artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Sortu, eta trukean eman

Hainbat diziplinatarako egonaldiak antolatzen dituzte Dinamoa Sormen Gunean. Sormen egonaldi bat zer zen ondo jakin gabe hasi ziren horretan, baina deialdi eskaintza finkoa dute orain. Adierazi dute erakunde publikoek babes gutxi ematen dietela.

sortu-eta-trukean-eman
Xabier Gantzarain Kulturaz kooperatibako kidea, Dinamoa Sormen Guneko sarreran. GORKA RUBIO / FOKU

21 Aout 2025 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Sortu, ikasi eta eman. Hori da Azpeitiko (Gipuzkoa) Dinamoa Sormen Gunearen leloa. Edozein sormen adierazpeni bide emateko gunea da Dinamoa, eta ateak zabal-zabalik ditu han lan egin nahi duen ororentzat. Kulturaz kooperatibak du gunea kudeatzeko ardura; 2021etik dabil horretan —Soreasu antzokiaz eta San Agustin kulturguneaz ere arduratzen da—. Hainbat sormen proiektu garatzen dituzte han, eta, gainera, sormen egonaldiak egiteko lekua ere badute.

Kulturaz kooperatiba 2014an hasi zen sormen egonaldiak antolatzen, Soreasu antzokia kudeatzeko ardura hartu zuenean. Garai hartan, ordea, antzerki arloko egonaldiak bakarrik egiten zituzten, ez baitzuten bestelakoak egiteko lekurik. Xabier Gantzarain kooperatibako kidea da, eta aipatu du egonaldi horiek beste diziplina batzuetara zabaltzea erabaki zutela Dinamoa martxan jarri berritan. Hala, gaur-gaurkozlau eremu daude egonaldiak egiteko: Hitzaren Eremua, Irudiaren Eremua, Soinuaren Eremua eta Gorputzaren Eremua. Deialdietara aurkezten diren proiektuen ezaugarriak kontuan hartuta, gune batean edo bestean egiten dute lan artistek.

Urtean bi deialdi antolatzen dituzte Dinamoan, sei hilabetean behin.Gainera, Azpeitiko Udalak antolatzen duen sormen bekanparte hartu dutenetatik biri aukera ematen dieteegonaldia egiteko ere. "Era askotako egonaldiak egoten dira, eta denbora aldetik ere desberdinakdira: batzuk oso laburrak, baina guztiz horretara jarrita egindakoak; etabeste batzuk luzeagoak, baina ez egunean zortzi orduz lanean egondakoak", azaldu du Gantzarainek. Gaineratu du epeak moldatuz joaten direla proposamenaren arabera.

Sortzaileen eta eragileen elkargune

Eraikina Soreasu antzokiari itsatsita dago, eta zirkulu erdi bat balitz bezala inguratzen du. Lehen solairuan daude eremu guztiak, baina ez da harritzekoa lehen aldiz Dinamoa zapaltzen duen edonor korridoreetan galtzea; izan ere, labirinto bat dirudi. Sarreratik gertuen dagoen eremuahitzarena da, eta, normalean, egonaldia idazteko baliatzen dutenentzat izaten da. Idazteko gela txikiak daude eremu horretan. Dinamoaren berezitasunetako bat da ez dela egonaldiak egitekobakarrik erabiltzen,herriko beste kultur eragile batzuek ere erabiltzen baitituzte gelak-eta, tartean Guka astekariak, bertso eskolak eta argazkilari elkarteak —lehen biak Hitzaren Eremuan daude—.

Bi zatitan banatuta dago Irudiaren Eremua. Argazkigintzarako tailerra dago batetik, eta pintatzeko eta arte grafikoetarako tailerra bestetik. Duela urte batzuk Artelekun zegoen serigrafia makineria guztia lortu zuten gune horretarako, udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmen bati esker. Orain gutxi, halaber,Usoa Zumetak serigrafiarako beste mahai bat eman zien, "traba" egiten ziolako. "Jada ez daude hainbeste leku norberak serigrafiako prozesu osoa egiteko modua ematen dutenak, eta aukera ona da artistentzat", adierazi du kooperatibako kideak. Adibidez, Maddi Zumalabek Laua eta sakona proiekturako serigrafiak egin zituen iazko ekainean.

Gantzarainen esanetan, Gorputzaren Eremuan egiten dira egonaldi gehienak; eremu "ederra" da bere ustez. Hasierako deialdietan antzerkiarekin hasi zirenez,horrelako proposamen gehiago jaso ohi dituzte. Bertan egonaldia egiten dutenak, normalean, ez dira oso luzaro geratzen: pare bat aste, esaterako. Lehenengo astean, proposamena fintzen dute Gorputzaren Eremuan, eta bigarren astean, Soreasu antzokira joaten dira proiektua teknikoki muntatzeko. Antzerkia nagusi izanda ere, gorputzarekin lotutako edozein diziplina landu daiteke Gorputzaren Eremuan, eta horretarako daude arte plastikoetarako gelak. Orain, Maider Azurmendi artista ari da gela horietako batean lanean.

Musika bakarrik ez

Soinuarena da laugarren eta azken eremua. Gantzarain: "Eremu hau egin genuenean argi geneukanez zuela musikaren eremua izan behar, eta ez zuela bakarrik musika taldeek entseatzeko leku bat izan behar, hori ere badagoen arren". Bi gela daude musika taldeentzat, pare bat grabaketa estudio, eta estudio handiago bat. Esaterako, Igor Elortzakbertan prestatu zuenAnonyme Popular ikuskizuna.

Batzuetan artista batek baino gehiagok topo egiten dute Dinamoko korridoreetan, eta, nork berean lan egiteaz gain,elkarlanak ere sortzen dira. Jokin Guridi sortzailearen eta Alejo Orbegozo (Ke Lepo) musikariaren artekoa izan zen horietako bat. Guridik hiru metro luze eta hiru metro zabal zen kubo erraldoi bat sortu zuen egonaldian, hala kanpotik nola barrutik proiekzioak zituena. Orbegozok, lan hori ikusi, etaeskatu zion halako bat egin ziezaiola musika elektronikoko bere saioetarako. "Ez da lana egiteko leku bat bakarrik, zure moduko jendearekin biltzeko leku bat ere bada", gehitu du kooperatibako kideak.

Lan egiteko lekuazgain, Dinamoak aholkularitza ere eskaintzen die sortzaileei,"nahi baduteeta behar badute, noski", zehaztu du Gantzarainek. Haren esanetan, sormen egonaldiak egiten dituztenek bereziki eskertzen dute lantaldearen gertutasuna, besteak beste. Noizbait, sortzaileren batek lantzen ari den proiektuaren pase pribatu bat egin du langileen artean, zer iritzi dutenjakiteko.

Lanerako lekua eskaintzen du Sormen Guneak, baina, trukean, artistak zerbait eman behar dio Dinamoari: "Guk denei eskatzen diegu zerbait trukean. Negoziatu egiten dugu zerbait horizer izango den". Izan daiteke erakusketa bat, antzezlan edo ikuskizun baten estreinaldia, herriko ikastetxeren batekin edo bestelako talderen batekin egindako esku hartze bat... Mila aukera daude. "Uste dugu artistak merezi duela egindakoa ezagutaraztea, eta herriak ere aukera eduki behar du ikustekoartistak zer egin duen", gehitu du Kulturaz-eko kideak.

Sorkuntzarako etxe

Maite Aizpurua sortzaileak ongi ezagutzen du Dinamoa;sorkuntzarako etxetzat daukala esan daiteke ia. Dinamoan antolatu zen lehenengo sormen egonaldietako bat egin zuen, eta aurtengo lehen seihilekoko egonaldietako bat egin berri du. Azaroan estreinatuko du bertan prestatutako Adarbakarra proiektua, Euskal Antzerki Topaketetan. Garazi Navas eskusoinu jotzailearekin batera aritu da horretan. "Ikerketa bat da, antzerki musikal garaikide bat nola egin azaltzen duena", esan du Aizpuruak. Epe luzeko egonaldia egin dute bi sortzaileek; otsailean eta maiatzean izan ziren han, hainbat egunez, eta azaroan, estreinaldiko astean bertan, han entseatzeko aukeraizango dute.

Aizpuruak hainbat egonaldi egin ditu Dinamoan, lehena duela sei urte; bertan egin zen lehenengo egonaldia izan zen: "Nik ez nekien zer zen egonaldi bat, ezta haiek ere". Azpeitiko Udalaren sormen beka irabazi zuen, eta, Arte Dramatikoko ikasketak amaitu berri zituenez, gradu amaierako lan performatiboa bertan egitea erabaki zuen. Sortzaileak esperientziaren oroitzapen onak ditu: "Oso aberasgarria izan zen".

Sormen Guneak urteotan izan duen bilakaeraren testigu izan da Aizpurua. Uste du pauso "garrantzitsua" dela gaur egun deialdiak erregularki egitea, horri esker sortzaileekproiektuak garatzeko aukera gisa ikus baititzakete egonaldiak: "Niretzat, gauzak posible egiteko lehen aukera izan zen". Aipatu duenez, asko eta askozeharka iristen dira sormenean edo artearen munduan lan egiteko bidera, eta Dinamoak"aukera fisiko eta erreal bat" ematen du bide horretan.

Hala ere, artistak aipatu duproiektu asko egonaldietatik kanpo geratzen direla, tamalez. "Proiektu ahulagoek ere merezi dute ikusgaitasuna, eta iruditzen zait hori falta dela". Garrantzitsua iruditzen zaio arriskuak hartzea egonaldietarako proiektuak aukeratzeko orduan. Aizpuruak uste duAdarbakarra proiektua esperimentala eta "arriskutsua" dela, eta, hain zuzen, Dinamoak hura lantzeko aukera eman dio.

"Papurren borrokan"

Dena den, Gantzarainek gogorarazi du"isileko lan asko" egin behar izaten dutela Dinamoaren jardunari eusteko. Uste du badaudela sormen egonaldiak egiteko lekuak, baina horientzako babesik ez. "Mila diru laguntzatara aurkezten ibili behar izaten dugu. Jasotzen badugu, ondo, baina, jasotzen ez badugu, proiektua kolokan geratzen da". Penaz, zera gaineratu du: "Oinarria kolokan baldin badago, dena dago kolokan".

Iritzi dio erakundeek"hasieratik" izaten dituztela banatuak kulturarako diruak,"eta ondo dago, baina bagaude beste eragile batzuk ere". Gantzarainen arabera, "joko perbertso" batean murgilduta daude: "Papurren borrokan ibili behar dugu. Badakigu diru laguntza bat jasotzen duguneanbeste batek, guk bezainbeste merezi duen batek, ez duela jasoko". Diru laguntzak eskatzeko dinamikak ere oso neketsuak direla gaineratu du, eta euskal kulturaren alde lanean ari diren eragile "guztientzako" babesa behar dela.

galerie d'images

arte-grafikoen-eremua
soni-eremua

bat-bon-a-tirer

BAT Bon à Tirer

Faculté des Beaux Arts (EHU) (Leioa, Bizkaia)

Du 01 Décembre 2025
Au 12 Décembre 2025

stationnement-genant

Stationnement Gênant

ESAPB master ikasleak

Station V (Baiona, Lapurdi)

Du 11 Décembre 2025
Au 20 Décembre 2025

vaste-monde-3

Vaste Monde #3

Juan Aizpitarte, Anne-Laure Garicoix, Olivier Masmonteil

Beatrix Enea (Angelu, Lapurdi)

Du 13 Décembre 2025
Au 18 Avril 2026

maria-muriedas

Maria Muriedas

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 16 Décembre 2025
Au 08 Février 2026

degasek-eginiko-eta-orain-arte-ezagutu-gabeko-margolan-bat-autentifikatua-izan-da

Degasek eginiko eta orain arte ezagutu gabeko margolan bat autentifikatua izan da

05 Déce. | JdAren artikulutik itzulia

Michel Schulman, XIX. eta XX. mendeetako margolanen adituak, Edgar Degas artistaren margolan berri bat autentifikatu duela jakinarazi du. Artistaren garai italiarrekoa litzateke, 1856 eta 1860 artekoa. Margolana, adituak sortutako Edgar Degasen katalogo arrrazoinatu digitalizatuan sartu da. Egiazko bertsioa bilduma partikular batean dago.

lehen-erdia

Lehen erdia

04 Déce. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

MAIDER LOPEZ. UKITU | Non: Donostiako Tabakalera zentroan. | Noiz arte: 2026ko otsailaren 1era arte.

esanguratsu

Esanguratsu

04 Déce. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Guggenheim museoan, Maria Helena Vieira da Silvaren margo eder baten aurrean nengoela, etorri zitzaidan galdera burura: zergatik ez du erakusketa honek berrireki Bilboko Arte Ederren Museoa, Georg Baselitzenak egin beharrean?

bonnat-helleu-museoa-berriz-ireki-dute-hamalau-urtez-hetsi-ondoan

Bonnat Helleu museoa berriz ireki dute, hamalau urtez hetsi ondoan

28 Nov. | Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]

Obren kalitate "paregabea" azpimarratu du museoko zuzendariak. XV. mendetik XIX. mendera bitarteko artisten obrak erakutsiko dituzte bertan. Herriko etxeko oposizioak irekiera kritikatu du, eta "gardentasuna" galdegin.

oroitzapen-zatikatuak

Oroitzapen zatikatuak

27 Nov. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Rut Olabarria. Trukatua eta inperfektua. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: otsailaren 15era arte.

ondare-deserosoa

Ondare deserosoa

27 Nov. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Iraganak utzitako ondarea, materiala edo immateriala izan, ez da beti ederra. Kontzeptua bera, azken urtetan asko erabiltzen eta entzuten bada ere, berri xamarra da, ez da beti hor egon eta aldatzen da toki batetik bestera.

euskal-paisaiak-erromantizismotik-gerraostera

Euskal paisaiak Erromantizismotik gerraostera

27 Nov. | Maddi Iturriotz Alkorta [BERRIA.eus]

1861etik 1996ra bitarte margotutako 50 artelan bildu dituzte Arabako Arte Ederren Museoan. Paisaia genero gisa hartu, eta euskal margolanetan nola garatu den aztertu dute. 'Hurbileko paisaiak' izena du erakusketak, eta apirilera arte izango da ikusgai.

cristobaldik-balenciagara

Cristobaldik Balenciagara

25 Nov. | Mikel Elkoroberezibar Beloki [BERRIA.eus]

ntziagak egindako jantziek ba al dute zerikusirik Balenciaga etxeak egun egiten dituenekin? Elkarrizketa bat badago, baina sotila, Balentziaga museoko erakusketa batean ikus daitekeenez. "Kontzeptualki lotura handiak daude", Igor Uriaren arabera.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).