artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Jon Gorospe: "Hiriak erakartzen nau, bertan pilatzen direlako gure bizimoduaren tentsioak"

Gorospek jolas parke erraldoi baten modura irudikatzen ditu hiriak, eta eraikinekin eta arkitekturarekin jostatzeko tresnatzat dauka argazki kamera. Martxoan Donostiako Tabakaleran erakutsiko ditu azken hamarkadan egindako lanik esanguratsuenak.

jon-gorospe-hiriak-erakartzen-nau-bertan-pilatzen-direlako-gure-bizimoduaren-tentsioak
Jon Gorospe argazkilaria. JON GOROSPE

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 14 Février 2026

Hirietako paisaiaren behatzaile da Jon Gorospe argazkilaria (Gasteiz, 1986). Bizimoduaren testigantzei eta gizakiaren eraginaren arrastoei arreta jartzen die, eta, sormena bidaide, azterketa urbanoadu bere ofizioaren ardatz. Gaur egun, Oslo du bizileku, eta bertan lantzen ditu bere proiektuak. Ibilbide oparoa du, eta erakusketa andana antolatu du han eta hemen. Joan den astean, Madrilen izan ziren ikusgai haren lanetako batzuk, Morphogenesis erakusketa kolektiboan, eta martxoan helduko dira Donostiako Tabakalerara.

Modu autodidaktikoan ekin zenion argazkilaritzari, eta, urteak igaro ahala, esperientzia ogibide bilakatu zenuen. Nolakoa izan da bidea?

Bidaia polita izan da. Instintuak bultzatu ninduen argazki kamera bat hartzera, eta autodidakta izan nintzen hasieran. Plan handirik gabe ekin nion bideari; kamera hartu, argazkiak atera eta esperimentatu egiten nuen. Gero eta gehiago interesatzen zitzaidan argazkilaritzaren mundua, eta tailerretan eta formakuntza saioetan parte hartzen hasi nintzen. Nire trebakuntzan beti funtsezkoak izan dira elkarteak, kolektiboak eta herri mailako dinamikak. Araba Argazki Elkartean, adibidez, gauza asko egiten genituen— tailerrak, erakusketak, topaketak...—, eta hor konturatu nintzen zein garrantzitsua den oinarri bat izatea sorkuntzarako eta ikuspegia lantzeko.

Noiz ohartu zinen zure argazkiek diskurtso propioa zutela?

Ez da egun batetik bestera gertatzen den zerbait: ez dago sari bat jasotzeagatik edo beka bat lortzeagatik profesional bilakatzen zaren momentu bat. Gradualki lortzen da hori, apurka-apurka. Gogoan dut duela 11 urte Norvegiara joan nintzela etaastean egun bat gordetzen nuela sorkuntza pertsonalerako, eta, denborarekin, egun horiek gero eta gehiago dira astean. Orain, lana eta sormen proiektuak batera doaz, eta nire ahotsa argiago entzuten da.

Bada zure ibilbidean mugarri izan den proiekturik?

Bai, Environments proiektua. Gasteizko Montehermoson erakutsi nuen lehen aldiz, eta orduan hasi nintzen nire interesetatik sortzen, nire tonua erabiliz. Proiektu horri esker, nazioarteko erakusketetan parte hartu nuen, eta hainbat sari eskuratu; nire ibilbidearen hasiera moduko bat izan zen hura.

Hiria funtsezkoa da zure lanean. Gaur egungo paisaia urbanoetatik zer egiten zaizu erakargarri?

Hiria argazkilaritza baino lehen iritsi zen nire bizitzara. Gasteizko skate parke batean eman nuen haurtzaroa, eta, kalean patinatzen duzunean, hiria jolas parke erraldoi gisa irudikatzen duzu. Gaur egun, gauza bera egiten dut, baina kamerarekin. Hiriak erakartzen nau, bertan pilatzen direlako gure bizimoduaren tentsioak: migrazioak, dentsitatea, onurak eta arazoak. Nire asmoa ez da erantzunak ematea, ezpada analisi bat egitea. Argazkilaritza gune horiek eta haien ezaugarri globalak aztertzeko tresna bat da.

Globalizazioaren ondoriozpaisaia urbanoak homogeneizatu egin direla esan izan duzu. Ideia horrek zer toki du zure irudietan?

Arkitektura motajakin batean jartzen dut arreta: edozein hiri handitan errepikatzen diren eraikin horietan. Hong Kongen, Londresen edo New Yorken egon, antzeko paisaiak aurkitzen ditut. Gaur egungo arkitekturak gehiago hitz egiten du eraiki den garaiari buruz, eraiki den lekuari buruz baino. Horrek zer pentsatua ematen dit, eta artearen bidez ikusleari galdera batzuk egiteko aukera ematen dit: Nola birgaitu eremu horiek? Nola sentitu gara bertan? Eta zer galdetu diezaiokegu hiriari?

Zure argazkietan oso gutxitan agertzen da gizakia modu esplizituan, baina haren presentzia etengabe sumatzen da.

Ez zait interesatzen pertsona konkretu baten istorioa kontatzea; gizarte modura uzten ditugun arrasto horiek erakartzen naute. Nire lanetan gizakia presente dago, baina zeharka: espazioan, diseinuan edo haren erabileran sumatu daiteke. Gure arteko interakzioak, jarrerasozialak eta hirian gizakiok utzitako arrastoak interesatzen zaizkit.

Intuizioak zer-nolako pisua du begirada horretan?

Hasieran, handia. Kalera irteten naizenean, emozioei jarraitzen diet, eta gerorako uzten ditut arrazoiak eta teoriak. Intuizioak gidatzen du hasiera, eta gero dator egituraketa. Urteetan pilatutako irudiak aztertzen hasten naizenean agertzen dira errepikatzen diren patroiak, eta hor ekiten diot ikerketa sakonago bati: irakurri, idatzi, eta testuingurua eraikitzen dut.Prozesu hori lagungarria da nire interesei eta hiriko patroiei buruzko kontzientzia hartzeko.

Sormen prozesua, beraz, ia automatikoa da.

Neure burua ezagutuz joan naizen heinean, serie batek beste batera eraman nau. Adibidez, duela urte batzuk arkitektura oldarkorraren edo defentsa arkitekturaren ideiarekin aritu nintzen lanean, hau da, eremu publikoetan besteak beste jendea eseri ez dadin eta festarik egin ez dadin ezartzen dituzten egitura garaikideekin. Hortik aurrera, ia modu automatikoan, hiriko espazio tartekatuetan etxebizitza efimeroak eraikitzen dituztenengan hasi nintzen jartzen interesa. Nolabait, gauza batek bestea ekarri ohi du, aurrez intuizioa landu dudalako.

Ankaria Photo-k saritutako proiektuak biltzen dituen Morphogenesis erakusketa kolektiboan parte hartu berri duzu Madrilgo Argen aretoan. Berezia da zure obrak beste artista batzuen lanekin batera egotea?

Plazer handia da. Eta. gainera, niretzat pozgarria da ikustea nolaesparru pribatu edo enpresarialetikbadiren artearekiko eta artistekiko sentsibilitatea duten fundazioak.

Euskal Herrian noiz egongo da zure lana ikusteko aukera?

Martxoan,Urban Morphologies erakusketa irekiko dut Donostiako Tabakaleran: azken hamarkadako lanak bilduko ditu, atzera begirako gisako bat izango da, eta katalogo liburu bat ere aterako dut. Nire ibilbideko erakusketarik handiena izango da, eta ikusleari hiriaren memoria eta globalizazioaren eragina modu bisual eta kontzeptual batean ikusteko aukera emango dio.

Baduzu bestelako proiekturik buruan?

Bruselan lan egitea interesatzen zait. Europa sinbolo gisa ikusten dut, haren identitate krisia eta guzti, eta Brusela etengabeko berreraikuntzan dagoen hiri batda. Hiriaren eraldaketa eta Europa bera berriz pentsatzeko beharra modu paraleloan ikusten ditut, eta nire intuizioak esaten dit badagoela hor kontatzeko zerbait: hiriaren eta gizartearen birdefinizioaz ari naiz, gure garaiko egoeraren interpretazio artistikoaz.

urban-morphologies

Urban Morphologies

Jon Gorospe

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 27 Mars 2026
Au 28 Juin 2026


bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Septembre 2026
Au 23 Octobre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).