artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Izaera iraultzaileak baztertua

Nicolas Tarkhoff margolariaren zortzi artelan jarri dituzte lehen aldiz ikusgai Arabako Arte Ederren Museoan. Pintzelkada zatikatuak eta kolorearen erabilera bizia ditu bereizgarri haren obrak

izaera-iraultzaileak-baztertua
Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatua eta Sara Gonzalez Arabako Arte Ederren Museoko arduraduna, erakusketaren aurkezpenean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 2 Mars 2023

Besteak beste, Vincent van Gogh eta Paul Cezannerekin erakutsi zituen bere obrak Nicolas Tarkhoff margolariak (Mosku, 1871-Orsay, Frantzia, 1930) XX. mendearen hasieran, Parisen. Etorkizun oparoko abangoardiako artista bazirudien ere, kale gorrian hil zen azkenean, eta 30 urte baino gehiago igaro ziren Oscar Ghez bildumagileak haren lanari balioa eman zion arte. Tubacex enpresak obretako batzuk erosi zizkion Ghezi, baina Arabako Foru Aldundiarekin zituen zerga zorrak ordaintzeko erabili zituen. Hau da, dirua eman beharrean, artelanak emanez kitatu zuen zorra. Arte Ederren Museoak 1995ean eskuratu zituen lanak, eta, orain, ikusgai izango dira lehen aldiz, urriaren 15era arte.

Zortzi dira guztira erakusketa osatzen duten artelanak, eta artistaren etapa desberdinak irudikatzen dituzte. Areto txiki batean ikus daitezke zortziak, eta kolorez betetzen dituzte museoko horma zuriak. Tarkhoffek egindako lana ez zen ezaguna aurretik, eta, beraz, erakusketa prestatzea ez da erraza izan: datu biografikoak eta obren xehetasunak falta ziren. Horregatik erabaki zuen museoak Les Amis de Nicolas Tarkhoff (Nicolas Tarkhoffen Lagunak) elkartearekin harremanetan jartzea —2014an sortu zen talde hori—. "Asko lagundu ziguten. Koadroetan agertzen diren pertsonaietako batzuk nor diren jakin ahal izan dugu haiei esker", azaldu du Sara Gonzalez de Aspuru museoko arduradunak.

Moskutik Parisera

Tarkhoffen ibilbide artistikoa, zehazki, ez zen batere estatikoa izan. "Moskun jaio zen; gurasoak merkatari aberatsak ziren, baina hark txikitatik jakin zuen margolari izan nahi zuela". 8 urterekin, ordea, umezurtz geratu zen, eta, gerora, soldaduska egin behar izan zuen. Amaitu ondoren, tren konpainia batean egin zuen lan, baina, 23 urtetan, Moskuko Pintura, Eskultura eta Arkitektura Eskolan sartzea lortu zuen. "Ez zuen asko iraun: bere izaera iraultzaileagatik bota zuten". Handik gutxira, Konstantin Alekseievitx Korovin margolaria ezagutu zuen, eta hark, 1897an, aukera eman zion Moskuko Arte Ederren Lagunen Elkartearen XVII. erakusketan parte hartzeko. Urtebete geroago, Parisera alde egitea erabaki zuen.

"Paris zen garaiko artearen aldaketen zentroa. Hab bizi ziren Paul Gauguin eta Tarkhoffek miresten zituen beste asko". Marrazketa teknikoa hobetzeko formakuntza laburra jaso zuen Julian akademian, baina ikasitakoa ez zitzaion gustatu; tradizionalegia zen. "Koloreak gogoko zituen, eta Van Gogh, Cezanne eta Gauguinen obretatik ikasi zuen". Margolariaren lehen etapa izan zen hori, eta Parisko kaleak eta bulebarrak margotu zituen gehienbat. Erakusketako Sena eta Notre Dame gauez obran (1901-1904), adibidez, Sena ibaiaren ertza irudikatu zuen, gauez, eta Notre Dame atzealdean. Pintzelkadak zatikatuta daude, eta koloreek Van Goghen Gau izartsua (1889) ekartzen dute gogora.

1905ean Yvonne Deltreilekin ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituen harekin. Parisko atmosfera urbanoa irudikatzeari utzi zion orduan, eta bestelako gaiei heldu. "Eszenak intimistagoak bilakatu ziren; seme-alabak eta natura hilak margotzen hasi zen batez ere". Arte Ederren Museoko erakusketan, seme-alabak umeak zireneko hiru erretratu daude: Sehaska gorrian lo egiten duen umea (1905), Gorputz gorriko emakumea eta haur ilehoria (1906) eta Neska etzanda (1918).

Bestalde, Natura hila barazkiekin (1905) natura hila ikus daiteke, baita haien artean nahiko desberdinak diren lore sorten bi koadro ere: Daliak loreontzi urdin batean (1905) eta Udaberriko lore sorta (1905). Lehenengoan, kolore urdin ilunak gailentzen dira, eta, bigarrenean, berriz, gorriek eta tonu epelek hartzen dute garrantzia. Pintzelkadaren mugimendua lan guztien bereizgarri da.

Tarkhoffen gainbehera

Urte horiek izan ziren Tarkhoffen urrezko garaia, 1906an gain behera hasi zen arte. "Ambroise Vollard arte merkatari eta galeristarekin desadostasun ekonomikoak izan zituen, eta harremana hautsi zuten". 1910ean, azken erakusketa ospetsua egin zuen San Petersburgon (Errusia), eta, urtebete geroago, Orsayra joan zen bizitzera. Horrek Paristik eta hango zirkulu artistikotik urrundu zuen. Urriko Iraultzarekin lerrokatu zenean, gainera, lagun errusiarrek baztertu egin zuten. "Bat-batean, bakardadean murgildurik ikusi zuen bere burua".

Egoera horrek naturara hurbildu zuen, eta paisaia naturalistak margotzen hasi zen. Paisaia zuhaitz loredunarekin (1912-1920) da erakusketan ikus daitekeen paisaia bakarra. Abstrakziora hurbiltzen da lan hori, eta loratzen ari den zuhaitz bat irudikatzen du. Formak baino gehiago, mugimendua bereizten da, eta erabili zituen kolore biziek ematen dute arreta, bereziki. "Garai hartan, Parisen hasi berria zen abstrakziorako joera, baina Tarkhoff ez zegoen han", esan du Gonzalez de Aspuruk. "Aurretik ikasi zuen guztiagatik garatu zituen garaiko teknika berritzaileak".

1930ean hil zen Tarkhoff, miseria gorrian. Urte horretan bertan antolatu zuen Parisko Udazkeneko Aretoak hura omentzeko erakusketa bat. 1960ko hamarkadara arte ez zen besterik egon. Oscar Ghezek zuzenean erosi zizkion margolariaren familiari haren obrak, eta nazioarteko erakusketak prestatu zituen horiekin. 1968an, Genevako (Suitza) Petit Palais museoa ireki zuenean, atal monografiko bat eskaini zion margolariari. AEBetara, Errusiara, Frantziara eta Espainiara ere eraman zituen obrak. "Nazioarteko ateak ireki zizkiguten bildumen artean lehenengoetako bat izan zen", azpimarratu du Ana del Val Arabako Kultura eta Kirol diputatuak.


calima-express

Calima Express

Juf

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 19 Septembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 Juin 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 Juin 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).