artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artelekuren artxiboa eta CM2 espazioarena gehitu ditu bere funts dokumentaletara Artiumek

Artelekuri lotutako Ricardo Iriarteren artxiboa funtsezko multzoa da Euskal Herriko jardun artistiko garaikideen memoria bisuala osatzeko. CM2 espazioaren artxiboak, bere aldetik, espazio hark 90ko hamarkadaren lehen erdian Gasteizen izandako jarduera bizia biltzen du.

artelekuren-artxiboa-eta-cm2-espazioarena-gehitu-ditu-bere-funts-dokumentaletara-artiumek
Arelekuko lantegietako bat. Ricardo Iriarte.

| 13 Avril 2026

Artium Museoak bere helburuen artean du Bildumari eta museoaren programei loturiko artisten dokumentu-ondarea kontserbatzea. Artxibo eta funts dokumentalek osagai dituzte artistek eta kultura-eragileek beren jarduera profesionalean zehar sortutako materialak, eta, hala, haien ibilbideak eta Euskal Herrian arte garaikidearen eremuari egindako ekarpenak dokumentatzen dituzten material multzo antolatuak dira. Horietan jasota daude artisten lanaren memoria eta lan hori ahalbidetu duten prozesu, ideia eta erlazioak. Aztertu, katalogatu eta digitalizatu ondoren, funts horiek espezialisten esku jartzen dira, ikerketa eta prestakuntza proiektuen garapena bultzatzeko, eta museoaren erabiltzaileen artean eskatzen duen orori eskaintzen zaizkie. Hala, Dokumentazio Zentroaren lana funtsezkoa da erakundearen proiektu orokorrean, bai ondare publikoa eta azken 70 urteetako artearen testuinguruaren memoria gordetzeko konpromisoa duelako, bai bere programei eta bildumari lotuta egiten duen lan zientifikoagatik.

Dokumentazio Zentroa bilakaera prozesu etengabean dago. Bi artxibo berri jaso ditu dohaintzan, gaur goizean aurkeztuko direnak, eta bat egingo dute lehendik dauden funts dokumentalekin, besteak beste artista hauenak: Esther Ferrer (Donostia, 1937), Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966), José Félix González Placer (Gasteiz, 1951-1991), Juana Cima (Caibarien, Kuba, 1951), Juncal Ballestín (Gasteiz, 1953-2015) edo Rafel Lafuente (Gasteiz, 1936 – 2005).

Ricardo Iriarte

Ricardo Iriarteren (Donostia, 1954) argazki-artxiboa balio handiko dokumentu multzoa da, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Euskal Herrian garatutako jardun artistiko garaikideen memoria bisualari dagokionez. Iriarte argazkilari eta artistak modu sistematikoan dokumentatu zituen Artelekuren testuinguruari eta garai hartako ekoizpen artistiko esperimentalari lotutako jarduerak eta espazioak. Museoari emandako dohaintzari esker, material horren kontserbazioa bermatzen da, eta Arteleku zentroko ingurune sortzailearen eta lantegi, estudio eta topaketa artistikoetako lan-prozesuen zuzeneko testigantza izango da.

Artelekuko lantegiak, estudioak eta lan-prozesuak dokumentatzen dituzten argazkien multzo aipagarria dago funtsean, zuri-beltzekoak gehienbat, eta, horrez gainera, artisten irudiak gordetzen dira, beren sortze-prozesuan, obren muntaketan eta talde-lanen espazioetan. Argazki horietan zentroko giroa eta programa parte-hartzaileak erakusten dira. Gaur egun, dokumentuen tratamendu-fasean dago sartuta funtsa, eta prozesu horrek hainbat etapa biltzen ditu, hala nola serieen araberako identifikazioa eta sailkapena, bai eta deskribapen artxibistiko normalizatua ere, Dokumentazio Zentroaren datu-basean txertatzeko.

Arteleku zentroa aztergai izan da Artium Museoak azken urteotan Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko harremanei eskaini dien erakusketa sortaren hirugarren eta azken kapituluan. Testuinguru horretan, Iriarteren artxiboa funtsezkoa izan zen Artelekun zehar. 1987-2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat erakusketaren diskurtsoa egituratzeko. Mikel Onandiak, Sergio Rubirak, Leire Vergarak eta museoko lantaldeek komisariatua, 2025eko uztaila eta aurtengo urtarrila bitartean bisitatu ahal izan zen erakusketa.

CM2

CM2 espazioaren artxiboan 90eko hamarkadan Gasteizen garatutako arte garaikideko proiektu berezienetako bat dokumentatzen da. 1992an sortu zuen Joxerra Melguizok (Gasteiz, 1968), Carmen López Castillo (Vitoria-Gasteiz, 1956) bere estudiokidearekin eta Emilio Melguizo (Gasteiz, 1959-2009) anaiarekin batera. 1996ra arte, CM2 gaur egungo sorkuntza-modu berrietan interesa zuten artista, komisario eta kultur eragileentzako topagune bihurtu zen.

Galeria tradizional bat baino gehiago, CM2 espazio bat bezala sortu zen, non proposamen esperimentalak bultzatu baitziren eta, orobat, sustatu baitzen truke artistikoa, arte garaikideari eskainitako egitura instituzionalik ia ez zuen testuinguruan. Ibilbide laburra izan bazuen ere, egitura bizia izan zen, eta CM2k hogeita hamar erakusketa inguru antolatu zituen, hitzaldi, aurkezpen eta topaketez gain. Funts dokumental hau 90eko hamarkadan Araban arte garaikideak izan zuen garapena ulertzeko proiektu autogestionatu eta estrategiko honen testigantza zuzena da.

Dohaintzari esker, CM2n antolatutako erakusketen kartelak, liburuxkak eta postalak sartu dira museora, jardueren programak eta plangintza-dokumentuak, bai eta erakusketen, inaugurazioen eta muntaketa-prozesuen argazkiak eta prentsa-aipamenak ere, besteak beste. Funtsa hasierako fasean dago, eta tratamendu dokumental erabatekoaren zain. Tratamendu horren bitartez, besteak beste, honako lan hauek egingo dira: entregatutako materialaren hasierako berrikuspena eta inbentarioa, dokumentu-segiden araberako sailkapena, eta materialaren digitalizazioa eta kudeaketa, etorkizunean proiektu kuratorialetan, ikerketetan eta jarduera pedagogikoetan aktibatu ahal izateko.

Artxibo horren aukeraketa bat jarri zen Artium Museoan ikusgai, museoak 2024ko urritik 2025eko otsailera Joxerra Melguizoren lanari eskaini zion refugios-diarios (lerro galduak) erakusketan.


inurri-bideak

Inurri bideak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Mars 2026
Au 19 Juillet 2026

eskultoreak-hemen-eta-orain

Eskultoreak hemen eta orain

E3 Euskal Emakume Eskultoreak Elkartea

Bizkaiko Batzar Nagusietako aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 03 Mars 2026
Au 24 Avril 2026

l-effet-farocki

L'effet Farocki

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 19 Juin 2026
Au 27 Septembre 2026

ondarearen-zaintzaileak

Ondarearen zaintzaileak

15 Avr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Reina Sofia museoko teknikarien txostenak Picassoren Gernika ez mugitzeko gomendioa eman omen du; ez dakiguna da zein baldintzatan ez litzatekeen bete behar ez mugitzeko gomendio hori. Hau da, lana kalterik gabe mugitzeko aukera egongo balitz, iritzi bera mantenduko lukete?

iragan-kolonialak-bistaratuz

Iragan kolonialak bistaratuz

13 Avr. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Standing here Wondering Which Way to Go | Noiz arte: 2026ko ekainaren 14ra arte. | Non: Tabakaleran, Donostian.

arte-laborategiak

Arte laborategiak

04 Avr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gasteizko Zas kultur erakundeak eta Artium museoak Arabako artista gazteentzat egonaldi artistikoak egiteko deialdia egin dute. Parte hartu nahi duten artista hasiberriek hilabeteko soldata jasoko dute, produkzio gastuetarako dirua, eta museoaren azpiegitura erabiltzeko aukera izango dute.

zeri-begiratzen-dioten-artelanei-begiratzen-dietenek

Zeri begiratzen dioten artelanei begiratzen dietenek

04 Avr. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Publikoak bildumako zortzi artelanen aurrean eginiko gogoetak biltzen dituzten zortzi bideo osatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Tamara Garcia Iglesias zinemagileak egin ditu, eta horiekin eman du amaitutzat 2021ean hasitako Ikuspuntuak proiektua.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).