artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gizatasunaren leizean margotutako erretratuak

Giza figura tormentatuei eskainitako formatu handiko hamalau lan jarri ditu ikusgai Jesus Jauregi artistak Bilbon, EHUren Bizkaia aretoan.

gizatasunaren-leizean-margotutako-erretratuak
Jesus Jauregi artistaren 'Anthropos' erakusketaren aurkezpena, Bilbon. Arg/ OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 5 Mai 2026

"Gizatasunaren ertzik abisal eta animalienaren bila jo dut, eta, era berean, gizakiak duen alderdi magiko eta jainkotiarra ere landu dut, eta, hain zuzen, bi esparru horien arteko topaketak eta solasaldiak izan dira nire bide orria". Mugetarainoegindako bidaia baten gisa deskribatu du bere bilaketa piktorikoa Jesus Jauregi artistak (Bilbo, 1957), eta, zehaztu duenez, neofigurazioa izan du horretarako baliabide estetiko nagusia. Guztira, giza figura tormentatuak irudikatzen dituzten formatu handiko hamalau margolan bildu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearen Bilboko Bizkaia aretoko Txillida gunean, baina, dioenez, intuizioa izan du haietaraino heltzeko "brujula bakarra". Anthroposizendatu du erakusketa, eta maiatzaren 7ra arte egongo da bertan ikusgai.

Kolore ilun eta apalak dira nagusi lanetan, eta giza figura hezurtsuak irudikatzen dituzte margolan batzuek. Horrez gainera, badira animalia itxura hartzen duten pertsonak, aho itxurako irudi batzuen mehatxupean bihurritutako giza gorputz bat, eta are baita mahai moduko baten gainean dabilen intsektu gisako izaki gorrixka bat ere, hamaika zango eta giza burua dituena. "Ez da atsegin emateko sortutako lan bat", azaldu du artistak, "ez eta azken joerak asebetetzeko sortutakoa ere; beharrizan pertsonal baten alde egindako apustu zintzo bat izan da, besterik gabe".

Bi metro pasako altuera dute lanek, eta, horregatik, eskalari arreta berezia jarri behar izan diola onartu du Jauregik, eta lagun izan zuen Jorge Oteiza artistak aipatutako esaldi bat hartu du gogoan, hura definitzeko: "Sakristia puztu bat eta katedralbat ez dira gauza bera".

Bertikalak dira areto barruko hamabi margolanak, baina bi horizontal ere zintzilikatu dituzte kanpoan. Ametsaizeneko koadroa da haietako bat. Karratua da lana, eta giza figura lanbrotsu baten erretratuak hartzen du ia konposizio osoa. Ahaztutako emakumeadeitzen da aretoaren kanpoaldeko beste margolana, eta laukizuzen luzanga bat da obra hori. Bertan, kopa bat edaten ari den emakume baten figura da margolanean nabarmentzen den irudi bakarra, margolanaren ezkerreko ertzean zokoratuta.

Jauregik zehaztu duenez, benetako jendea dute oinarri margolanetako batzuek. "Abandonatutako jendea", zehaztu du. Hori da aretoaren hormetako batean zintzilikatutako hiru giza irudien kasua, esaterako. Aho beteko irribarre artegagarrian bi hortz baino ez dituen gizon ihar baten figura irudikatzen du erdiko lanak, esaterako. "Erabat desjabetutako jendearen aurpegiak dira".

Jauregik 1977an hasi zituen ikasketak EHUkoArte Ederren Fakultatean, eta harreman estua izan zuen Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artistekin. Hain zuzen ere, Kolon aurreko Amerikakokulturei buruzko dokumental sorta bat ere sortu zuen Basterretxearekin batera ETB2 katerako, eta Basterretxeari artzainen omenezko monumentua eraikitzen ere lagundu zion Renon (AEB).

Mexikoko artea

Gaur egun Euskal Herrian bizi da Jauregi, baina hainbat hamarkada eman ditu Mexikon, eta oraindik ere maiz egin ohi du harako joan-etorria. Eta, azaldu duenez, Mexikoko artearen eragina ere igar daiteke Bilbon ikusgai dituen lanetan. "Hori da nire figurazio magikoaren oinarria", aitortu du.

Aurrez ere, hainbat pintura erakusketa egin izan ditu Euskal Herrian azken urteetan:Bilboko Lumbreras galerian izan zen 2015ean, esaterako, etaEHUko Bizkaia aretoko Txillida gunean bertan ere egon ziren haren beste lan batzuk ikusgai duela urte batzuk. Eta, iragarri duenez, orain Bilbon aurkeztutako lanez gainera, Barakaldoko Kultur Etxean (Bizkaia) grabatuz osatutako beste erakusketa bat ere izango du aste batzuk barru.

"Justu hemen ikus daitekeenaren kontrakoa dira lan horiek", azaldu du. "Oso lan txikiak dira". Baina, onartu duenez, aurrez grabatu modura sortu zituen orain Bilbon formatu handiko margolan modura ikusgai jarri dituen lanetako asko ere. "45 urte daramatzat honetan lanean, eta formatu handia merezi dezakeen zainen bat topatzen dudanean bakarrik jotzen dutformatu horretara, ez lehenago. Grabatu txiki horietan eskala handiagoa eska dezakeen atmosfera, giro, gai edo zerbait topatutakoan egiten dut formatu handirako jauzia, baina ez sistematikoki".

Mesfidati mintzo da kontzeptuek zein pentsamenduak gidatutako arteari buruz. "Horren aurka errebelatu beharra dago. Inpronta, arima da gakoa, eta hor dago arriskua. Kontzeptuak gidatuta aritzeak beti bultzatuko zaitu hasieratik espero zenuen zerbaitetarantz".


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).