artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte batetik deia

Uharteak amestu gintuen | Artista: Juana Cima. | Non: La Taller, Bilbo. | Noiz arte: Abenduaren 5era arte.

uharte-batetik-deia
Juana Cima artistaren lanak Bilboko La Taller gunean. LA TALLER

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 19 Novembre 2025

Aste honetan Juana Cimak La Tallerren egin duen Uharteak amestu gintuen erakusketara joan naiz, eta hasi aurretik ohartarazpena egin behar dut: honako kritika hau, kritikak historikoki bikainki egiten jakin izan duen bezala —baina publikoki maiz adierazi gabe—, hari bultzada emateko asmo zintzoz egin dela aitortzen dut, kontzienteki, besterik gabe, jakin dezazun.

Belaunaldi gazteagokoak garenon artean, nekez izango da seguruenik Cimaren lana ezagutzen duenik. Azken urteetan han-hemenka taldeko erakusketaren batean parte hartu izan duen arren, bere azken banakoa 90ekohamarkadan egin ostean artearen esparrutik urruntzeko erabaki gogorra hartu baitzuen hautu kontzientez. Halako erabakiak hartu behar izatea ezaguna da emakumezko artista askorentzat, artearen esparrua bortitza izanik, haientzat are gehiago izan ohi baita. Eta ranking honetan, Juana Cimak lehenengo postuetan egoteko aukera handiak zituen: emakumezkoa izateaz gainbollera baita; arte sistemaren ozeano beltzaren erdian, uharte bat.

Esan daiteke uhartearen izateak zeharkatzen duela artistaren identitatea; bakartua izatearen zioak, baina baita inguratzen duen itsasoaren indarrak ere. Eta hori agerikoa da erakusketan. Zuri-beltzeko tintak dira gehienak, horman esekita ageri direnak. Arte esparrutik behin betiko urruntzeko erabakia hartu ostekoak dira; artistak berarentzat egindakoak. Eta hori ere agerikoa da. Bestelako helbururik gabe, zuri-beltzaren eskuragarritasun, erraztasun, berehalakotasun eta soiltasunean eginak dira, bere barne irrika eta fantasiarik intimoenak irudikatuz: maitasunaren gozotasuna eta berotasuna; partekatzearen samurtasuna eta beharra; sexuaren pasioa eta jolasa. Eta horrekinguztiarekin nola egon, nola bizi iradokitzen dute, libreki espresatzeko, libreki bollera izateko trabak eta arantzak besterik izan ez dituztenean —berak eta bere bikotekideak—. Biak ala biakuharte izan direnean; Mediterraneo klasikoko uretan agian, Saforen alboan, behi mitologikoen artean sugezko hatzetatik eta bular irmoetatik ura edo esnea igorriz. Edo Kariben, bere jaioterritik gertu, euren gisako uharte gehiagorekin artxipelago bat osatuz eta lasai, egonean, azal eta buru gainetan palmondoak jaiotzen zaizkielarik, lur bihurtuz.

Han edo hor, baina ez hemen. Cimak, lan pertsonal honetan, erreala zen harreman hura proiektatzeko aske izan zitezkeen fikziozko espazioak sortu zituen gizarte patriarkal honekiko bakartuta, edo behintzat, ingurune zehatz batetik kanpo kokaturikoak; baina bereak zirenak, traba eta arantzarik gabekoak.

Pribatua dena politikoa dela aspaldi ikasia dugu; eta beraz, intimoa dena ere ezin esan politikoa ez denik. Hau begi bistakoa bada ere, Cimaren erakusketa honetan ezin ezkutagarria bilakatzen da. Bere bizipen pertsonaletan oinarritutako artelanak badira ere, bere tintetako protagonistek ez dituzte hazpegi identifikagarriak, ideia, kontzeptu eta partekatutako esperientzia unibertsal bilakatzen direlarik ondorioz. Eta horiek,espazio publikoan ikusgarri jarriaz, adierazpen politiko garbi bilakatzen dira.

Artearen historian hainbat eta hainbat ikonografia zehaztu izan dira, genero rolen performatibitatean eragin zuzena izan dutenak. Hauek feminismotik aztertuak eta kritikatuak izan dira, ikonografia eta iruditeria berrien beharra eta garrantzia aldarrikatuz; bai nazioartean baina baita bertan ere. Eta iruditeria berri honen eraikuntzan ezinbestekoa da baztertuak izan diren izate mota, esperientzia eta identitate guztiei ahotsa eta lekua ematea. Eta zalantzarik gabe horretan kokatzen da Cimaren erakusketa hau, eta haren garrantzia eta beharra: euskal arte testuinguruan apenas lekurik izan duen identitate eta esperientzia lesbikoan oinarritutako iruditeriaoso modu ausart, gordin eta zintzoan aurkeztean.

Horretarako, ordea,hainbeste urtezartistaren intimitatearen babesean gordailua izan duten irudi hauek atera eta bistaratzeko pausoa eman ahal izateko, beharrezkoak dira talaiak, babes gotorlekuak, espazio seguruak eta zaintzaileak; justizia sozialaren barruan arriskatzeko prest daudenak; hauek ere irlak. Eta horretan, La Tallerri ere bere egitekoa aitortu beharzaio.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).