artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Joseba Beramendi, 'Exprai': "Adimen artifiziala albo batera utzi, eta euskal marrazkilariengan konfiantza izan behar da"

Bizitza osoa marrazkigintzaren bueltan pasatu du Expraik, eta, 2023tik, buru-belarri dihardu horretan. 30 urteotan egin duen ibilbidearen lagin bat dago ikusgai Aieteko kultur etxean, irailaren 7ra arte.

joseba-beramendi-exprai-adimen-artifiziala-albo-batera-utzi-eta-euskal-marrazkilariengan-konfiantza-izan-behar-da
Exprairen erakusketaren lagin bat, Aieteko kultur etxeko Ilustratzailearen txokoan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Maddi Iturriotz Alkorta [BERRIA.eus]
| 29 Aout 2025

Hiru hilez behin, Aieteko jauregiaren pean dagoen kultur etxeakilustratzaile baten lanak biltzen ditu Ilustratzailearen Txokoan. Eta oraingo honetan, Joseba Beramendi Exprai-ren(Iruñea, 1973) txanda da. 30 urtean "denetarik probatzeko aukera" izan du, eta horren erakusgarrida apaletan dagoen lagina: ilustrazio andana, musika instrumentu bat, eta pertsonaia entzutetsuen figura txikiak, besteak beste.

Txiki-txikitatikgustatu zaio marrazkigintza Exprairi, etakomikigintzako, diseinu grafikoko eta animazioko ikasketak egin zituen. Marrazkiak egitea da haren benetako pasioa, baina "egunero jateko ohitura txarra" duenez, beste lan batzuk ere egin behar izan ditu. 30 urtetik gora igaro zituen diseinu agentzia batean, baina,2023an hura utzi,etamarrazkigintzan bete-betean jarduteko hautua egin zuen.

Aspalditik buruan zerabilen erabaki hori hartzea, baina orain dela bi urte eman zuen pausoa. Bizimodua goitik behera aldatu zaio, eta argi dio: "Agentzia utzi nuenetik ekonomikoki larriago banabil ere, lasaiago bizi naiz". Lehen agentzian, eta orain etxean. Lehen diseinuan, eta orain liburuen maketazioan. Gutxi batzuen eskuetan baino ez baitago marrazkiak egite hutsetik bizimoduaateratzea. Soilik marrazkigintzatik bizitzeagustatuko litzaioke, bainabestelakoetan"oso gustura" aritzen dela ere onartu du.

Zenbat urte, hainbat alor

Hamaika arlotan jardun du 30 urteko ibilbidean:irratian, aditu eta esatari moduan:ikasle eta irakasleei hitzaldi eta ikastaroak ematen, eta abar. Ofizioaren prekaritatearen ondorioaizan daiteke hori, neurri batean, baina "gauza berriak probatzea" oso gustuko duela ere aitortu du. Egindakoproiektuguztien artean kutunik ba ote duen galdetuta, esan du denetan "oso ongi" pasatu duela. Askotariko lanak egin ditu,baina egilea euskalgintzarekin konprometituta egon da beti. Horren erakusgarri da zerkomunikabiderekineta zerartistarekin kolaboratu duen.

Animazioaren munduan, esate baterako, Fermin Muguruzarekin aritu zen Beramendi, Black Is Beltzaunibertsoan.Abeslari eta zinemagilearenproiektuaren berri izan zuenean, argi izan zuenparte hartu nahi zuela, eta harekin harremanetan ipini zen. Muguruzak esan zionmarrazkietarako jada dena lotua zuela, baina pare bat pertsonaiaren ahotsak bikoizteko norbait falta zuela. Birritan pentsatu gabe, marrazkilariak berak eman zien ahotsa. Black Is Beltza II: Ainhoa filmean, ordea,Expraik egindakoirudi batzuk ere agertu ziren. Hura eta Pepe Boada arduratu ziren filmaren pertsonaia estren diseinuak egiteaz.

Marrazkilariaren ibilbide luzearen lagin bat ikusgaidago Aieteko kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoan. Bertako ilustrazioei erreparatuta, estilo ugari aurki daitezke: zientzia fikzioaren ukitua dutenak, narratiboagoak,baita minimalistagoak ere. Baten bat aipatzekotan, IruñekoEl mono aldizkariaren 100. zenbakiaren azalerako egindakoa. Euskaldun askoren memorian gordea dagoen irudi baten tankera du:Xabiertxorena.1925ekoirudikapenhori XXI. mendera ekarri du marrazkilariak. Ixaka Lopez Mendizabalen irudian, Xabiertxo ageri da eserleku batean eserita,esku artean duela ilustrazio horibera azaltzat daukan liburua. Expraikjoan den mendeko ilustrazioaren funtsari eutsi zion—liburuaren azalean irudia errepikatzea—, baina tximino bat jarri zuen Xabiertxoren ordez, eta komun bateserlekuaren ordez.

Beste elementubat:ilustratzaileapolifazetikoa dela erakusten duen kutxatxo bat. Erakusketaren eskuinaldean dago, etadisko batzuk eta harmonika bat daude hartan. Beramendik instrumentu hori jotzen zuen Banda Batxoki musika taldean, eta taldeak grabatu zituen hiru diskoak daude tresnaren alboan.

Estilo bereizgarririk ez

Euskal Herrian eta munduan badira zenbait artista estilo bereizgarria dutenak;haien marrazkiak ikustean, berehala antzematen da zeinek eginak diren. Beramendiren ilustrazio eta diseinuetan, baina, hamaika estilo ikus daitezke, eta, nolako estiloaduengaldetzean, argi erantzun du: "Nik ongi pasatzeko marraztu izan dut txikitatik, eta testura egokitzen saiatzen naiz beti. Ez daukat estilo bereziki markaturik". Iruditzen zaio estilo oso markatua izatea "oso polita" delabaina, aldi berean, artista asko mugatu dezakeela.

Etorkizunari begira, buruan proiektu pertsonal andana du, baina esan du proiekziorik gabeko proiektuak direla. Duela zenbait urte, zortzi orduko lanaldiaamaitzean egiten zituen marrazkiak, lan estra ziren. Eta egun ere, gustuko lanak egiteko denbora falta zaio, esan duenez. Bestalde, teknologia berriei buruz ere badu zer esana. Exprairen ustez, horiekgeroz eta prekarioagoa egiten dute marrazkilariaren bizimodua, eta horren harira,mezu argi batdu irakurleentzat: "Adimen artifiziala albo batera utzi, eta euskal marrazkilariengan konfiantza izan behar dute". Aipatu du Euskal Herriko marrazkigileen jardunaordezkaezina dela, eta teknologia berrien erabileraren inguruan hausnartzeko gonbita egin du.

Egun komunikabideetarako tirak eta marrazkiak egiten dihardu, eta, besteak beste, BERRIAko udako narrazioak ilustratzen ditu. Harenweb orrianaukera dagohorien eta erakusketan dauden lan askoren berri izateko.

galerie d'images

joseba-beramendi-exprai-inigo-ruiz-foku

polo-konkistatuak

Polo konkistatuak

Uxua eta Irantzu Vides

ArteA2 (Zizur Nagusia, Nafarroa)

Du 22 Mai 2026
Au 06 Juin 2026

after-hopper

After Hopper

Jose Antonio Azpilikueta

Musée des Beaux-Arts de Bilbo (Bilbo, Bizkaia)

Du 04 Février 2026
Au 31 Mai 2026

bizi-min-bizi

Bizi-min-bizi

Miren Gonzalez Goikoetxea

Arteztu (Donostia, Gipuzkoa)

Du 29 Mai 2026
Au 18 Juillet 2026

bizirik-dirauten-izenak

Bizirik dirauten izenak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 28 Mai 2026

Ziga bilduma | Non: Iruñeko Civivox Pompelon. | Noiz arte: Abenduaren 31ra arte.

babeslekuak

Babeslekuak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 28 Mai 2026

Gernikako Bakearen Museoan Veronica Domingo artistak jarri duen erakusketan konturatu nintzen memoriaren zenbat ñabardura dauden ezkutatuta edo erdi itzalean. Horietako bat gerra zibilean erabilitako babeslekuena da.

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 22 Mai 2026

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).