artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskal paisaiak Erromantizismotik gerraostera

1861etik 1996ra bitarte margotutako 50 artelan bildu dituzte Arabako Arte Ederren Museoan. Paisaia genero gisa hartu, eta euskal margolanetan nola garatu den aztertu dute. 'Hurbileko paisaiak' izena du erakusketak, eta apirilera arte izango da ikusgai.

euskal-paisaiak-erromantizismotik-gerraostera
Hurbileko paisaiak erakusketa, Arabako Arte Ederren Museoan. ANDONI CANELLADA / FOKU

Maddi Iturriotz Alkorta [BERRIA.eus]
| 27 Novembre 2025

Gorde-gordeak zeuzkaten lanak argitara atera, eta paisaiaz josi dute Arabako Arte Ederren Museoa.Hurbileko paisaiak izeneko erakusketa dago ikusgai urriaren hondarretik. Museoaren bildumatik ateratako ia 50 lan hautatudituzte,39 artistarenak, eta bistan jarri: 1861ekoa da zaharrena, eta1996koa berriena. Hala, artelanek agerian uzten dute epehorretan euskal paisaiek izan zuten bilakabidea, ezinbestean. Museoaren arduradun Sara Gonzalez de Aspuruk azaldu duenez, erakusketaren izenburukohurbilhitzak geografiari egiten dio erreferentzia, hain justu, baina baita memoriari ere:"Gure bizipenekin oso lotuta daudenpaisaiak dira".

Gonzalez de Aspuruk kontatu duenez, paisaia beste gai batzuen atze oihala zen Erromantizismoa iritsi arte, baina,XIX. mendean, autonomia hartu zuen:genero gisa ere hartu ziren paisaiak aurrerantzean.Ordukoartistak paisaiak erabili zituzteneuren emozio eta beldurrak adierazteko.

Arduradunaren hitzetan, "helburu didaktikoei so" egituratu dute erakusketa. Kronologia da ardatz nagusia. Lehenengo atalaren izenaXIX. mendearen bigarren erdiko pintura: Akademizismotik inpresionismorada, eta bertan aurki daitezke erakusketako obrarik zaharrenak. Atal horretakoada, esaterako, Jose Angel SaezenGasteizko kartzelalana (1861), erakusketako zaharrena. Gonzalez de Aspuru: "Bake kalean zegoen kartzelaren errepresentazio oso neoklasikoa da. Autoreak garrantzia eman zien marrazketari eta arkitekturari, eta, figura batzuen bitartez, paisaia humanizatu zuen".

Ez sinetsi dena

Saezen lanetik hurbil dago Albert Joseph Franke artista prusiarrak egindakoGasteizko Plaza Zaharraren ikuspegia(1885-1887) margolana, gelaberean. Arduradunakazaldu duenez, garai hartan, hau da, Erromantizismoan,modan zegoen "hegoaldeko herrialdeak" bisitatzea eta exotikotzat jotzenziren eszena piktorikoak bilatzea. Eta, beraz,joera horren isla eman lezakeFrankeren obrak, baina, orobat, bada hipotesi hori zalantzan jartzen duen ñabardurarik ere artelan horretan.Gonzalezek aitortu du "akaso" artista ez zela etorri Arabako hiriburura.Izan ere,margolanaren atzealdean San Miguel eliza eta Andre Maria Zuriaren irudia nabarmentzen dira, baina aurrealdean ageri diren jantziak eta animalien zakutoakEspainiako hegoaldekoen airea dute, azaldu dutenez.

Gerra Zibilera arteko tradizioa eta abangoardia paisaietan izeneko atala, bigarrena, erakusketaren erdiko korridorean ipini dute. Bertan, besteak beste, Gasteizen garrantzitsuak izan diren bi margolariren artelanak jarri dituzte: Fernando Amarikarenak eta Pablo Urangarenak. Lehenengoaren margolanei erreparatuta, Gasteizko eta Arabako beste zenbait tokiri eskainitakoak bildu dituzte. Urangaren lanen artean, berriz, Gipuzkoako herrien irudikapenaknagusitzen dira.

36ko gerraren eraginei so egiten die erakusketaren azken atalak: Gerra ostean sortutako agertoki berria. Gerraren garaian, artista batzuek erbestera joan behar izan zuten, eta beste batzuk bertan geratu ziren, baina zentsuraren pean, eta, hain zuzen, batzuen eta besteen arteko aldeak ikus daitezke hautaketa horretan. Ordura arteko tradizioa alboratu eta beste bide batzuk urratu zituzten zenbait artistaren lanakjaso dituzte atal horretan: MenchuGalenOiartzungo lorategia (1960-1969),Jesus ApellanizenZarauzko paisaia(1947)eta haren seme Andres ApellanizenLarraintzarren paisaia(1996), besteak beste. Azken hori da erakusketan ikusgai dagoen lanik berriena.

Erakusketaapirilaren 12ra arte egongo da ikusgai.

hurbileko-paisaiak

Hurbileko paisaiak

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Du 31 Octobre 2025
Au 12 Avril 2026


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

muskoko

Muskoko

Leyre Arraiza

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

craindre-et-admirer

Craindre et admirer

Ramon Ruiz Cabestany

tTok (Uztaritze, Lapurdi)

Du 22 Mai 2026
Au 09 Juillet 2026

david-hockney-88-urterekin-hil-da

David Hockney 88 urterekin hil da

| 12 Juin 2026

Ekainaren 12 honetan iragarritako Artista britainiarraren heriotzak pintura, argazkigintza, irudi inprimatu eta ukipen-pantailen arteko zatiketak gutxitan kontuan hartu dituen ibilbideari amaiera eman dio.

san-telmo-museoak-baltzune-eta-p-003687-obrak-aurkezten-ditu

San Telmo Museoak Baltzune eta P-003687 obrak aurkezten ditu

| 12 Juin 2026

Tractora Koop. E.-ko kide diren Usue Arrieta Otaolaren Baltzune eta Ainara Elgoibarren P-003687 obrak 2026ko ekainaren 11tik aurrera urtebetez museoko dorreoian eta elizan ikusgai izango dira Museo Bikoitza programaren barruan.

louvre

Louvre

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 11 Juin 2026

Louvre museoko langileak greban omen daude. Xalbat Alzugarai [Berria egunkariko] kazetariak argitaratutako erreportaje luzean ondo baino hobeto deskribatu zuen munduko museo handienetako baten egoera penagarria.

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).