artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artiumek Ama ikasketa zentroa sortu du, arte garaikidearen ikerketarako eta pentsamendu kritikorako gunea

"Ezagutza sortzeko eta hura etengabe berrikusteko" gune bat izango da, eta praktika artistikoak, ikerketa prozesuak eta ezagutzaren ekoizpena uztartuko dituzte bertan. Besteak beste, hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte urte osoan.

artiumek-ama-ikasketa-zentroa-sortu-du-arte-garaikidearen-ikerketarako-eta-pentsamendu-kritikorako-gunea
Arantza Santestebanek eta Catalina Lozanok aurkeztu dute Ama zentroa, gaur, Artium museoan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 30 Janvier 2026

Artium Museoak Ama ikasketa zentroa sortu du, arte garaikideaz "modu kritikoan pentsatzeko, ikertzeko eta hausnartzeko" gunea. Museoko erakusketekin lotura estua izango du espazio berriak, baina hortik harago ere joko du, eta praktika artistikoak, ikerketa prozesuak eta ezagutzaren ekoizpena elkarrizketan jartzea izango du helburu. "Ezagutza sortzeko eta hura etengabe berrikusteko" gune bat izango da, Catalina Lozano museoko komisarioak esplikatu duenez, eta arte garaikidearen inguruko pentsamendua "modu kolektiboan" eraikitzeko bokazio argia izango du.

Museoan orain arte garatu diren programa publikoak "egituratzeko" eta haiei forma "zehatzagoa" emateko sortu dute egitasmoa. Lozanok azaldutakoaren arabera, praktika artistikoek, ikerketa prozesuek eta ezagutzaren ekoizpenak leku komun bat izango dute zentro berrian, eta jakintzaren transmisioa eta lankidetzarako ikerketa moldeen aktibazioa izango ditu xede. Molde horiek, Lozanoren hitzetan, "disruptiboak" izan daitezke batzuetan, baina "ezinbestekoak" dira gaur egungo arte praktikak ulertzeko.

Urtean zehar, ia hilero, jarduerak eskainiko dituzte Artium museoan bertan. Aurtengo programa hiru ikerketa ildotan oinarritu dute: lehena, memoria, irudia eta irudimen politikoa; bigarrena, "komuna den hori" bizitzeko moduak; eta, hirugarrena, arte garaikidearen ekoizpen, idazketa eta kritika prozesuak. Zentroak museoaren baliabideekin, bildumarekin eta erakusketarekin elkarrizketan jardungo du, baina museotik harago ere zabalduko du egitaraua.

Horretarako, kanpoko eragileekin lankidetza sare bat aktibatuko dute, eta tokiko zein nazioarteko artista, ikertzaile, komisario, idazle eta erakunde kultural eta akademikoekin harremanak sendotuko dituzte. "Guretzat garrantzitsua da espazio bat sortzea jakintza akademikoak, praktika artistikoak eta testuinguru jakinetan sortutako ezagutzak uztartzeko", azaldu du Arantza Santesteban Artiumeko Ikerketaren eta Programa Publikoen komisarioak.

Lurra, memoria eta prozesuak

Oraingoz, martxora bitarteko jardueren berri eman dute. Lehenengoa bihar eta etzi egingo dute, eta Honako lur hura habitatzeko moduak izenburupean garatuko. Marwa Arsanios artistaren Lurrak ez du jaberik izango erakusketa izango du abiapuntu, eta lurra banatzeko, bereganatzeko eta erauzteko politikei buruzko gogoeta zabaltzea du helburu. Hitzaldien eta lantegien bidez, Ekialde Hurbileko eta Hego Ameriketako hainbat testuingurutako esperientziak eta tokiko errealitateak jarriko dituzte mahai gainean.

Programa horretan parte hartuko dute Arsaniosek berak, Nader Koochaki eta Kimia Kamvari artistek, Leire Bergara komisarioak eta Françoise Verges idazle eta pentsalari feministak. Jarduera guztiak irekiak izango dira, tokia bete arte. Pasainaje kolektiboak eskainiko duen tailerrerako, berriz, aldez aurretik eman behar da izena.

Otsailean helduko diote memoriaren gaiari, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakarien 50. urtemuga ardatz hartuta. Memoria taupariak: memoriaren euskarriak lelopean ondu dute egitaraua, eta "memoriaren formei buruzko gogoeta kolektiboa" sustatzea izango du xede, Santestebanek jakinarazi duenez. "Asmoa da aztertzea nola praktika artistikoek, irudiek eta kontakizunek iragana eraikitzen duten, eta, aldi berean, beste orain batzuk eta etorkizun posibleak irudikatzeko aukerak irekitzen dituzten". Otsailaren 26tik 28ra bitarte hitzaldiak eta tailerrak egingo dituzte, hainbat aditu eta eragilerekin: besteak beste, Carolina Cappa, German Labrador, Paco Ferrandiz, Maria Roson, Martxoaren 3ko biktimen elkartea eta Nerea Lekuona izango dira.

Hirugarren ekitaldia martxorako aurreikusi dute, eta Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean erakusketa kolektiboa hartuko duteabiapuntu gisa —urtarrilaren 16an zabaldu zuten erakusketa Artiumen—. Arte garaikidea kritikatzeko prozesuen inguruan elkarrizketan ariko dira, besteak beste, Ana Pi koreografoa eta Louidgi Bektrame artista. Programa martxoaren 12tik 14ra garatuko dute.

Irudiarekin eta memoriarekin lotutako gaiei ez ezik, ikasketa zentroak beste eztabaida batzuei ere helduko die aurten. Adibidez, maiatzean eta ekainean "elkarrekin bizitzeko moduez eta horien ondorioez" gogoeta egingo dute, eta zaintza politikak eta arteak bestelako bizikidetza moduak irudikatzeko duten gaitasuna hizpide hartuko. Urrian eta abenduan, berriz, artea egiteko, kontatzeko eta pentsatzeko egungo moduei buruz hausnartzeko beta hartuko dute.


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).