artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Agaramontarren hiru obra aurkeztu dituzte Bonnat-Helleu museoan

Diane d'Andoinsen eta haren alabaren potreta da handiena. Antonio II.aren eta Leonor Orsaykoaren potretak ere aurkeztu dituzte. Ingresen 'Bainu hartzailea'-rekin batera, museoko obra enblematikoak izanen dira. Museoa azaroaren 27an irekiko dute.

agaramontarren-hiru-obra-aurkeztu-dituzte-bonnat-helleu-museoan
Agaramontarren potretak, Bonnat-Helleu museoan. GUILLAUME FAUVEAU

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 1 Septembre 2025

Jean Dominique IngresenBainu hartzaileaaurkeztu zuen Bonnat-Helleuko zuzendariak maiatzean, eta, orain, agaramontarren bildumakohiru lan presentatu ditu, museoa obren azken fasean sartua den honetan. Emozioa eta artea geroz eta gehiago juntatzen ari direla zehaztu du museoko zuzendariBarthelemy Etxegoien Glamak, eraikinaitxura ederra hartzen ari baita hala barnetik nola kanpotik.

Ehun egun falta dira irekitze ofizialeko. Azaroaren 27an irekiko dute museo berritua, eta bertako eskulangileak azken detaileak fintzen ari dira. Bertzeak bertze, Giandomenico Facchinaren mosaikoak berritzen ari dira museoaren "bihotzean", eta obrak kokatzeko erakusleihoak eta zurezko oinarriak ezartzen. Hamabortz urte iraun dute berritze lanek, eta museoak itxura berritua du barnetik: gela handiak eta argiak ditu, jatorrizko berinazko leihoak atxiki eta berritu baitituzte.

Gaineko aldeko gelarik argienean aurkeztu dituzte agaramontarren bildumako hiru potretak. Ez da kasualitatea argi ematea obra horien gainean, Baionako historian eta Nafarroako Erresuman agaramontarrak garrantzitsuak izan baitziren. Olivier Ribeton museokokontserbadore eta agaramontarretan adituakesplikatu du 1982an Antonio XIII.a duke agaramontarrak Baionako Herriko Etxeari eman zizkiola Bidaxuneko (Lapurdi) etxeko margolanguziak. Ehunmargolan horietatik hamar emanen dituzte Bonnat-Helleu museoan.

Hiru aurkeztu behar, etagarrantzitsuenak eman dituzteargitan, Etxegoienek erran duenez. Gaineko gelaren erdigunean, obrarik handiena eman dute:Diane d'Andoinsen eta haren alaba Katalina II.arenerretratua. D'Andoins Gixuneko (Lapurdi)kondesa izan zen, eta Filiberto Agaramontekoa Baionako gobernadorearekin ezkondu zen. Antonio II.a lehen dukeagaramontarraren ama izan zen, baita Katalina II.ena ere, zeina erretratuan irudikatua den. Margolana Sofonisba Anguissolak egin zuen, 1565 inguruan. Izan ere, Anguissolak bertze hainbat erretratu egin zituen, eta, bertzeak bertze, Joana Portugalgoarena, baita Ana Austriakoarena ere. Bertze erretratu horietan ageri direnak bezalaxe, D'Andoins ere Espainiako moldean beztitua da,Ribetonek zehaztu duenez; gehitu du D'Andoinsen potreta Isabel Borboikoarenarekin konpara daitekeela, janzteko erari dagokionez.

Haren ezkerrean, Antonio II.a semearen portreta aurkeztu dute, zeina zaldiz ageri den. Pedro de Moyak tindatu zuen lehen duke agaramontarra. Eskuineko obrarekin bukatu du azalpena Ribetonek: Leonor Orsaykoaren potreta ikus daiteke; 1825eanThomas Lawrencek tindatua.

Obra garrantzitsuak dira aurkezturikoak, Baionako eta inguruko historiaren lekuko baitira. Museoko obra enblematikoak izanen dira,Bainu hartzailea-rekinetaEuropako bertze margolanekinbatera.Hala nolaGoya, Lawrence, Reynolds eta Constable artisten artelanak ereizanen dira museoan.

Hamabi asteko "kofoina"

Museoak Leon Bonnaten izena du, baina baitaPaul Helleurena ere. Agaramontarren obrak ez ezik, Helleu gela erakutsi du zuzendariak. Berina handi bat du sabaian, eta bertan aurkeztuko dituzte obra franko:horixe da"izarra" museoko gelen artean, gaineko parteko galeriarekin batera. Han bukatu dute obren aurkezpena, berinatik sartu argiak anpoilarik gabeko paretetako azken hari biluziengainean jotzen zuelarik.

Etxegoienek gehitu du Baionaezin delaulertu Bonnat-Helleu museorik gabe, BilboGuggenheimikgabe ulertu ez daitekeen bezala, bertzeak bertze. Beraz, lurraldean ontsa kokatzen da museoa, eta urrunago ere joan da zuzendaria,uste baitu Bonnat-Helleudela Paris eta Madril artean dagoen museorik aberatsena: "Espero dut museoak oihartzuna izanen duela bai Parisen eta Madrilenartean eta baiharatago, biziki aberatsa baita".

Azaroaren 27an ireki ahal izateko, 1.300 obrak museoan kokatzea falta da oraino. Zeregin hori betetzeko, puntako enpresak deitu dituzte, museoa kasik hamabortz urtez hetsia izan ondotik. Heldu diren asteetan hainbat langile eta aditu ibiliko dira museoan obrak kokatzen. Etxegoienek kontatu du mila esku dituztela baina denbora guti: "Bonnat-Helleukofoin bat izanen da heldu diren asteetan, Louvreko zuzendari Laurence Des Carsekin estreinaldia ahalik eta ongien egin ahal izateko".


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).