina ez. Iheskorrak izaten dira definizioak Pello Irazu artistaren lanik gehientsuenetan (Andoain, Gipuzkoa, 1963), eta oraingoan ere ez du salbuespenik egin. Urrunetik begiratuta, zirkulu laranja plano bat irudi dezakeelako hormako irudietako batek, esaterako, baina gerturatu eta arreta eskaini ahala, orduan eta problematikoagoa izango da lana esaldi sinple batera errenditzea. Zirkulu bat zirudienaertzez eta erpinez osatutako forma zehaztugabeago bat delako, benetan. Eta zorrotzago begiratuz gero, irudiaren kolore laranja ez ezik, kolore laranja hori lortzeko artistak egindako keinuen lorratzak ere ikusiko dituelako ikusleak, eta gainazal hori ere jada ez zaiolako hain laua irudituko. Obrak zeinua eta, harekin batera, aldi berean, zeinua eraikitzeko prozesua ere erakutsi nahi balitu bezala. Eta adibide bat baino ez da hori. Zirkulu moduko horrekin gertatu bezala, behin eta berriz errepikatuko delako antzeko zerbait artistak Bilboko Carreras Mugica galeriako bi aretoetan jarritako beste lanetako askorekin ere. Azken urtebetean sortutako eskultura zein paper gaineko lanak bildu ditu artistak Zuretzat izeneko erakusketan, eta uztailaren 30era arte egongo da zabalik.

"Begiradari eustea da artearen lana". Piezaz pieza joan bitartean hasi du gogoeta Irazuk. "Bizitza hau oso azkar doa, eta, irudiz betetako inguru batean bizi garenez gero, irudiak ere bata bestearen atzetik doaz. Arteak beti izan du begiradari eusteko borondate hori, nahiz eta tarte hori laburra izan. Artearen borroka hor dago gaur egun. Irudi kontsumo izugarri horretan, arteak hainbat tresna izan ditzake borrokarako, eta nire kasuan materialtasuna da tresna horietako bat. Materialtasun horrek egin behar dio kontra birtualitateari. Orain metabertso batean gaude, eta, aldiz, hemen [erakusketan] dago materia. Eskulturak hor du langaia. Nik hor ikusten diot. Nola eutsi horri".

Kartoi kutxak, metal puskak eta zura darabiltza Irazuk eskulturak sortzeko, baina ez da erabat argia material horien arteko bereizketa. Eta hori nabarmena da areto erdialdean dagoen piezetako batean. Aulki urdin bizi batek sutan erreta dirudien aulki bati eusten dio, eta zeharo erretako zurezko habe batzuk daude haren gainean. Ikatzaren beltzaeta erretako zuraren testura dute horiek, baina, artistak eskultura egonkortzeko baliatutako erretxinak ematen dion distira ikusita, izan zitekeen plastiko klaseren batekoa ere.

Besteak beste, Irazuk kalean topatutako aulkiak eta arropa eskegitzekoak baliatu ditu eskulturak sortzeko abiapuntu gisa, eta, dioenez, objektu horiek identifikagarri mantentzearekin batera, aldi berean, "beste gauza bat" ere bilakatzea izan da erronka. "Bere memoriari eusten diomateriak, baina beste posizio batean".

Artelanak erakustearekin batera, Irazuk maiz egin ohi ditu esku hartzeak artelanak hartzen dituen tokian ere, baina erabat zuri utzi ditu oraingoan Carreras Mugicako hormak. Areto erdialdean jarritako eskulturetako bakoitzak nortasun propio indartsua duelako izan da hori. "Eskala antzekoarekin sortu ditut eskultura guztiak, baina gero oso bide desberdina du haietako bakoitzak, eta nortasun propioa ematen die horrek. Elkarrekin ondo egiten dute lan. Beste batzuetan, piezek elkar kutsatzen dute, haietako bati emandako soluzio formal batek beste pieza batenean oihartzun egiten duelako, baina oraingoanoso ezberdin ikusten dut haietako bakoitza".

"Ez dute kontakizun gehiagorik behar", borobildu du artistak. "Ez dute hondorik behar". Eta, ondorioz, Irazuren hitzetan, ia banan banakoa da ikuslearen eta piezen arteko harremana.

Ibilbide luzeko artista da Irazu, eta, ibilbide horren aitortza modura jaso zuen Gure Artea saria 2020an. Funtsezko sortzailea izan da euskal arte garaikidean 1980ko hamarkadaz geroztik. Carreras Mugica galerian bertan, esaterako, banakako beste lau erakusketa egin ditu, eta Bilboko Guggenheim museoak atzera begirako zabala eskaini zion 2017an.

Oteizaren sinadura

Adituek Euskal Eskultura Berria izeneko mugimenduan txertatu izan dute Irazuren lana, Angel Bados, Txomin Badiola, Juan Luis Moraza eta Maria Luisa Fernandez artistenarekin batera. Euskal herritarrak dira guztiak, eta Jorge Oteiza eta Eduardo Txillidaren ondoren eta, neurri batean, haiei erantzunez lan egiten zutelako jarri zieten izen hori. Etiketa hori ez zaie oso erosoa egin sortzaileei, baina balio dezake aurreko belaunaldiarekin izan duten harremana deskribatzeko. Eta Irazuk esplizituki ere egin du aipamena oraingoan. Ironia tanta batekin, gainera.

Eskultura baten oinarrian dagoen kartoizko kutxa huts baten ertzean argi ikus daiteke sinadura: Oteiza.

Barre txiki bat, eta azalpena Irazuk. "Inguruan dituzun gauzekin egiten duzu lan, eta kasu honetan forma hori zen. Ez nuen hasieratik erabakita hori, baina idatzi nuen, eta zer egin behar nuen? Ezabatu? Ba, ez:onartu. Zeinuek ere badute euren historia, eta horri geruzak gehitzen eta gehitzen eta gehitzen joaten zaizkio, eta gero superzeinu bat osatzen dute. Hori da artea ikusteko gure modua. Nahi baduzu, deitu postmodernoa, edo nahiago baduzu deitu zatitua, baina horrela lantzen ditut gauzak, eta, horregatik, oso zaila da keinu horiek ukatzea".

zuretzat

Zuretzat

Pello Irazu

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 29 Mai 2025
Au 30 Juillet 2025


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 23 Juin 2026
Au 06 Septembre 2026

espazioaren-hustura

Espazioaren Hustura

Jorge Oteiza

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 07 Mai 2026
Au 30 Aout 2026

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 Juin 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 Juin 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).